José Luis Cabouli: «Badira hildako anaien arima duten pertsonen kasuak».
La Verdad. 2012ko maiatzaren 25a, ostirala.
«Badira hildako anaien arima duten pertsonen kasuak».
José Luis Cabouli. Terapia erregresiboan aditua.
Adituak, iraganeko bizitzetarako erregresio teknika bat erabiltzen du, bere pazienteen gatazkak eta arazo psikologikoak konpontzeko.

José Luis Cabouli argentinar aditua. A.C.
M.T.B. Elx. Praktikatzen duen terapiak ez du zerikusirik magia, hipnotismo edo saio esoterikoekin. José Luis Cabouli doktoreak (Buenos Aires, Argentina, 1950), terapia erregresiboan mundu mailako erreferente denak, iraganeko bizitzako esperientzia traumatikoak birbizitzeak, fobiak eta beldurrak bezalako gatazka eta arazo psikologikoak konpontzen dituela defendatzen du.
25 urteko praktikan tratatu dituen kasurik harrigarrienak hildako anaia baten arima eurengan berraragiztatu dela deskubritzen duten pazienteenak dira. Medikuntzan lizentziatua eta kirurgialari plastikoa izandako honek, hitzaldi eta mintegi bat eskaintzen ditu asteburu honetan Espígol Terapia Naturaleko Zentroan.
–Sinetsi egin behar da erregresio terapia eraginkorra izan dadin?–
–Ez, ez du zerikusirik sinesmenekin, guztiontzat da.–
–Zein da bere helburua?–
–Arimaren zauriak eta traumak sendatzean datza. Depresioak, fobiak, beldurrak… eta horiek bezalako arazo psikologikoak tratatzeko erabiltzen da, eta baita jatorri medikorik ez duten minentzako ere, buruko min edo neuralgia jakin batzuetan adibidez.–
– Jatorria guk bizi izan ditugun beste bizitza batzuetan dagoela defendatzen al duzu ba?–
–Iraganeko bizitzetan eta baita lehen haurtzaroan ere, gure jaiotzaren unean edota fetuaren bizitzan.
Bizipenak inkontzientean daude eta jatorrizko arrazoi traumatikoa bilatu behar da, beti dago baten bat eta, eta gero birbizi gainditu ahal izateko.–
–Eta nola da posible hori?–
–Emozioekin lan egiten duzunean, eguneroko bizitzaren parte ez diren esperientziak agertzen hasten dira eta modu naturalean gainera. Emozioen bidez pazientea kontzientzia-egoera hedatu batean sartzen da. Gakoa, arimarentzat denborak ez duela existitzen da. Esate baterako, itsasoari edo nabigazioari beldurra dion pertsona batek, izan daiteke iraganeko bizitza batean Titanic-aren hondoratzea bizi izana. Gorputza hil zen arren, arimak une horretan harrapatuta jarraitzen du, amaierarik ez duen esperientzia batean, eta egungo bizitzan finkatu dena.–
–Nola laguntzen diezu zure pazienteei esperientzia haiek birbizitzen hipnosira jo gabe?–
–Sentsazio hori enfokatu eta sakonki sentitu behar du, sentsazio hori eragin zion jatorrizkoarekin alderatu dezakeen arte. Hori gorputzean berpizteak sendatzen zaitu, eta hori da zatirik gogorrena. Esate baterako, zure arnas arazoak edo itotzeak, urkatuta hil zintuztenarekin zerikusia badute, soka lepoan sentitzera heldu behar duzu. Horrela arimak trauma hori gainetik kendu dezake eta betirako amaitu.–
–Eta jaiotzaren edo fetuaren bizitzaren kasuan?–
–Gure jaiotzaren unea traumatikoa izan bazen, beste bizitzako esperientzia hori esna zezakeen. Amaren sabelean ere, amari gertatzen zaion guztia, fetuak berea bezala bizi izaten du. Batzuetan, depresioak eta beldurra amaren sabeletik etor daitezke.–
–Kontatu iezadazu zure praktikan ikusi duzun kasurik deigarriena.–
–Harrigarrienetariko batzuk, heldu batek erregresioarekin lan egitean bera jaio aurretik hil zen bere anai edo arreba zaharrago bat izan zela konturatzen denean gertatzen dira. Hildako seme-alabak dituzten familietan, euren arima beste anai-arreba batetan berraragitzeko probabilitate handiak daude eta.–
Euskarara itzulpena: Fran Olea.