José Luis Cabouli: «Zure egoak ez du egia osoa jasaten». Eu

José Luis Cabouli: «Zure egoak ez du egia osoa jasaten».

La Vanguardia. Logotipoa.La Vanguardia. Larunbata, 2003ko abuztuaren 23an. La Contra.

José Luis Cabouli: «Zure egoak ez du egia osoa jasaten».

52 urte ditut. Buenos Airesen jaio nintzen. Zirujau plastikoa nintzen, baina aberasten ez diren horietakoa, eta gaur egun terapeuta erregresiboa naiz. 10 hilabeteko seme bat daukat eta 20 urteko beste seme bat. Bizitza honetan aurreko bizitzetako akatsak garbitzen ditugula uste dut, maitasunez zuzendu behar ditugunak eta trauma izugarriak, non gure kontzientziak gogoratzen dituenean ekidin behar dituenak.

José Luis Cabouli. Argazkia: José María Alguersuari.

José Luis Cabouli. Argazkia: José María Alguersuari.

Terapeuta Eregresiboa.

Paziente batek esan zidan sabeleko mina izaten zuela, bikotearekin eztabaidak izaten zituenean areagotzen zena, berak bere barnean izaten zituen jeloskortasun erasoengatik sortuak.

Ze gomendatu zenion?–

–Mina deskribatzeko eskatu nion eta honakoa esan zidan: «Laban bat sabelean sartuta izan banu bezala da». Hitzez hitz hartu nuen esaldia, nire pazientearen subkontzienteak egingo lukeen bezala, eta zalantzan jarri nuen sintoma eragiten zuen esperientziara iritsi zen arte galderak egin nizkion.–.

¿Ulzera bat?–

–Liskar bat dago taberna batean, nire pazienteak bere emaztea desleial izan zaiola aurkitu berri du eta besteak labankada ematen dion bitartean.–

Orduan normala da mina izatea…–

-Ez, borroka aurreko bizitza batean izan zen. Terapian bere emaztearekiko amorrua, gorrotoa, haserrea eta mesfidantza suspertu zituen eta bere burua askatu zuen. Heriotza segundotan gertatzen denean, kontzientzia txundidura batean harrapatuta geratzen baita hil dela konturatu baino lehen.–

Eta nola gogoratzen du orain beste norbait zela?–

–Iraganera emozioen bidez bakarrik iritsi daiteke, beraz, pazienteak arrazoia erabil ez dezan saiatzen naiz, sentsazio eta sentimenduak gogoratzen bakarrik.–

Buf, a ze kulebroia.–

-Ez ezazu sinetsi nahi ez baduzu iraganeko bizitzan, baina bai ordea subkontzientean, Sábatok zioen bezala, hau errealitatea baino errealagoa bait da. Orduan, sentsazio desatsegin horiek guztiak agortzen saiatuko gara, bat-bateko heriotzaren kolpeak denboran izoztutako kontzientzia askatu ahal dezan.–

Eta mina ultzera baten errua bada?–

–Orduan pazientea ez zen nire kontsultara etorriko. Gertatzen zaiona zera da, aurreko bizitzen gertatutako antzeko egoera baten aurrean aurkitzen denean, sabeleko minaren sintomak berriro hartzen duela, bere kontzientzia une horretan harrapatuta dagoelako. Amorru eta minaren emozio horiek guztiak biziki berpizten saiatzen naiz, bere kontzientzia jada berarekin zerikusirik ez duen gorputz horretatik urrun dadin.–

Eta gertatutako borrokari hari buruz hori guztia berak asmatu badu edo, nolabait eragindua izanik, pelikula batetik hartu badu?–

–Dagoeneko esan dizut badirela uste duenik bizitutako pasarte hauek subkontzientearen fantasia hutsak direla: tira, edonola ere, subkontzientearentzat, ezagutzen duen guztia egia izaten da. Beraz, min hori agortzen badu, gaixoa bere barruko mamutik askatuko du. Trauma hori bere aurreko bizitzatik datorrelaren ziurtasuna geroago etorri dakioke.–

Nik nola gogoratuko ahal nitzake bizitutako beste bizitza batzuk?–

–Hasteko, ezin zara terapia erregresibora jakin-minagatik joan, arrazoirik bilatzen ez diozun sintoma bat sentizen duzulako iritsi behar zara. Oraingo sintoma horrek iraganeko traumara eramango gaitu, bizitzen diren emozioen bidez. Eta hiru dira aurreko trauma horiek adierazten dituzten une haundiak: heriotza, fetuaren esperientzia eta lehenengo haurtzaroa.–

