Terra Networks-ek Viviana Zentenori Eginiko Elkarrizketa eta Katiaren Kasua Euskaraz.

Terra Networks-ek Viviana Zentenori Eginiko Elkarrizketa eta Katiaren Kasua Euskaraz.

Euskal bandera animatua.Interneteren erabiltzaile diren euskaldunek euren hizkuntzan dagoenik badute Carmen Luz Herediak Viviana Zenteno mediku Txiletarrari Terra Networks-entzat eginiko elkarrizketa eta terapeuta beraren Katiaren Kasua. Eskerrak ematen dizkiogu Iraide López de Gereñuri egin duen itzulpen lanagatik.

«Gorputzez eta arimaz» webgunearen taldea.
Asteartea, 2024ko otsailaren 20an.
Sarreraren itzulpena euskararatua: Iraide López de Gereñu.

Euskarara itzuli berriak diren orrialdeetarako loturak:

Viviana Zenteno Doktorea. Arimaren terapiak diren birargitaratzeak.
Terra Networks Chilek emandako elkarrizketa. Egilea: Carmen Luz Heredia.
Osteguna, 2010ko maiatzaren 6an.
Teknika honen bidez, iragana orainarekin nahasten da eta kontzientean ez dauden gertaera batzuk aktibatzen dira.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Katia. Kaso klinikoa.
Asteazkena, 2014ko urriak 1ean. Terapeuta: Viviana Zenteno Doktorea.
Katia (45) birargitaratze honetan maitasun bati uko egitearen arrazoia ulertzen du. Duela urte batzuk bera aske zegoen, baina bere mutila ez, eta bikotea gainera irudi publiko bat zen.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

«Gorputzez eta arimaz» webaren migrazioa.

«Gorputzez eta arimaz» webaren migrazioa.

2023ko martxoaz geroztik, arazo tekniko baten ondorioz, «Gorputzez eta arimaz» webgunearen migrazio bat egin dugu.

«WordPress»ek eskaintzen zuen luzapen eleanitz funtzionala bere garatzaileek ez zuten jada mantentzen, hau dela eta, luzapen honek ez zuen etorkizunean itzulpenak jaso genitzakeen hizkuntza ezberdinetan edukiak sartzea onartzen. Luzapen hau aldatu behar izan zen, eguneratuta mantendu ahal zitekeen beste luzapen bategatik ordezkatuz.

Programazio gastuetan aurreztu ahal izateko, sarrera eta orrialde ezberdienen artean, bederatziehun eta berrogeita hamar lotura eskuz higitu genituen lotura berrira, honekin ditugun itzulpenak amaituz alemaniar hizkuntzara itzulpena batu diogunean, beste itzulpen batzuen artean.

Gure webgunearen itxura ez da asko aldatu, bertan sartu ahal izateko era erraza izaten jarraitzea nahi izan baitugu. Menuak atal zabalgarri batzuk ditu barruan. Pantaila txiki batetik sartzen bagara, «Menu» botoia sakatzean, bere atalak bistaratzen edo biltzen dira. Pantaila handi batetik sartzen bagara, menua pantailaren goikaldean ikus daiteke.

Sarrera guztiak, baita zaharrenak ere, katalanez, gaztelaniaz eta ingelesez eskuragarri daude. Sarrera batek orrialde bat katalana, gaztelania edo ingelesa ez den beste hizkuntza batera edo beste hizkuntza batera itzuli dela adierazten badu, orri berrietako hizkuntzetan ere eskuragarri aurkitu daiteke. Lehen, webguneko hizkuntza guztietako ikurrinak beti zeuden ikusgai, eta orri edo sarrera huts baten bitartez sar zitekeen. Orain ikusten ari garen orrialde eta sarrerek dituzten ikurrinak orri baliokideetan bakarrik bistaratzen dira.

