Katia. Kaso klinikoa. Eu

Katia. Kaso klinikoa.

Academia de Terapia Regresiva Doctora Viviana Zenteno (Terapia Erregresiboko Akademia Viviana Zenteno Doktorea).Asteazkena, 2014ko urriak 1ean.

Terapeuta: Viviana Zenteno Doktorea.

Katia (45) birargitaratze honetan maitasun bati uko egitearen arrazoia ulertzen du. Duela urte batzuk bera aske zegoen, baina bere mutila ez, eta bikotea gainera irudi publiko bat zen.

Terapeuta: Zer ari zara ikusten?

Katia: Goiko aldea den nonbaitetik uharte bati begira nago, landare azalera izugarria duena, oihanarte horretan sartzen ari naiz. Orain beheruntz noa, oihan antzeko bat dago, eta zelaigune zabal baten barruan antzerki areto handi moduko bat dago.

T: Nola zaude jantzita?

K: Tunika batekin, ile luze eta ilunarekin, eta apaingarri batzuk ditudalarik.

T: Zenbat urte dituzu?

K: 25 bat… apaiz moduko bat naizela etortzen zait burura. Tenplu bat dago… Ez dakit irla edo penintsula bat den, baina itsasoz inguratuta dago eta tenplua oihanaren erdian dago… Harrizko idolo batzuk ikusten ditut, jainkoak balira bezala. Ardura garrantzitsu bat izango banu bezala dirudi, besteek ezagutzen ez dituzten gauza asko jakingo banitu bezala. Bertan intsentsua edo lurrinren bat erretzen ari da. Musika entzuten da, danbor modukoa. Gurtzeak zuzentzen ditut, naturari gauzak eskatuz eta baita jainkoei, ugaritasuna, emankortasuna, dena abestiekin eskatuz. Besteak baino urrats bat gorago nago, zuzentzen, deitzen.

T: Zein da zure sentsazio fisikoa une horretan?

K: Ondo sentitzen naiz bertan. Osotasun sentsazioa… nolabait ere han daudenei ezagutzen ez dituzten gauzak jakitera eramango banie bezala, eta horrek botere sentsazioa ematen dit.

T: Eta zeintzuk dira zure emozioak?

K: Handikeria pixka bat, nahiko harroa naiz.

T: Eta zure erreakzio mentalak?

K: Konturatzen naiz erregu eta erritual horiek eraginkorrak direla, boteretsuak direla.

T: Begira, harrotasun, betetasun eta botere sentimendu horiek, zer egiten dizute Katia zarelarik zure eguneroko bizitzan?

K: Gauzak egiteko gai naizela sentiarazten naute, ahal dudala.

T: Eta zerk eragozten dizu gauzak egitea?

K: Batzuetan, nire akatsak onartzea eragozten didate.

T: Oso ondo. Jarrai ezazu aurrera zure arimarentzat beste une garrantzitsu bat aurkitu arte.

K: Maitale bat nuela etortzen zait burura, eta sekretuan gorde behar nuela, berez maitale hau ez nuela izan behar.

T: Zerbait ezkutuan zeneukan… Goazen ikustera nola zen egoera hori: bat, bi, hiru…

K: Gerlaria da eta maitasun harreman sendoa dugu, baina ezin da argitara atera behar, apaizak zelibeak izan behar direlako. Tenpluan izkutuko gela bat dago, eta nik boterea dudanez, bera gela horretan sartzen dut. Beste kasta batekoa da, ez nirea baino beheragokoa edo goragokoa, baina desberdina, bi kasta hauek ezin dira nahastu. Ni beraren babeslea sentitzen naiz. Maite nau eta boteretsua da bere indarrarekin, borrokarako duen gaitasunarekin. Baina maitasunari dagokionez, ni bera baino indartsuagoa naiz.

T: Ea, azaldu iezadazu hori guztia ahal duzun ondoen.

K: Gehiegi errespetatuko banindu bezala da, eta emakume gisa har nazala nahiko nuke, eta ez nazala begira gorangoko maila batean egongo banintz bezala. Uler dezala emakumea naizela eta bere emakumea izan nahi dudala. Zalantzak ditu, ez du jarraitu nahi, baina nik elkarrekin jarraitzeko esaten diot, ez dela arazorik egongo. Beldurra du biongatik, baina nik esaten diot ezin garela banandu, ez dugula bereizi behar.

