«Gorputzez eta arimaz» webaren migrazioa.
2023ko martxoaz geroztik, arazo tekniko baten ondorioz, «Gorputzez eta arimaz» webgunearen migrazio bat egin dugu.
«WordPress»ek eskaintzen zuen luzapen eleanitz funtzionala bere garatzaileek ez zuten jada mantentzen, hau dela eta, luzapen honek ez zuen etorkizunean itzulpenak jaso genitzakeen hizkuntza ezberdinetan edukiak sartzea onartzen. Luzapen hau aldatu behar izan zen, eguneratuta mantendu ahal zitekeen beste luzapen bategatik ordezkatuz.
Programazio gastuetan aurreztu ahal izateko, sarrera eta orrialde ezberdienen artean, bederatziehun eta berrogeita hamar lotura eskuz higitu genituen lotura berrira, honekin ditugun itzulpenak amaituz alemaniar hizkuntzara itzulpena batu diogunean, beste itzulpen batzuen artean.
Gure webgunearen itxura ez da asko aldatu, bertan sartu ahal izateko era erraza izaten jarraitzea nahi izan baitugu. Menuak atal zabalgarri batzuk ditu barruan. Pantaila txiki batetik sartzen bagara, «Menu» botoia sakatzean, bere atalak bistaratzen edo biltzen dira. Pantaila handi batetik sartzen bagara, menua pantailaren goikaldean ikus daiteke.
Sarrera guztiak, baita zaharrenak ere, katalanez, gaztelaniaz eta ingelesez eskuragarri daude. Sarrera batek orrialde bat katalana, gaztelania edo ingelesa ez den beste hizkuntza batera edo beste hizkuntza batera itzuli dela adierazten badu, orri berrietako hizkuntzetan ere eskuragarri aurkitu daiteke. Lehen, webguneko hizkuntza guztietako ikurrinak beti zeuden ikusgai, eta orri edo sarrera huts baten bitartez sar zitekeen. Orain ikusten ari garen orrialde eta sarrerek dituzten ikurrinak orri baliokideetan bakarrik bistaratzen dira.
Elkarlana eskertzen diogu, migrazio hau errazteko, bai Agoranet.info-eko Daniel Monte informatika teknikariari, bai Pangea Internet Solidario zerbitzariaren talde osoari. Eskerrik asko itzulpenetan laguntzen duten edo lagundu izan duten duten pertsona guztiei ere. Amaitzeko, eskerrik asko zuei baliabide hau partekatzeagatik, beste gauza batzuen artean, aurkeztutako kasuen bidez berraragitzearen berri ematen laguntzen diguna, aurreko bizitzetatik etorri ala ez etorri daitezkeen sufrimendu-esperientziak sendatzen laguntzeko eta gorpuztu gabeko entitateei beren bidea berriro aurkitzen laguntzeko.
Equipo del web «Gorputzez eta arimaz»webgunearen taldea.
Astelehena, 2023ko abenduaren 4an.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.