Elkarlana eskertzen diogu, migrazio hau errazteko, bai Agoranet.info-eko Daniel Monte informatika teknikariari, bai Pangea Internet Solidario zerbitzariaren talde osoari. Eskerrik asko itzulpenetan laguntzen duten edo lagundu izan duten duten pertsona guztiei ere. Amaitzeko, eskerrik asko zuei baliabide hau partekatzeagatik, beste gauza batzuen artean, aurkeztutako kasuen bidez berraragitzearen berri ematen laguntzen diguna, aurreko bizitzetatik etorri ala ez etorri daitezkeen sufrimendu-esperientziak sendatzen laguntzeko eta gorpuztu gabeko entitateei beren bidea berriro aurkitzen laguntzeko.

Equipo del web «Gorputzez eta arimaz»webgunearen taldea.
Astelehena, 2023ko abenduaren 4an.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

El Periodico de Cataluñak Cabouli Doktoreari eginiko elkarrizketa euskarara itzulia.

El Periodico de Cataluñak Cabouli Doktoreari eginiko elkarrizketa euskarara itzulia.

Euskal bandera animatua.Jakinarazten dizuegu Gaspar Hernandez kazetariak Jose Luis Cabouli Doktoreari El Periodico de Cataluña aldizkariarentzat eginiko elkarrizketa dagoenekoz eskura daukazutela euskarara itzulia. Iraide Lopez de Gereñuri eskertzen diogu egindako itzulpen lan onagatik.

«Gorputzez eta arimaz» webaren taldea.
Astezakena, 2022ko abenduaren 28an.
Euskerara itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Euskarara itzulitako elkarrizketari lotura:

Jose Luis Cabouli: «Arima da gidaria; gorputza, ibilgailua».
El Periodico de Catalunya. Asteazkena, 2008ko urriaren 8an.
Jose Luis Caboulik Iraganeko Bizitzen Terapia egiten iarduten du. Sendagilea da eta arimaren zirujaua. Berraragiztatzea badagoela onartzen du eta beste bizitzetan jasandako traumak dituzten pazienteekin egiten du lan (…).
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Jose Luis Cabouli Doktorearen kreditu kosmikoa esperanto eta euskal hizkuntzara itzulia.

Jose Luis Cabouli Doktorearen kreditu kosmikoa esperanto eta euskal hizkuntzara itzulia.

Jose Luis Cabouli Doktorearen kreditu kosmikoa esperanto eta euskal hizkuntzara itzulia.Jakinera ematen dizuegu Jose Luis Cabouli Doktorearen «Kreditu kosmikoa» bideo laburra bi bertsio ezberdinetan azpititulaturik eskura dagoela. Hain zuzen esperantora eta euskarara itzulia. Iraide Lopez de Gereñuri eskertzen diogu bere itzulpena euskal hizkuntzara eta Alfons Tur Garciari esperanto hizkuntz internazionalera egindako itzulpena.

«Gorputzez eta arimaz» webaren taldea.
Asteazkena, 2022ko abenduaren 14an.
Euskerara itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Azpititulatutako bideoaren bertsio berrietarako estekak:

Euskal bandera animatua.
Euskera:

Jose Luis Cabouli doktorearen «Kreditu kosmikoa». Erdarazko hitzaldia euskaraz azpititulatuta.
«“Bizitza jaio aurretik” Jose Luis Cabouli doktoreak 2020ko abuztuaren 29an, larunbata, Solerasko Areto Balioanitzean (Las Garrigues, Katalunia) emandako hitzaldiaren pasartea (…)».
«Odysee» argitaletxearen profila: Animaweb. Hitzaldiak euskaraz. «Odysee»n argitaratu zen eguna: Abenduaren, 2022ko asteazkena 14an. Bideoaren iraupena: 3 minutu eta 33 segundo. Hizkuntza: gaztelaniazko ahotsa euskarazko azpitituluekin.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Esperanto bandera animatua.
Esperanto:

