Jose Luis Cabouli: «Arima da gidaria; gorputza, ibilgailua».
El Periodico de Catalunya. Asteazkena, 2008ko urriaren 8an.
Jose Luis Caboulik Iraganeko Bizitzen Terapia egiten iarduten du. Sendagilea da eta arimaren zirujaua. Berraragiztatzea badagoela onartzen du eta beste bizitzetan jasandako traumak dituzten pazienteekin egiten du lan.
José Luis Cabouli: «Arima da gidaria; gorputza, ibilgailua».
Gaspar Hernandez.
Jose Luis Cabouli. Argazkia: Elisenda Pons.
Asteazkena, 2008-10-8 0:00 orduak.
–Zuk medikuntza utzi zenuen. Zergatik?–
–Patua izan zen. Zirujau plastikoa nintzen eta 1988an opor batzuk hartu nituen. Gau batean, ondartzan meditazioa egiten ari nintzela, bizitza aldatu zitzaidan. Bapatean zirujiak egiteari utzi egin behar niola burura etorri zitzaidan eta arimaren zirujian jardun behar nitzela.–
–Hasiera batean horretan ez zinen jardun behar.–
–Pertsona batek egin behar duena egiten ez duenean, bizitzak hori egitera behartzen zaituela ikasi dut. –
–Zer da Iraganeko Bizitzen Teoria?–
–Konszienzia fisikora atal eta ekintzak erakartzean oinarritzan da, hauek ezjakitasun arloan dauden ekintza traumatikoak dira, eta arrazoi horregatik eguneroko bizitzan desorekak sortzen dituzte.–
–Batek bizi izan dituen ekintzak dira?–
–Bai, bizi izan ditugunak, baina beste bizitza batzuetan. Lotura zuzenak daude iraganeko bizitzetan jasandako traumak eta gaur egunean gizasemeak bizi izan ditzakeen gatazka emozionalen artean.–
–¿Eta nola dakizu iraganeko bizitza batekoak direla eta ez gizatalde inkonzientearenak?–
–Lehenik, ez dakigu ziur zer den gizatalde inkonszientea. Eta, hain erraza izango balitz horri buruzko infomazioa lortzea, gizatalde inkoszienteari lotuak dauden ikerketak egingo genituzke.–
–Iraganeko bizitzetan sinesten ez duten pazienteak, sendatzen dira?–
–Ikuspegi terapeutiko baten aldetik, ez dio axola iraganeko bizitzak egon izan diren ala ez. Denak dauzkagu subkonszientean bizitza honi ez dagozkion bizipenak. Ernesto Sabatok inkonszientea errealitate egiazkoena bezala azaldu zuen. Inkonszientean daukagun oro eguneroko bizitzara aterako zaigu.–
–Zuk berraragiztatzean sinesten duzu.–
–Beragan sinesten nuen, iraganeko bizitzekin lanean hasi nintzen arte. Lehenagoko bizitzetako hainbat atalekin nere buruarekin saioan ari nintzenean, berraragiztaratzean sinisteari utzi nion errealitate bat bezala onartu arte, bizipen bat bezala.–
–Iraganeko zenbat bizitza izan dituzu zuk?–
–Hori ezinezkoa da jakitea. Lan terapeutiko baten zehar 12 edo 20 bizitza landu ditzakezu. Budak 500 bizitza negatibo eta 500 positibo izan zituen argitaratzera iritsi zen arte. Bat horretan lanean dagoenean azaltzen den bakarra arimarentzat benetan garratzizkoa dena da.–
–Zenbat bizitza ditu arimak?–
–Bizitza bakar bat. Arimarentzat gorputzak baliabide eta ibilgailuak dira, garatzeko erabiltzen dituenak. Arima entitate bat da bere bakartasuna edo funtsa etengabe mantentzen duena. Zu beti zu zeu zara, eta beti berdina izango zara.–
–Nahiz eta hil egin.–
–Zure gorputza hiltzen da, ez zure arima. Mundu honetan ibilgailu bat behar duzu, eta hori zure gorputza da. Baino gorputzak ez du betirako irauten, eta arimak beste gorputz batzuk beharko ditu bere egitasmoa betetzeko.–
–Arimak egitasmo bat al dauka?–
–Bai, ibilbide bat. Arima gidaria da eta gorputza ibilgailua. Eta ibilgailu hau erabiltzen dugu garatzeko erabili behar izan ditugun bizipenekin amaitzeko, geure burua garatzeko, batek daki noraino.–
–Gorago dagoen zerbaitengatik hautatuta izan balitz bezala?–
–Nik atzean taldeko lan bat dagoela uste dut. Unibertsoak duen egitasmoa zuzentzen duen arkitektu bat dago eta, egitasmo horren barruan, arima bakoitzak betebehar bat dauka. Bat garela konturatzeko gaude hemen: oro baten zati bat besterik ez gara. Baina gorputz baten barruan gaudelaren lilurak berezita gaudela sinesterazten gaitu eta bakarkako izakiak garela. Baino errealitatean, hori gainditzen dugunean, izate soil baten zati bat garela konturatzen gara.–
–Nola lotu naiteke iraganeko bizitza baten oroitzapenarekin?–
–Iraganeko bizitza batekin lotura izatea nahiko erraza da. Lehenik esan dezakegu, bi aukera daudela, bapatean gertatu daitekeela ala eragina izan dezakeela hori gerta dadin. Bapatean meditazioa egiten ari garenean gertatu daiteke, ametsetan, liburu bat irakurtzen ari garenean, filme bat ikustean edo leku jakin batera joaten garenean, orduan bapateko ikuskizun bat jasotzen dugu. 2tik 6 urtera duten haurrek maiz izaten dituzte aurreko bizipenen bapateko oroitzapenak, adimenaren gaitzespena duten mekanismoek oraindik jokoan sartu ez direlako. Halaere, gurasoek lilurapen bat balitz bezela hartzen dute gertaera hau.–
–Zu sendagilea zara, ikaskuntza zientifikoak dauzkazu. Zer esango zenieke zoratu egin zarela pentsatzen duten zure lankideei?–
–Soilik, metodo zientifikoak jarraitzen dituen oinarriak jarrai ditzatela: behaketa, frogapena eta egiaztapena. Gertakizunaren behaketa, frogapena eta gertakizunaren berrespena. Eta adimen irekia izan dezatela, aurrez inor epaitu arte. Nik adimena irekia mantentzen badut, nere aurrean edozer gauza gertatu daiteke; baino ixten banaiz, aurrean daukadan inkonszientea ere itxi egiten da.–
Gironan beste bizitza bat. Jose Luis Cabouli doktorea (Buenos Aires, 1950) zirujau plastiko bezala argentinako hiriburuan lanean iraundakoa, egun batean sendagile lanbidea uztea erabaki zuen arte eta Iraganeko Bizitzen Terapia (IBT) izendatutako terapian jardun izan da orduezkero. 1992 urtetik aurrera, IBTen Ikasketa Zentrua zuzentzen du eta egun hauetan seminario bat ematen ari da Kataluinian Epsilon liburudendak gonbidatua izan eta gero. Bera ziur dago beste bizitza batean Gironako eskualde batzuetan bizi izan zela. Alderdi hauetan, berresten du, etxean bezala sentitzen dela.
Gaztelaniazko elkarrizketa originalari dagokion web lotura:
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.