Beste baldintzak dituzten pertsonak errespetatu. Evelynen adierazpena. Eu

Beste baldintzak dituzten pertsonak errespetatu. Evelynen adierazpena.

Brian Weiss medikua. Same Soul, Many Bodies (Gorputz asko, arima bera).Kasu honetan Brian Weiss doktorearen gaixo batena da, Evelyn izena duen emakumea, kasu honetan talde desberdin bateko jendea errespetatzen ikasten hasteko beharra agertzen da.

Weiss doktorearen arabera, ohikoa izaten da beste egoera konkretu bat bizi duten pertsonak gorrotatu izan dituzten gizasemeak, geroago egoera berdina pasatzen ari diren pertsonetan berraragitzea.

Kasu honetan, trapeutaren lana iraganeko bizitzan aurkitutako gatazkaren jatorria identifikatzen laguntzea da. Aurrerago, etorkizuneko enkarnazio hipotetiko batean progresioak egitea proposatzen du, beraz, horren emaitza aldatu daiteke gaixoak planteatutako erronkarekiko duen jarreraren arabera.


Evelynen adierazpena.

Evelynek enpresen fusio eta erosketetan parte hartzen zuen; hau da, bere lana bi enpresa batzen laguntzea edo horietako batek bestea erostearena zen. Enpresak handiak zirenean, ehundaka milioi dolarreko operazioak izaten ziren sarritan eta Evelynek lan egiten zuen enpresak irabazten zituen ordain-sariak zazpi zenbakitakoak izanten ziren askotan. Berak jasotako soldata altua izan ohi zen, eta askotan, bere urte bukaerako sariak bikoiztu edo hirukoiztu egiten zuten berak irabazitako soldata, horrekin enpresak fakturazioa handitu izana saritzen zion.

Hogeita hambost urte inguru zituen, argala eta fisikoki erakargarria zen, ile beltza motza zuen, esan daiteke ejekutibo gazte baten estereotipoa betetzen zuela. Ni ikustera etorri zenean, jazten zituen arropak bere arrakastaren maila azaltzen zuten: Chanelen jaka eta poltsa, Hermès zapia, Gucci zapatak, Rolex erlojua eta diamantezko lepokoa. Hala ere, begietara begiratu nionean (ez zen erraza izan, bera behatzen ari nintzela konturatu bezain laster aldendu egiten bazuen begirada) tristura antzeman nion; argia lepoan zituen diamanteetatik zetorren, ez bere espresiotik.

–Laguntza behar dut,– esan zidan agurtzen ginen bitartean. Eseri eta eskuak urduri mugitzen eta bihurtzen hasi zen bere magalean. Berehala konturatu nintzen naturalak ez ziren ozen esandako baieztapen soiletan hitzegiten ari zela.

–Ez naiz zoriontsua.

Isiltasun une baten ondoren. –Segi,– eskatu nion.

–«Azkenaldian poz guztia galdu dut».

Esaldia erabat arraroa iruditu zitzaidan oso formala izateagatik. Hamleten aipamen bat zela gogoratu nintzen. Batzuetan, gaixo batzuk besteetatik hartutako esaldiak erabiltzen dituzte beraienak diren esaldiak ez erabiltzeko. Defentsa bezala erabiltzen den mekanismo bat da, sentimenduak ezkutatzeko modua. Jarrai zezan itxaron nuen, jarraitzea pixka bat kostatu zitzaion.

–Nire lana maite nuen. Orain ezin dut jasan. Senarra maite nuen. Orain dibortziatuta gaude. Ikusi behar dudanean, ia ezin diot aurpegia begiratu.

–Noiz hasi zen aldaketa hori?– galdetu nion.

–Israelen atentatu suizidak hasi zirenean.

Erabat ustekabeko erantzun hark harrituta utzi ninduen. Batzuetan zoriontasunetik depresiora eramaten duten aldaketek gurasoetako baten heriotzean dute jatorria (geroago jakin nuen Evelynen aita, bera txikia zenean hil zela), lanpostua galtzearekin (hori ez zen bere arazoa) edo gaixotasun luze baten ondorioak (osasun fisiko bikaina zuen). Bonbardaketa suizidak, bat zuzenean erasotua ez bazen behintzat, normalean ez ziren horrelako egoera baten eragile.

Negarrez hasi zen.

–Judu gaixoak. Judu gaixoak. –Arnasa hartu zuen eta malkoak gelditu egin ziren–. Arabiarrak sasikumeak dira!

Zertxobait arraroak iruditu zitzaizkidan horrelako hitzak bere ahotik ateratzea, hitz hoien atzean zegoen haserrearen ideia ematen zuten.