«Kosma kredito» de D-ro José Luis Cabouli. Prelego en la hispana, subtekstoj en esperanto (José Luís Cabouli doktorearen «Kreditu kosmikoa». Erdarazko hitzaldia esperantoz azpititulatuta).
«Ero de la prelego kies titolo estas “Vivo antaŭ naskiĝo” de D-ro José Luis Cabouli okazinta en la Pluruza Salono de Soleràs (Les Garrigues, Katalunio) la sabaton 29-an de aŭgusto de 2020 (…)».
Profilo de publikaĵo de «Odysée»: Animaweb. Prelegoj en esperanto. Dato de publikigo en «Odysée»: Lundo, la 12-an de decembro 2022. Daŭro de la filmo: 3 minutoj kaj 33 sekundoj. Lingvo: voĉo en la hispana kun subtekstoj en esperanto.
Tradukis: Alfons Tur Garcia.

Jose Luis Cabouli Doktorearen Orfeoren testigantza euskaraz.

Jose Luis Cabouli Doktorearen Orfeoren testigantza euskaraz.

Euskal bandera animatua.Badugu iadanik eskura Euskal hizkuntzara itzulita Orfeoren Testigantza, Jose Luis Cabouli doktoreak zuzendutako jabetza espiritualaren terapia kasua. Iraide López de Gereñuk egindako itzulpen lan onagatik eskerrak ematen dizkiogu.

«Gorputzez eta arimaz» webaren taldea.
Asteartea, 2022ko abenduaren 6an.
Euskerara itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Euskarara itzulitako agirira iristeko lotura:

Orfeoren Testigantza. Jabetza espiritualaren terapia.
«Hemen Orfeo izena hartzen duen gaixoa, aurreko bizitzan iluntasunarekin egindako ituna gainditu duen saio batetik atera da. Gaurko saioan, terapeutak gaixoarengan sartu ziren gorputzik gabeko entitate ezberdinen agerpena antzematen du, bere aurre egoera aprobetxatuz. Terapeutak antzemandako entitate horietako bakoitzarekin elkarrizketa bat mantentzen du Orfeoren gorputzaren bitartez, hauei Argiaren bidea aurkitzen laguntzen dielarik. Era honetan, bere ostalariak jasaten dituen nahasketatik askatzen dute, hauek ondorengo berargitaratze zikloak berreskura ditzaketelarik (…)».
Jose Luis Cabouli medikua. Terapia de la posesión espiritual. Técnica y práctica clínica (Jabetze espiritualaren terapia. Teknika eta praktika klinikoa). Indigo Argitaletxea. 319tik 336ra bitarteko orrialdeak.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Aborto kasu baten bioelektrografía euskal hizkuntzara itzulita.

Aborto kasu baten bioelektrografía euskal hizkuntzara itzulita.

Euskal bandera animatua.Badugu iadanik euskerara itzulita aipatutako bioelektrografíak (BEG) azaltzen duena, ustegabeko aborto bati dagokiona, Jose Luis Cabouli Doktorearen paziente bati dagokiona. Iraide Lopez de Gereñuri eskertzen diogu egindako itzulpenagatik.

«Gorputzez eta arimaz» webaren taldea.
Astelhena, 2022ko abuztuaren 8an.
Euskerara itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Euskarara itzulitako orrialderako esteka:

Aborto kasua. Jabetza espiritualaren terapia.
«BEG hau (Bioelektrografia), istripu baten ondorioz hiru hilabeteko haurdunaldia galdu zuen hogeita hamabost urteko emakume bati dagokio. Emakumeak beldurra eta erruari hitzegin zuen, istripua bere arduragabekeriagatik izan zelako. BEG erregresio saioan lortu genuen pazienteak honako hau adieraziko zuen unean: “Une honetan haurra nire buruaren barruan dagoela sentitzen dut” (…)».
BEGaren irudia: Raúl Torres. José Luís Cabouli medikuaren liburutik. Jabetze espiritualaren terapia. Teknika eta praktika klinikoa. Indigo argitaletxea. 397. orrialdea.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Kristinaren Testigantza euskaraz.