T: Jarraitu.

K: Badaude beste pertsona boteretsuagoak, gizon batzuek, ni baino garrantzitsuagoak diren apaizak, eta gure artekoaren berri jakiten dute. Bera eramaten ari dira!! Saiatzen naiz bera defendatzen, eta ezinezkoa gertatzen zait!! (Katiak ezinegona eta beldurra adierazten ditu).

T: Non zaude zu eta non dago bera?

K: Apaiz haiek lege hauek hautsi ditugula esaten diguten areto handi batean. Suposatzen zen ezin nuela horrelako harremanik izan behar… Tenplu bat da, harriz egina, hotza, handia, altua. Tunikak janzten dituzte, beraien aurpegiak luzeak dira, eta lokarritxo batzuk daramatzate, ez koroak, buruko zintak dira. Bi dira. Nere gain salaketak leporatzen dituzte. Han nago geldirik haien aurrean baina haiek gorago daude, ni behean nago, eta nire maitalea belaunikatuta dago, eta bera zigortuko dute. Nik esaten diet ezetz, EZ, nire errua dela… baina… ez didate ezer egingo… (Negarrez)… eramaten dute… Oihuka hasten naiz, eta beraiek eusten naute… badirudi jende gehiago dagoela bertan… eta badakit hilko dutela, akatuko dutela… eta oihukatzen diet ezetz… EZ! Nire errua da! Ez da bere errua! Mesedez… errua nirea da… ez da bere errua, mesedez… (Negarrez eta intzirika)… Ez… Ez… Ez… errua nirea da, ni akatu nazakezute. Ni ni, ez bera…

T: Jarraitu, ez gelditu.

K: Baina esaten didate ezetz, ni beharrezkoa naizela, nire papera egiten jarraitu behar dudala… bera bezalako asko daudela, baina ez ni bezalakoak… berresten diet nire errua dela, baina horrek ez die axola… bera bat gehiago da… Eta niretzat hain garrantzitsua da! Eta eramaten dutenean, oso ausarta da, baina bere begietan babesgabetasun hori ikusten dut, eta babesteko gogoa sentitzen dut… Bere atzetik korrika egiten dut baina ezin dut uzten ez didatelako. Eta berarekin hil nahi dut. Ahhh, oh, oh, bularrean izugarrizko mina sentitzen dut eramaten dutenean.

T: Bertan bizi izan duzun guztiaren artean, zerk astintzen zaitu gehien une horretan?

K: Gure artekoa aurkitu dutela konturatzen naizenean… ez, baina okerrena da konturatzen naizenean zigortua bera izango dela eta ez ni… Sorbaldatik eta lepotik eusten didatela ematen du, Belauniko nago lurrean. Atzera botatzen naute bera eramaten duten bitartean… gizon horiek oso gaiztoak dira, oso gogorrak, tinkoak dira…

T: Senti ezazu min hori eta bukatu dadin utzi iezaiozu.

K: Zauri sakon bat bezalakoa da bularrean… eta lepoan…

T: Eta zure eragin emozionala?

K: Min eta ezinegon sakona, bera babesteko gogoa, lagundu nahi diot eta ezin dut. Haren gainetik hegan egin nahi dut, eta besarkatu… Eta orain eramaten ari dira, bera ez da kexatzen, bere begirada babesgabe dagoen gizaki batena da.

T: Begira iezaiozu.

K: Ezagutzen dudan norbait da (asperen batekin).

T: Eta zertan pentsatzen ari zara eramaten ari diren bitartean?

K: Konturatzen naiz nere boterea ez zela ezer. EZER!

T: Eta guzti horrek, nola eragiten dizu bizitza honetan?

K: Maite ditudan pertsonak babestera bultzatzen nau… gizonenen artean, babesgabea iruditzen zaidana bilatzen dut, nik babestu ahal izateko…

Honek ulertarazten nau botereak balio gehiegirik ez duela… ohoreekin era oso errezean engainatuak izan gaitezkeela… denok hilkorrak garela, eta harrokeriak ez duela ezertarako balio. Istorio osoa sinestea galarazten dit…Ohar bat izango balitz bezala da «Ez ahaztu egoera bat edozein unetan alda daitekeela». Eta orduan beldurra sentitzen dut pozik nagoen egoeretean.