–Judua zara, beraz?,– Galdetu nion.

–Erabat, nere bihotzetik arimaraino.

–Eta zure gurasoak? Zu bezain sutsuak ziren?

–Ez. Ez ziren oso erlijiosoak. Ni ere ez, benetan. Eta ez zitzaien Israel axola. Niretzat, axola duen herrialde bakarra da. Arabiarrak Israel sintsitu nahi dute.

–Eta zure senarra?

–Beno, judutarra dela dio, baina Israel ez zaio axola. Bera gorroto dudan arrazoietako bat da.– Etsai begiradaz begiratu ninduen, agian bere pasioaren aurrean, lasai jarraitzen nuelako.– Begira, gosea galdu dut. Ez dut janari, sexu, maitasun edo lan gogorik. Etsita eta asebete gabe nago. Ezin dut lorik egin. Orain psikoterapia behar dut. Ospe ona duzu. Lagun nazazu mesedez.

–Haserrea eta antsietatea nondik datozen jakiteko?

Zoriontasuna berreskuratu nahi dut,– adierazi zuen, burua beheratuz. –Zinemara joaten naiz, erosketak egitera joaten naiz. Ohera joaten naiz. Eta beti arabiarrak zenbat gorrotatzen ditudan pentsatzen dut. Gorroto dut NBEa (Nazio Batuen Erakundea). Badakit gauza onak egin dituztela, baina antisemitez betea dago. Boto guztiak Israelen aurka doaz. Badakit exageratzen ari naizela. Badakit beste gauza batzuk zaindu beharko nituzkeela, baina arabiar sasikume horiek… Nola hil ditzakete haurtxo judutarrak? Nola arduratu beste gauza batzuetaz?»

***

Psikoterapia konbentzionala probatu genuen, bizitza honetan bere haurtzaroa aztertuz, baina ez zirudien bere haserrea eta antsietatearen arrazoiak hor zeudenik. Erregresio bat probatzea onartu zuen.

–Itzul zaitez zure haserrea sortu zeneko garaira eta lekura», eskatu nion egoera hipnotiko sakonean sartu bezain laster. ez nuen gehiago gidatu nahi. Berak aukeratuko zuen ordua eta lekua.

–Bigarren Gerrate Mundialean nago–, iragarri zuen ahots sakon eta maskulinoarekin, oso tente eserita eta sinestezina zirudien espresio bat azalduz. –Ofizial nazi bat naiz, SSko kidea. Lan ona dut. Juduak Dachaura eramango dituzten ganadu-autoetak gainbegiratzeaz arduratzen naiz. Han hilko dira. Beraietako bat ihes egiten saiatzen bada, tiro egingo diot. Ez zait tiro egitea gustatzen. Ez da pizti nazkagarri horietako bat hiltzea axola zaidala, bala galtzea gorroto dut. Garestiak dira. Munizioa aurrezteko agindua eman digute ahal den guztietan.

Letania gupidagabe honek, kontraesana azaltzen zuen, ahotsean ezkutatuta zegoen izu ikaragatik eta gorputzak erakusten zuen dardara arinagatik. Ofizial alemaniarra izanik, agian ez zuen ezer sentitzen hil zituen pertsonengatik; Evelyn izanik, hura gogoratuz, oinaze ikaragarria jasaten ari zen.

Aurkitu dut pertsona talde jakin bateko kide gisa berraragiztatzeko modurik seguruena (bai erlijio, arraza, nazionalitate edo kultura izanik), aurreko bizitzan gorroto hori sentitu izana da, talde horren aurkako aurreiritziak edo indarkeria azaldu izana. Ez ninduen harritu Evelyn nazia izateak. Bizitza honetan Israelen aldeko jarrera sutsua garai hartako antisemitismoaren konpentsazioaren ondorio besterik ez zen izan. Juduekiko sentitzen zuen gorrotoa arabiarrekiko ahier bizia bihurtu ziren. Ez zen harritzekoa kezkatuta, etsita eta deprimitua sentitzea. Osasunerako bidaian ez zuen aurrerapen handirik egin.

***

Gero, bere bizitzako beste atal batera joan zen alemaniar gisa. Armada aliatua Polonian sartu zen eta bera gatazka gogor batean frontean hil zen. Bere bizitzaren ebaluazioan, bizitza hartan hil ondoren, izugarrizko errua eta damua sentitu zituen, baina atzera itzuli behar izan zuen bere ikasgaia ikasi zuela baieztatzeko eta SS ofizial gisa gaizki egin zien guztiei ordaintzeko.

enok gara arimak, denok gara arima bakar baten parte gara, berdinak gara, nahiz alemaniarrak edo juduak, kristauak edo arabiarrak izan, baina itxuraz Evelynek ez zuen ikasgai hori ikasi. Bere gorrotoa ez zen desagertu.