Kristinaren Testigantza euskaraz.

Euskal bandera animatua.Jakinarazten dizuegu euskarazko internautarrek dagoeneko baduzutela Jose Luis Cabouli Doktorearen Kristinaren Testigantza zuen hizkuntzan. Gogora dezagun Kristina bere bizitzan eman ahal zitzakeen aurrerapen pausoak blokeatuak zituen gaixo bat dela. Egindako erregresioan aurreko bizitza batean gizona izanik iluntasunarekin ituna egin zuela gogoratzen du.

Cabouli Doktoreak bere pazientearekin batera erabilitako protokoloak lotura horren haustura errazten du, horrela bere bizitzan aurrera egin dezan. Cabouli Doktore beraren testigantzaren arabera, gaixo askotan gertatzen den blokeoa da. Eskerrak ematen dizkiogu Iraide Lopez de Gereñuri egindako itzulpen lanagatik eta Cabouli Doktoreari berari kasuaren bertsio honen eskuragarritasuna errazteko egin duen lankidetza guztiagatik.

«Gorputzez eta arimaz» taldea.
Larunbata, 2022ko uztailaren 2an.
Sarreraren itzulpena euskarara: Iraide López de Gereñu.

Euskarara itzulitako kasuaren lotura:

Kristinaren Testigantza. Iluntasunarekin itun bat.
Istorio honetan Kristina izena hartzen duen pazienteak, hainbat blokeo jasaten ditu bere egungo bizitzan bere helburuak bete ahal izateko. Terapeutaren laguntzaz, sintoma hauek sortu zituen iraganeko bizitza bat ikusarazten du, gizon bat izanik, boterea eta onarpen soziala lortu ahal izateko iluntasunarekin ituna egiten zuenean, sekta bateko kide bezala. Kristinak, terapeutak lagundurik, mugatzen duen ituna desegin dezake, egindako okerrak sendatu eta bere bizitza mugatzen zuten blokeoak konponduz.
Jose Luis Cabouli Doktorea. Atrapamiento y recuperación del alma. Terapia de vidas pasadas: Un nuevo paradigma (Arimaren harrapate bidea eta berreskuraketa. Iraganeko bizitzen terapia: paradigma berri bat). Continente Edizioak. 123tik 134ra bitarteko orrialdeak.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

La Vanguardia egunkarian Cabouli Doktoreari eginiko euskarazko entrebista.

La Vanguardia egunkarian Cabouli Doktoreari eginiko euskarazko entrebista.

Euskal bandera animatua.Euskara erabiltzen duzuten internautek iadanik badezute Lluis Amiguet kazetariak Cabouli Doktoreari eskainitako entrevista La Contra de La Vanguardia atalearen barnean.

Iraide Lopez de Gereñuri eskerrak ematen dizkiogu itzulpen arduratsu honegatik, arimaren terapeuta honek eskaintzen duen lehenengo entrebistan.

«Gorputzez eta arimaz» webgunearen taldea.
Igandea, 2022ko ekainaraen 12an.
Sarreraren itzulpena euskarara: Iraide López de Gereñu.

Eskarara itzulia izan den entrebistara sartzeko lotura:

José Luis Cabouli: «Zure egoak ez du egia osoa jasaten».
La Vanguardia. Larunbata, 2003ko abuztuaren 23an. La Contra.
52 urte ditut. Buenos Airesen jaio nintzen. Zirujau plastikoa nintzen, baina aberasten ez diren horietakoa, eta gaur egun terapeuta erregresiboa naiz. 10 hilabeteko seme bat daukat eta 20 urteko beste seme bat. Bizitza honetan aurreko bizitzetako akatsak garbitzen ditugula uste dut, maitasunez zuzendu behar ditugunak eta trauma izugarriak, non gure kontzientziak gogoratzen dituenean ekidin behar dituenak (…).
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Mary Arsenault-ek Michael Newton doktoreari egindako elkarrizketa euskaraz.