T: Aurrera jarraitu…

K: Hor jarraitu behar dut, apaizak duen paper hori jokatu, ezer gertatuko ez balitz bezala. Beste inork ez daki zer gertatu den, han geundenok bakarrik. Eta erabilia sentitzen naiz… aurretik benetan apaiza nintzelako sineten nuen nire boterearen indarraz, eta orain konturatzen naiz beste pertsona horien tresna bat besterik ez naizela, eta berdin zaiela bekatu egin dudan edo hautsi ditudan arauak, irudi bat besterik ez naizelako, boterea mantentzeko modu bat besterik ez.

Beraz, ni ez naute akatuko, paper hori betetzeko prestatzen denbora eta energia igaro dutelako. Eta horregatik bera zigortzen dute. Eta jokatzen dudan paper horrek gero eta nazka handiagoa ematen dit, jada ez dudalako ezertan sinesten, ezta agurtzen ditudan jainkoetan ere… Nere papera gogo txarrez betetzen dut, eta egunez egun nazkatuagoa sentitzen naiz.

T: Eta zeintzuk dira zure erreakzioak derrigortua sentitzen zarenean?

K: Amorroa sentitzen dut, gorrotoz beteriko hotzikara bat bezala da, sentimendurik ez duten apaiz horiengana zuzendua. Ezin dut inor gehiago maitatu. Eta haiek baino are hotzagoa izaten saiatzen naiz, norbait maitatzea arriskutsua delako.

T: Eta guzti honek, zetan eragiten dizu zure bizitzan Katia bezala?

K: Inpresioa dut nire lehen gaztaroan gehiago eragin izan zidala, norbait maitatzeko oso mesfidakorra nintzelako. Beldur nintzen neure burua konfiantzaz ematen, maitatzen.

T: Orain bizitza horretako azken momentura joango zara, bat, bi, hiru…:

K: Badago jai moduko bat, dantza eta abesti modukoekin, suarekin eta deiekin, eta bada beste herri etsai bat une horretaz aprobetxatzen dena tenplua bere esku hartzeko eta erasotzeko. Geziak bota eta erretzen hasten dira, eta gezi batek nere bularrean jotzen du, eta hil egingo naizela konturatzen naiz. Denaren nahasketa bat bezalakoa da, azkenean sarraski bihurtzen den festa.

Ez dut minik sentitzen. Harridura eta lasaitasunaren arteko nahasketa sentitzen dut nere barnean: azkenean dena amaitu da. Nik hiltzeko gogoa nuen aspalditik.

T: Aurrera egin heriotza une horretatik eta esaidazu gertatzen ari den han.

K: Leku hortatik irtetzen noa, gora, gora… Nire gorputza lurrean boteak ematen hautsirik egongo balitz bezala ikusten dut eta besteak bata besteari zapaltzen ari dira, odol asko dago, han behean odol orgia da… basatiak ziren, gu baino atzeratuagoak.

T: Leku hori, non zegoen?

K: Ekialdeko lurralderen bat, Java izango balitz bezala.

T: Nola sentitzen zara gora igo eta hau dena ikusiz?

K: Lasaiago, gorroto gutxiago izango banu bezala, denok hiltzen ari ginela konturatuaz, eta hori guztia atseden hartzeko modu bat zela jakinez. Atsegina den leku batera joaten naiz, airetik joanez bezala, bolumen soil bat izango banintz bezala.

T: Zer berreskuratu dezakegu orain?

K: Nik bera, berak ni baino gehiago maite nuela etortzen zait burura. Benetan desioko nukeen bera nire zain egotea, baina ez, ez dago (barrezka). Eta apur bat atsekabetuta sentitzen naiz.

T: Katia, bizitze honetatik zer da ikasi duzuna?

K: Bizitza honetan ezagutu ginen, baina elkarrekin egoteak guztiz suntsituko zuen bere irudi publikoa. Garai hartan koldarrak izan ginela uste nuen, baina orain konturatzen naiz ona izan zela, froga gainditu nuela, bera nere erruz berriro sakrifikatu egingo beharko zelako.

Viviana Zenteno Doktorearen Terapia Erregresiboaren Akademiaren «Arimaren Terapia» webgunearen barruan, Chilen jatorrizko kasurako lotura:

https://terapiadelalma.org/katia-caso-clinico/

Itzulpena: Iraide López de Gereñu.