José Luis Cabouli: «Arimen zirujau izan nahi nuen». Eu

José Luis Cabouli: «Arimen zirujau izan nahi nuen».

La Nación. Logotipoa.«Arimen zirujau izan nahi nuen».

Luis Aubeleren eskutik. Buenos Aires, 2009-03-22an «La Nación» egunkarian argitaratutako elkarrizketa.

José Luis Cabouli. Argazkia: La Nación.
José Luis Cabouli. Argazkia: La Nación.

«Zer izan nintzan ni José Luis izan aurretik?» 8 urte zituela bere buruari galdezka hasi zen. Bitxiena zera da, orduan ez nuela inoiz ezer entzun berraragitzeari buruz; ez da bakarrik ez nekiela zer zen, hitza bera ere ez nuen ezagutzen. «Urte batzuk beranduago, 15 eta 16 urte bitartean, jakin nuen zertan zetzan. Baina beste 20 urtek pasatu behar izan zuten, jada urteetako praktikadun kirurgialari plastikoa nintzala, berraragitzeak helburu terapeutikoak izan zezakeela ulertzeko», gogoratzen du José Luis Caboulik, mediku eta iraganeko bizitzetako terapian espezializatutako terapeutak.

«Egia esan, inoiz ez nuen gaia alde batera utzi; Ikasten jarraitu nuen, beti zerbait interesgarri gisa, baina nire bizitza profesionalarekin paraleloan. Uste denaren aurka, zirujauek kezka espiritual sakonak ditugu. “Etengabe gizakien bizitza eta heriotza bezalako gauza transzendenteekin harremanetan gaude eta”, dio.

Caboulik mintegiak ematen ditu bere herrialdean, Txilen, Uruguain, Mexikon eta Espainian. Hainbat libururen egilea da, besteak beste, La vida antes de nacer (Jaio aurreko bizitza), El trabajo del alma (Arimaren lana), El viaje del alma (Arimaren bidaia) eta Terapias de vidas pasadas (Iraganeko bizitzako terapiak).

Nola iritsi zinen kirurgia iraganeko bizitzako terapiaengatik aldatzera?–

1988an lan arazo bat izan nuen, desadostasun bat, eta ez nuen jada axola ez zitzaidan postu baten alde borrokatu nahi izan. Uko egin nion eta aske sentitu nintzen, niretzako denbora gehiagorekin, eta Ostendako (Argentina) hondartzan egun batzuk oporretan pasatzea erabaki nuen. Gau batean, afaldu eta gero, aulki bat hartu eta izarren azpian gogoeta egitera joan nintzen. Gogoratzen dut Arturo Frondizik bere gaztaroan bere aita eta anaiekin batera eraikitako txabola baten ondoan nengoela. Eta bat-batean, ezin dut zehazki deskribatu zer gertatu zen, nire zirujau lanbidea ez zitzaidala interesatzen sentitu nuen eta nire aurrean beste bide bat zabaltzen ari zitzaidala, eta terapiara dedikatzea erabaki nuen. Arimen zirujau izan nahi nuen. Ez dut xehetasun gehiagorik gogoratzen, baina une batean nire bizitzaren ibilbidea guztiz aldatzea erabaki nuen. Honek, bakoitzak egin behar duena egiten ez duenean, bizitzak egin behar duena egitera behartzen gaituela ulertzera eraman ninduen.–

Zer da iraganeko bizitzen terapia?–

Inkontzientean erreprimituta dauden eta eguneroko bizitzan desegokitasunak eragiten dituzten pasarte traumatikoak kontzientziara ekartzean datza. Ekarri eta birbizi bere garaian piztu zituzten sentimendu guztiekin, ez da bakarrik kontatzea. Iraganeko bizitzen terapia ulertzeko lehen urratsa, denborarik ez duela existitzen ulertzea da. Denbora lineala, kronologikoa, neurgarria konbentzio bat baino ez da, geure buruak kudeatu ahal izateko egin dugun akordio bat. Egia esan, inork ez zuen inoiz segundo bat bere eskutan izan. Egia esan, egutegi desberdinak ere hor daude: maya, hebreoa, etb… Eta ez nuen nik asmatu, Sigmund Freudek berak dio inkontzientea betikoa dela argudiatu zuenean. Baina bada beste zerbait gehiago.–

Adibidez?–

Ulertu behar den bigarren gauza, kontzientzia harrapatzea deritzona da. Egoera jakin baten aurrean, ezinbestean erreakzionatzen dugunean, maila inkontzientean, konpondu gabeko esperientzia bat bizitzen ari garelako da, egungo egoerarekin duen antzekotasunak harrapatuta eta aktibatzen duena. Imajinatu dezagun itsasontzi batera igotzeko beldurtuta dagoen emakume bat, oraindik 1912ko apirilaren 14ko gauean, Titanic hondoratu zeneko ur izoztuetan harrapatuta dagoelako eta borrokan jarraitzen duelako. Edo klaustrofobia sentitzen duelako igogailu batean sartu ezin den norbait, garai batean bizirik lurperatu zutelako, garai batean nahiko ohikoa zen zerbait, edo meategia baten hondamendian hil zena.–

Nola sortzen da zientzia-formazioa duen profesional batetan halako ezohiko terapia baten interesa?–

Inoiz ez nuen alde batera utzi metodo zientifikorik eta, hiru zutabeen bidea jarraituz: behaketa, esperimentazioa eta egiaztapena. Behatu fenomenoa eta egin behar diren esperientziak egin bere egia egiaztatzeko. Iraganeko bizitzetako terapiak, psikologia klasikoarekin bat datozen puntu asko ditu. Bi kasuetan inkontzientea kontzientziatzean datza, Freudek berak azpimarratzen zuen bezala. Iraganeko bizitzetako terapiak duen aldea, zerumuga zabaltzea bilatzen duela, haurtzaroa, jaiotza edo fetuaren egoera gaindituz eta aurreko haragiztatzeetara iritsiz.–

Gogoratzen duzun kasurik?–

Espainian, sugeei beldurra zien emakume bat tratatu nuen. Ezin zenituen aipatu ere egin bere aurrean, etsi-etsian oihuka hasten zen eta. Terapian, amarekin bide batetik zihoan neska bat izan zela berpiztu zuen, suge pozoitsu bat agertu zenean, mihi mehatxagarri batez haien aurrean kulunkatzen zen kobra bat. Ama sugea distraitzen saiatu zen, albo batera mugituz, baina gero, neska bakarrik geratu zenean, sugeak hozka egin zion eta neska hil egin zen. Momentu hura birbizitzeak emakumea askatu zuen, eta hurrengo egunean deitu zidan narrastiekiko beldurra galdu zuela esateko, zoora joateko asmoa zuela eta inoiz imajinatu ez zuen zerbait egingo zuela: serpentarioa edo sugeen tokia bisitatu.–

Besterik?–

Emakume batek, bere jaiotza birbizi zuenean oihukatu zuena: «Baina hau ez da nire ama!». Ez zekien adoptatua zenik. Badira kasuak, bezeroak jaiotzean hil zen bere anaia nagusi baten berraragiztatzea dela deskubritzen dutenak.–

Zer da zuretzat berraragiztatzea?–

Niretzat errealitate bat da, esperientzia bat, nahiz eta berdin pentsatzen ez duen jendea dagoela ere omgi ulertzen dudan.–

Gaztelaniazko jatorrizko elkarrizketarako esteka, Terapia de Vidas Pasadas webgunean:

https://www.vidaspasadas.com.ar/articulos/entrevista1.html

Euskarara itzulpena: Fran Olea.