Mary Arsenault-ek Michael Newton doktoreari egindako elkarrizketa euskaraz.

Ikurriña.Jakinarazten dizugu interneteko euskal erabiltzaile guztien eskura dugula euskaraz Mary Arsenault-ek Michael Newton doktoreari egindako elkarrizketaren itzulpena eta Wisdom aldizkariak argitaratutakoa bere garaian.

Iraide Lopez de Gereñuri elkarrizketaren testua jatorrizko ingelesetik euskarara itzultzeagatik eskertzen diogu. Michael Newton doktorearen (1931-2016) gomendagarri den lanaren bi bizitzen arteko denboraldi horretan gaixoengandik lortzen duen deskribapen zehatza nabarmentzen dugu.

«Gorputzez eta arimaz» Web taldea.
2021eko irailaren 29a, asteazkena.
Sarreraren itzulpena euskarara: Iraide López de Gereñu.

Euskarara itzulitako elkarrizketaren lotura:

Adimena: Mary Arsenault-ek Michael Newton doktoreari egindako elkarrizketa.
2004ko abenduaren 1an.
1994an, ezagutzen dugun bizitza, hemen zergatik gauden eta azkenean nora goazen aztoratzen gaituzten galdera guztiekin amaitu zen Michael Newton doktoreak Arimaren Bidaiak (Journey of Souls) argitalpenean. Liburu honetan (…).
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Jakintsuen aipuak euskaraz.

Jakintsuen aipuak euskaraz.

Ikurriña.Jakinarazten dizugu euskaraz «Gorputz eta ariman» webgunean argitaratu dugula karma motak, karma kolektiboa, ospea, helburua eta barkamena izeneko orria. Jakintsuen aipuak (Karma motak, karma kolektiboa, ospea, helburua eta barkamena. Jakintsuen esaerak), Brian Weiss doktorearen lanean azaltzen den pasartea jasotzen du, han, bere gaixoetako bat, hipnosiaren bidez erregresio egoerara eramaten du, eta erregresio horretan hainbat jakintsuk edo irakaslek beremahots korden kontrola hartzen dute terapeutari hainbat ikasgai espiritual eskaintzeko eta horrela bere lanaren irakurleei transmititzeko.

Iraide Lopez de Gereñuk eman digu zati honen euskarazko bertsioa, Aipamenak eta testigantzak ataleko orrialdetik eskuragarri dauden hizkuntza ezberdinetan kontsultatu daitezkeenak.

Zati honen hasieran, gaixoaren ahots korden bidez hitz egiten duen arimak jakinarazten digu karma edo banakako zorrak dauden bezala, karma edo talde zorrak ere badaudela, maila guztietan. Gizaki bat gorpuzten den bakoitzean, bizitzea tokatzen zaion bizitza horretan hainbat taldetakoa da (familia, nazioa, etnia, planeta, etab.). Orduan, talde horietako bakoitzak duen ordaintzeko zorrak banatzea dagokio.

Webgunearen taldea «Gorputz eta ariman».
2021eko otsailaren 11, osteguna.
Sarreraren itzulpena euskarara: Iraide López de Gereñu.

Hona hemen euskarazko orria:

Karma motak, karma kolektiboa, ospea, helburua eta barkamena. Jakintsuen esaerak.
Regresio hipnotiko sesioak jaso dituzten Brian Weiss medikuaren gaixoen gorputzen bidez, haien arimaren iraganera sar daiteke ez soilik gertaera traumatiko baten bilaketaren bitartez, jakintsu edo irakasle desberdinen arimek izan duten bilaketa espiritualaren bidez ere egin daiteke, terapeuta hauek garapen espiritualean dituen ezagutzak zabalduz.
Brian Weiss medikua. Only Love Is Real (Maitasun loturak). Editorial Vergararen Espainiako paperezko lehen edizioa. 91-93 orrialdeak.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.