–Egin dezagun saiaketa bat»– proposatu nion berriro orainera ekarri ondoren.– Animatzen zara?

Pozik hartu zuen nere proposamena.

Eroso jarri zuen bere burua, bere eskuak jolas gogotsuari eutsi zioten. Arretaz begiratu ninduen.

–Gure etorkizuneko bizitzan eragiteko gai garela uste dut bizitza honetan egiten ditugun ekintzen bitartez,– hasi nintzen- une honetan, zure etorkizuneko bizitzan arabiarrekiko duzun haserre horrekin eragiten ari zara, juduekiko gorroto zaharrak beste honetan eragin izan duen bezala. Orain, zuk ziur aski zure hurrengo bizitza izango denaren progresio bat egitea nahi dut, eta, gaurko bide beretik jarraitzen baduzu, gaur egungo Evelyn izango zara oraindik, laguntza eske etorri zaidan pertsona aldatzen ez bada.

Egoera hipnotiko sakonera eraman nuen eta ofizial alemaniarraren bizitzarekin eta gaur egungo bizitzarekin lotura zuen atzeranzko bizitza batera gidatu nuen, arabiarren aurkako ideiek markatuta zeukana. Begiak itxita zituen, baina ikusten ari zena bizitzen ari zela argi zegoen.

–Neska musulman bat naiz. Arabiarra naiz. Nerabe bat. Eztainuz egindako txabola batean bizi naiz, beduinoak bezala. Betidanik hemen bizi izan naiz.

–Non dago txabola hori?–, Galdetu nion.

Bekainak zimurtu zituen.

–Palestinar lurraldean edo Jordanian. Ez da argi ikusten. Mugak aldatu egin dira.

–Noiz aldatu dira?

–Etengabe aldatzen doaz. Baina gainerako guztiak berdin jarraitzen du. Juduen aurkako gerra ez da amaitu. Bake aldia dagoen bakoitzean, erradikalek alferrik galtzen dute. Eta horregatik gara behartsuak. Beti izango gara pobreak».– Ahotsak tonu gogorra hartu zuen. –Juduen errua da, aberatsak baitira eta ez gaituzte laguntzen. Beraien biktimak gara.

Bizitza arabiar horretan aurrera egiteko eskatu nion, baina handik gutxira «gaixotasun baten ondorioz» hil zen eta ezin izan zuen beste ezer gehitu. Horren ordez, bizitza horren ondorengo bizitza ikusi ahal izan zuen. Gizon kristau bat zen eta Afrikako ekialdean bizi zen. Oso haserre zegoen eskualdeko hartako hindu populazioa haunditu izanagatik (Sinestezina da, pentsatu nuen, arreiritziak ez dira sekula hiltzen.) Bere bizitzaren ebaluazioan, aitortu zuen beti egon eta beti egongo zela nor gorrotatu, baina une horretan behintzat, azkenean, epifania bat sortu zen.

–Maitasuna eta errukia dira gorrotoaren eta amorruaren aurkako antidotoak–, ziurtatu zuen harriduraz betetako ahotsarekin–. Indarkeriak sufrimendua betirakotzeko balio du.

Orainaldira bueltan ekarri nuenean, ikasitakoaz hitz egin genuen. Bazekien bere aurrezagutzak aldatu behar zituela beste herri batzuekin eta beste kultura batzuekin. Gorrotoa ulermenagatuk aldatu behar zuen. Kontzeptu hauek mentalki ulertzeko errazak dira, baina ez dira errez barneratzen portaera modu gisara.

–Bi bizitza erabili behar izan dituzu ondorio honetara iristeko–, esan nion –baina zer moduz aldaketa hori bizkortuko bazenu kontzeptu hori orainaldira ekarrita? Nolakoak izango lirateke zure etorkizuneko bizitzak?

***

Gure ondorengo saioan, Evelynek etorkizunera bidaia egin zuen, ofizial alemaniarraren bizitza bere gauregungoko amorruarekin lotzen zuena.

–Oraingoan beste zerbait probatuko dugu–, esan nion. Zure existentziaren aurreiritzi guztietatik aldendu behar duzu. Arima guztiak eta pertsona guztiak berdinak bezala ikusi behar dituzu, bata bestearekin maitasunaren energia espiritualari lotuta dauden izakiak bezala.

