Karma motak, karma kolektiboa, ospea, helburua eta barkamena. Jakintsuen esaerak.
Regresio hipnotiko sesioak jaso dituzten Brian Weiss medikuaren gaixoen gorputzen bidez, haien arimaren iraganera sar daiteke ez soilik gertaera traumatiko baten bilaketaren bitartez, jakintsu edo irakasle desberdinen arimek izan duten bilaketa espiritualaren bidez ere egin daiteke, terapeuta hauek garapen espiritualean dituen ezagutzak zabalduz.
Hurrengo istorioan jakintsuen hainbat esaera kateatzen dira karma mota desberdinei buruzko azalpenak emanez, karma kolektiboa barne, ospeatik pasatuz eta barkatzeko eta barkatua izateko beharraren bidez.
Jakintsuen esaerak.
Batzuetan mezuak ez dira hain psikologikoak eta badirudi iturri tradizionalago eta didaktikoagoatik etorriak daudela.
Estiloa zertxobait desberdina da. Ia diktaketa bat hartzen egongo bazina bezala.
–Karma mota desberdinak daude, orekatu behar diren zorrak bezala. Banakako karma entitatearen berezko betebeharrei dagokie, hari bakarrik dagozkionak. Baina karma kolektiboan, talde zorrak ere badaude eta hainbat talde daude: erlijioa, arraza, nazionalitatea, etab. Maila zabalago batean, planeta-karma dago, eta horrek planetako patua eta horrek dakartzan ondorioak. Karma kolektiboan, banako zor metatuak eta sedimentatuak ez ezik, haien ondorioak taldeari, herrialdeari edo planetari egozten zaizkie ere. Karma kolektibo honen erabilerak taldearen edo herrialdearen etorkizuna zehazten du. Baina, baitaere, talde edo herrialdean berargitaratzen den gizakiari ere atxeki dakiokegu, edo aldi berean eta talde edo herrialde horrekin erlazionatzen den gizakia berarekin ez badago ere, edo etorkizunean dagoen puntu bat ikutuz…
–Ekintza zuzena egokia bihurtzen da, Jainkoarenganako Bidean zehar akzio bihurtzen denean. Beste bide guztiak azkenean kale itsuak edo lilura hutsak dira, eta bide horietan zehar jardutea ez da ekintza zuzena. Horrela ekintza zuzenak gizabanakoaren espiritualtasuna eta haren itzulera bultzatzen dutenak. Justizia eta errukia eta maitasuna eta jakinduria sustatzen dituzten ekintzak eta jainkoarenak edo espiritualak deitzen ditugun ekiteak, zuzenak dira ezinbestean. Ekintza zuzenaren fruitua da nahi den helburua. Beste bideetako ekintzen fruituak iragankorrak, ilusiozkoak eta faltsuak dira. Fruitu hauek harrapatu eta engainatu egiten dute, baina ez dira benetan nahi ditugunak. Ekintza zuzenaren fruituak gure helburu eta nahi guztiak eta behar edo desio ditugun guztiak biltzen ditu.
Ospea oso adibide ona da. Hala ere, bizitzan ospea helburu bezala bilatzen duen edozeinek hau lortu dezake denbora tarte batean. Baina ospe hau iheskorra eta ase ezina izango da. Baino ospe hau berez badator, ekintza zuzen baten ondorio bezala, Bidean zehar egindako ekintzen ondorioz, egiazkoa eta iraunkorra bihurtuko da, nahiz eta Bidean dagoen gizakiarentzat hau ez garrantzitsua izan. Hona hemen ospearen desio berekoia, gizakiaren aldetik eta ezustean eta nahigabe etorritako ospearen arteko desberdintasuna. Lehenengoa lilurazkoa eta iragankorra da. Bigarrena benetakoa eta iraunkorra, eta arimari atxekitua dagoena. Lehenengo kasuan karma metatzen da, eta zor hori kitatu egin behar da; eta bigarrengo kasuan ez ordea.
Batzuetan mezuak distirak azaltzen dituzte eta oso zehatzak izaten dira.
–Helburua ez da irabaztea, irekitzea baizik.
Orduan, txanda berriro tokatu izango balitzaie bezala, mezuak berriro psikologikoagoak bihurtzen dira eta bata bestearen atzetik datozen inpresioen itxura hartzen dute, distirak bezala.
–Jainkoak barkatzen du, baina jendeak ere barkatu behar zaitu, eta barkatu egin behar diezu. Barkamena zure ardura ere bada. Barkatu eta barkatua izan behar duzu. Psikoanalisiak ez ditu kalteak konpontzen. Ulermenaz gain eta beste aldaketa batzuk egin behar dituzu, mundua hobetu, harremanak konpondu, besteei barkatu eta haien barkamena onartu behar duzu. Oso garrantzitsua da bertutea etengabe bilatzea. Berari buruz hitz egitea ez da nahikoa. Adimenarekin ulertzea eta sendabiderik ez ematea ere ez da nahikoa. Baina maitasuna adieraztea bada.
Brian Weiss medikua. Only Love Is Real (Maitasun loturak). Editorial Vergararen Espainiako paperezko lehen edizioa. 91-93 orrialdeak.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.