Deia Eu

«Gorputzez eta arimaz» Webaren deia.

Iraganeko Bizitzen Terapiako (IBT) eta Posesio Espiritualeko Terapietako (PET) praktikatzaileak, bakoitzak tratamendu estilo eta aldaera desberdinetatik eta kasu ugariren adierazpenaren bidez, gorputzetik gorputzera goazen arimak garela erakusten digute. Kasu hauen azterketatik berraragitze edo metempsikosia, arimek ikasteko eta hobetzeko duten bide naturala dela ikasten dugu.

Terapeuta hauek arimen hobekuntzan kolaboratzen dute, euren pazienteei giza sufrimenduaren forma desberdinak aurkitzen eta konpontzen lagunduz. Gaur egun munduan enkarnatuta edo gorpuztuta dagoen pertsona kopurua kontuan hartuz, ginera gorputzik gabeko arima kopuruaren gutxi gorabeherako estimazioa eginez eta Gizateria osoak gure historiaren arabera bizi izandako eta konpondu gabeko gertaera traumatiko indibidual eta kolektiboak kontutan hatuz, zein da iraganeko mota desberdinetako, konpondu gabeko, enkarnatu eta enkarnatu gabeko arimei eragiten dien gatazka traumatikoen tamaina? Seguruenik ehunka milaka milioikoa.

Gizateria osora iristen den kontzientzia anemiko edo espiritualaren hobekuntza eta ebazpen lan izugarri hau sustatzen laguntzeko webgune bat, orrialde kopuru murriztu batekin hasten den webgunea, konpondu diren kasu batzuen deskribapena biltzen duena eta pixkanaka bere edukia handituz joango dena, gero eta hizkuntza gehiagotan, oso tresna eraginkorra izan daitekeelarik munduko herri guztietara iristeko, herri bakoitzaren arima kolektiboko tresnetako bat erabiliz, hau da, bakoitzaren herri hizkera.

Proiektu honetan kolaboratzera animatzen zaituztegu, modu desberdinetan lagunduz. Bere orrialdeak ahalik eta zuzenen itzuliz eta zuzenduz. Aipatutako egileen jatorrizko aipamenak eta euren jatorrizko hizkuntzetan egin diren edizioen kasuetan, hauek errekuperatuz eta itzuliz. Proiektuaren alderdi tekniko eta estetikoan lankidetzak ongi etorriak izango dira. Ekarpen ekonomiko bat egin nahi duen edonork zuzenean egin diezaioke lankidetzan aritu diren eta ordainsari bat behar duten pertsonei, proiektu honetan burokrazia administratiboa aurreztea da kontua eta. Proiektu honetan parte hartzen duten pertsona eta talde guztiak, hala nahi izanez gero, beren izenarekin eskertze orrian ager daitezke eta espresuki parte hartu duten orrietan.

Gure Gizadiak oso azkar aurrera egiten du ikerketa zientifiko eta teknikoen zenbait alderditik, baina atzerapen handia jasaten du errealitate espiritualaren ezagutzan, eta horrek atzerapen etiko handia ere badakar. Egoera honek bizitzaren jarraipena ere arriskuan jartzen du gure planeta den eskola handi honetan. Oinarrizko informazioarekin hasten den eta bakarra izan beharrik ez duen proiektu honekin, desoreka hau konpentsatzen lagundu nahiko genuke eta harago joan nahi duten beste proiektu batzuk suspertu.

Webgunearen taldea Gorputzez eta arimaz.
2020ko urtarrilaren 21a, asteartea.
Itzulpena: Fran Olea.