Lasaitasun handia sentitu zuen. Dirudienez, bere etorkizuna erabat aldatu zen. Palestinan edo Afrikako ekialdean ez zuen bizitzarik aurkitu, honako hau baizik:

–Hawaiiko hotel bateko zuzendaria naiz. Bainuetxea ere badauka. Hotel eta spa polit bat. Loreak txoko guztietan daude. Bezeroak mundu osotik etortzen dira hotelera, herrialde eta kultura desberdinetakoak direlarik. Energia birsortzailea aurkitzera etortzen dira. Ez da zaila, bainuetxea oso ondo kudeatzen delako eta kokapena bikaina daukalako.– Irribarre egin zion ikuspegiari. –Zorte handia dut, urte guztian instalazioez gozatu dezakedalako.

Noski, hibisko usainez inguratutako toki eder batean spa zoragarri baten zuzendari gisa bere burua irudikatzea fantasia oso atsegina da. Evelynek etorkizunera egindako bidaia hartan ikusi zuena ilusio bat, proiekzio bat edo bere nahien irudikapena izan zitekeen. Norbait itzultzen dudanean, batzuetan zaila da benetako memoria eta metafora bereiztea, irudimena eta sinboloa. Hala ere, regresio bati egiazkotasuna ematen dion froga, iraganeko bizitza horretan hitzegiten ez dakien hizkuntza batean hitzegiten duenean dago (xenoglosia izenez ezagutzen den fenomenoa). Xehetasun historiko zehatzak ematen dituenean ere bai. Oroimen horrek emozio bizia sortzen dizkionean ere. Progresioetan, aldiz, emozio biziak oso ohikoak dira, baina balioztatzea askoz zailagoa da. Nahiz eta ezin erabat egiaztatu, progresioak erabiltzen ditut sendatzeko tresna eraginkorra direlako. Metaforak eta fantasiak egon daitezke, noski, baina garrantzitsuena gaixoa sendatzea da. Erregresioekin eta progresioekin sintomak desagertzen dira, gaixotasunak hobetzen dira, antsietatea, depresioa eta beldurra arintzen dira.

Inork ez du oraindik aurkitu asmatutako etorkizuna benetan gertatuko den ala ez. Ikerketa arlo honetan nire arrastoa jarraitu duten gutxi batzuek anbiguotasun honekin topo egiten dute. Egia da, gaixoak bere egungo bizitzaren etorkizuneko une baterantz aurrera egiten badu, han ikusi duena, betetzen denean bakarrik baiezta daitekeela, baina kasu horietan ere litekeena da, bere etorkizuna begiztatuta, gaixoak bere bizitza norabide zehatz horretan bideratzea, fantasía izateak ez du esan nahi pertsonak ezin duenik bide horreruntz bideratu bere etorkizuna.

Gaixoak nire aurrean eserita daude begiak itxita. Burutik pasatzen zaien guztiak, bai metafora, sinbolo, fantasia edo benetako memoria izan, sendatze prozesuan laguntzen dute. Hau da psikoanalisiaren oinarria eta nik egiten dudan lanaren oinarria, nahiz eta nire jardueraren espektroa zabalagoa izan, iragan urruna eta etorkizuna biltzen baititu. Nere sendagile ikuspegitik, Evelyni iraganean gertatutakoari buruz eta etorriko denari buruzko ikuspegiak errealak diren ala ez ez dute garrantzirik. Ofizial alemaniarra izandako bizitza ziur aski egia izan zen, oroitzapena emozio biziz lagunduta baitzegoen. Eta ziur dakit, etorkizuneko bizitzekiko bere ikuspegiak eragin handia izan zuela bere oraingo bizitzan, zerbait transmititu baitzioten: aldatzen ez bazara, erasotzaile eta biktimen ziklo suntsitzaile hau errepikatuko duzu, baina ziklo hori zuk zeuk apurtu dezakezu. Etorkizunaren inguruko hainbat ikuspegik bere etorkizuna borondate askearen ariketaren bidez zehaztu zezakeela irakatsi zioten. Eta praktikan jartzen hasteko unea oraina zela ere bai.

Evelynek hurrengo bizitza arte ez itxarotea erabaki zuen sendaketa bizitzeko eta besteei eskaintzeko. Gure azken saiotik hilabete batzuetara, enpresan lana utzi eta Vermonten baserri bat ireki zuen. Yoga eta meditazioa lantzen ditu normalean. Bai itxuraz, bai barnean, sakonki askatu du harrapatzen zuen haserrea eta aurreiritzietatik. Progresioek niregana jo zuenean bilatzen zuen zoriontasuna lortzeko aukera eman zioten. Eta sesio hauetan progresioaren indarrara aukitu nuen, eta nigan segurtasuna tresna terapeutiko gisa erabiltzeko.

Brian Weiss medikua. Same Soul, Many Bodies (Gorputz asko, arima bera).
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.