Idazlanak
Zer da iraganeko bizitzako terapia.
Iraganeko Bizitzen Terapia (IBT) edo gaztelerazko Terapia de Vidas Pasada (TVP), funtsean inkontzientea kontziente egitean datzan teknika psikoterapeutiko transpertsonal bat da. Hau gertatzen denean, maila inkontzientean ezkutatuta zeuden konpondu gabeko esperientzia traumatikoak kontzientziara azaleratzen dira. Esperientzia hauetan pertsonak beste gorputz batean eta beste garai batean identifikatu ohi direnez, eta gorputz horretan heriotza bera ere bizi izaten dutenez, teknika honi Iraganeko Bizitzen Terapia (IBT) izena jarri zitzaion (…).
José Luis Cabouli medikua, 2017ko abuztua.
Euskarazko Itzulpena: Fran Olea.
Gestalt Terapia: zikloak ixteko artea.
Askok dauzkagu nola amaitu ez dakizkigun geure bizitzako zikloak. Gure haurtzaroko gertakari traumatikoak, familia-dinamika jakin batzuek, gure heziketa edo hazketaren gabeziak edota gehiegikeriak, tratu txarrak, galerak, eta abar, etorkizunean, derrigortasunak, mendekotasunak eta depresioak sor diezazkiguketenak. Gestaltek gure ereduez eta guk geuk sortu dugun pertsonaiaz jabetzera gonbidatzen gaitu, eta zikloak modu egoki batetan ixten laguntzen digu. Erakusleiho baten aurrean gaude eta gustatzen zaigun zerbait ikusten dugu. Zer gertatzen da gure arreta objektu horretan jartzen dugunean? Ikusi egiten dugula, lehen plano batetan hautematen dugula, baina ostean, atzeko plano bat dago, eta han egon daitezkeen edota gerta daitezkeen milaka gauzaren testuinguru bat dago hain zuzen ere: erakusleihoan askoz objektu gehiago daude, denda barruan jendea dago, aldamenetik igarotzen den jendea, geltokian gelditzen den autobus bat, izkina batean berriketan dauden bi gizonezko… Azken baten, atzealdetik edo testuingurutik gure arreta bereganatzen duen forma bat agertu da eta orain, lehen planoan dago (…).
Testua: Joan Garriga (Bartzelonako Gestalt Institutuko zuzendaria).
Terapiak, ikastaroak eta prestakuntza Lleidan: Coaching Lleidan i Isuri Gestalt Lleidan. Chus Borrell Feliu.
Itzulpena euskarara: Fran Olea.
Guía & Ocio Lleida aldizkarian argitaratua. 2005 apirila. 39. zenbakia. 128. 129. orrialdeak.