Jakintsuen aipuak euskaraz.

Jakintsuen aipuak euskaraz.

Ikurriña.Jakinarazten dizugu euskaraz «Gorputz eta ariman» webgunean argitaratu dugula karma motak, karma kolektiboa, ospea, helburua eta barkamena izeneko orria. Jakintsuen aipuak (Karma motak, karma kolektiboa, ospea, helburua eta barkamena. Jakintsuen esaerak), Brian Weiss doktorearen lanean azaltzen den pasartea jasotzen du, han, bere gaixoetako bat, hipnosiaren bidez erregresio egoerara eramaten du, eta erregresio horretan hainbat jakintsuk edo irakaslek beremahots korden kontrola hartzen dute terapeutari hainbat ikasgai espiritual eskaintzeko eta horrela bere lanaren irakurleei transmititzeko.

Iraide Lopez de Gereñuk eman digu zati honen euskarazko bertsioa, Aipamenak eta testigantzak ataleko orrialdetik eskuragarri dauden hizkuntza ezberdinetan kontsultatu daitezkeenak.

Zati honen hasieran, gaixoaren ahots korden bidez hitz egiten duen arimak jakinarazten digu karma edo banakako zorrak dauden bezala, karma edo talde zorrak ere badaudela, maila guztietan. Gizaki bat gorpuzten den bakoitzean, bizitzea tokatzen zaion bizitza horretan hainbat taldetakoa da (familia, nazioa, etnia, planeta, etab.). Orduan, talde horietako bakoitzak duen ordaintzeko zorrak banatzea dagokio.

Webgunearen taldea «Gorputz eta ariman».
2021eko otsailaren 11, osteguna.
Sarreraren itzulpena euskarara: Iraide López de Gereñu.

Hona hemen euskarazko orria:

Karma motak, karma kolektiboa, ospea, helburua eta barkamena. Jakintsuen esaerak.
Regresio hipnotiko sesioak jaso dituzten Brian Weiss medikuaren gaixoen gorputzen bidez, haien arimaren iraganera sar daiteke ez soilik gertaera traumatiko baten bilaketaren bitartez, jakintsu edo irakasle desberdinen arimek izan duten bilaketa espiritualaren bidez ere egin daiteke, terapeuta hauek garapen espiritualean dituen ezagutzak zabalduz.
Brian Weiss medikua. Only Love Is Real (Maitasun loturak). Editorial Vergararen Espainiako paperezko lehen edizioa. 91-93 orrialdeak.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Esperientziaren bidezko ulermena Euskal Hizkuntzara itzulia.

Esperientziaren bidezko ulermena Euskal Hizkuntzara itzulia.

Ikurriña.Jakinarazten dizuegu euskaraz «Gorputzez eta arimaz» webgunean euskaraz argitaratu dugula Esperientziaren bidezko ulermena, Brian Weiss doktorearen lanaren zati honek, Mendebaldean eta Islamaren barnean berraragitze kontzeptuaren onarpenari edo ez onarpenari buruzko ikerketak isldatzen ditu, Iraganeko Bizitzen Terapia (IBT) Kateherinekin aurkitu ondoren, ikerketa-bide honetako lehen gaixoarekin.

Iraide López de Gereñu izan da zati honen euskarazko bertsioaren sortzailea, eta Aipamenak eta testigantzak ataleko orrialdeetan kontsultatu daiteke iadanik dagoeneko argitaratu den beste hizkuntzetan ere artikulu bera irakurri daitekeelarik.

Brian Weiss doktoreak bere buruari galdetzen dio nola litekeen hiru erlijio monoteista nagusien artean: judaismoa, kristautasuna eta islamismoa, berraragitze kontzeptua ofizialki ez onartzea, gizabanako bakoitzaren mailan errealitate egiaztagarria izan arren, terapia erregresiboa aurreko bizitzetan sortutako traumak sendatzera iritsi denez. Weissek erlijio horiek praktikatzen dituzten berraragitzearen defendatzaileen ezkutuko errealitatea argitara ateratzen du. Kristautasunaren kasuan, defendatzaile horien artean elizako apaiza batzuk daude eta egiaztatzen da erromatar agintari politikoak berraragitze kontzeptua bereganatzea eragotzi zuela, izkribu ofizialak zein izango ziren ezarriz.

Webgunearen taldea «Gorputz eta ariman».
2021eko otsailaren 10a, asteazkena.
Sarreraren itzulpena euskarara: Iraide López de Gereñu.

Hona hemen euskarazko orria:

Esperientzia bidezko ulermena.
Psikiatrian doktorea den Brian Weissek bere lehen ikerketak kontatzen ditu, berrargitaratze erreferentzien bila iraganeko bizitzako terapia oinarritzen den teknikan lehen urratsak eman behar ditu.
Brian Weiss. Through Time into Healing (Sendapena denboran zehar igaroz).
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.