Gogoratzen al zara zure jaiotzaz?–

–Bai. Irten nahiaren emozioak bizi izan ditut, gelan zegoen hotza, konpresio sensazioa, itotze sentipena. Baina ez naiz gai irudiak sorrarazteko. Eta gaixo bat izan dut amarenanako zuen haserrea berarengan izandako gogoratu izateagatik…

Eta erditzeko unea?–

–Bai, amak anestesiapean lo egiten zuen eta amaren arreba zen, hau da, bere izan zen garbitu zuena jaio zenean eta azaldu zidan gero beti izan zuela harreman oso berezia bere izeba horrekin eta, bestalde, amarekin distantzia jakin bat mantentzen zuela. Bitxia da inork ez ziola azaldu aurretik ama erditzeko unean anestesiatuta zegoela.–

Agian jakin gabe entzun zuen…–

–Uste dut egoera hori bizi izan zuela une hartan eta gogoratu dezakeela. Zergatik ez? Gainera, analogia argia dago iraganeko bizitzetan jasandako traumaren eta jaiotzaren artean. Esaterako, beste bizitza batean hurkaturik edo anoxia bidezko heriotzakgaur egungo bizitzan zibor -heste zirkularretan islatu ohi dira gaur egungo bizitzan erditzeko unean.–

Eta ez al daiteke soilik haurtzaroko oroitzapen txar bat izan?–

–Terapia erregresiboan lan egin aurretik zirujau izan nintzen, Morris Netherton doktorearen lana ezagutu ondoren. Nire pazienteetako batek bizkarrean etengabeko eta azaldu gabeko minak jasan zituen kontraktura etengabeekin…–

Postura okerra? Estresa?–

–Bi aldiz ebakuntza egin genion eta eskapularen hezur zati bat kentzea lortu genion emaitzarik gabe. Netherton terapia probatu nuen eta Erdi Aroko tortura esperientzia bat bizitzeko elkartu ginen.–

A ze pelikula!–

–Tira, funtzionatu zuen. Eta nik neuk argitu gabeko gastritisa jasan nuen aurreko bizitza bateko gudu bat bizi izan nuen arte, non lantzaz sastakatu ninduten.–

Beno, gastritisa nahiago dut, entzun.–

–Inkontzienteak kontzientzia eramaten du lan egin behar duen tokira esperientzia traumatiko batetik askatzeko.–

Eta erromatar bakanal izugarriak ezin dira gogoratu?–

–Oroitzapen atseginek ez dute arrastorik uzten. Traumak biziz gainditzen dira eta norbere jokabide txiki, berekoi edo krudelak oreka unibertsala berreskuratzen duen maitasun berri batekin konpentsatzen dira.–

Eta ezin badut aurreko bizitzarik gogoratu?–

–Terapian blokeoa gaixoak ezkutatzeko zerbait daukanean bakarrik gertatzen da eta bere energia ez agertzeko erabiltzen duenean. Zure egoak ezin du egia osoa jasan, umiliagarriegia delako eta ezkutatzen saiatzen zara.–

Eta Kleopatra edo Napoleon izan izana…?–

–Inoiz ez dut sekula ezagutu aurreko bizitza ospetsu edo glamurosoa izan duen pazienterik. Denek bizitza eta heriotza ankerrak izan dituzten gizaki ezezagun eta zorigaiztokoak gogoratzen dituzte.–

Lluís Amiguet.

Pausu bat.

Oso pauso txikia izan zen gizadiarentzat, baina oso handia niretzat, baina ez dut lortzen nire jaiotzaren unea garbi gogoratzea nahiz eta ordu batzuetan trantzean egon naizen arren, eta horrek ez nau eragoztenzuek gonbidatzera (ez dago arriskurik) saiatzera, Caboulik dioen bezala, sentsazioetatik abiatuz: usainak, hotza eta beroa, zaratak, argiak… Eta behin erditzearen misterioak berak aurkituta, eternitatea. Metanpsikosia edo arimen transmigrazioa hainbat erlijiotan ohikoa den fede-ekintza bat da eta psikoanalisi jungiarrak laztantzen zuen aukera bat da. Orain saiatzen naiz terapia regresiboa hurbiltzera gomendatzen dizuedan distantzia osasuntsu batekin, nahiz eta ez dudan arrisku gehiegirik ikusten diru-poltsarekin zerikusia duenak baino. Eta arlo honetan badakigu nola zaindu behar garen.

Itzulpena: Iraide López de Gereñu.