Michael Newton doktorearen bibliografia.
Arimen Bidaia (Journey of Souls). 1994. Zergatik zaude hemen Lurrean? Nora joango zara hil ondoren? Zer gertatuko zaizu hara iristean? Liburu asko idatzi ziren iraganeko bizitzei buruz, baina oso informazio gutxi zegoen gure arimen etengabeko existentziari buruz eta berriro jaiotzeko zain geunden tarte horri buruz, – 1994an Arimen Bidaia argitaratu zen arte –. Gaur egun klasikorik salduenetariko eta arrakastatsuenetarikoa den Arimen Bidaia liburuak, Michael Newton doktorearen ikerketak eta lanak laburbiltzen ditu. Bertan, hipnosi sakoneko egoeran jarri zituen hainbat pertsonen bitartez, bizitzen arteko esperientziak eta bukaerarik gabeko beti-betiko izpirituak garela gogoratu zuelarik. Hipnoterapeuta maisuaren ziurtagiria duen Newton doktorea, bere bezeroei aurreko bizitzen oroitzapenetara sartzeko erregresioak egiten hasi zenean, aurkikuntza izugarri batekin egin zuen topo: posible zela izpirituen mundua «ikustea» hipnotizatuta edo egoera superkontzientean dauden subjektuen adimen-begiaren bitartez. Are gehiago, egoera aldatu horretan dauden bezeroek gai direla lurreko bizitza biren tartean, euren arimak zer egiten zuen deskribatzeko ere. Arimen Bidaia liburuan, Newton doktoreak bere 29 bezeroren «bidaia-egunkariak» era progresibo batetan kontatzen eta komentatzen ditu, eta nola bezero horiek era hunkigarri batetan deskribatu zuten zer gertatu zitzaien lurreko aurreko berraragitzeen artean. Xehetasun grafikoak eman zituzten heriotza nola sentitzen denari buruz, nork aurkitzen gaituen heriotzaren ondoren, nolakoa den benetan izpirituen mundua, arima gisa nora goazen eta zer egiten dugun, eta zergatik aukeratzen dugun gorputz jakin batzuetara itzultzea. Izpirituen munduan norberaren lekua aurkitzeak, sendatze-prozesu sakon bat abiarazten du, bizitzako aukerarik garrantzitsuenen atzean dagoen helburua ulertzea ahalbidetzen baitu, eta nola eta zergatik gure arima – eta maite ditugunen arimak – betiko bizi diren jakiteak. Arimen Bidaia irakurri ondoren, giza arimaren hilezkortasuna hobeto ulertuko duzu… eta eguneroko erronka pertsonalei helburu handiagoarekin egingo diezu aurre, zure bizitzako gertaeren atzean dauden arrazoiak ulertzen hasten zarenean. Edukien Aurkibidea:
|
Arimen Patua (Destiny of Souls). 2000. Michael Newton doktorearen bigarren liburuak, Arimen Patua, «Urteko Liburu Metafisikoa» saria jaso zuen 2001. urtean, argitaletxe independenteen elkarteko urteroko Amerikako Liburu Erakusketa Bileran. Bizitza osteko ikerketa berritzaileetan oinarrituta, Newton doktoreak Arimen Patua idatzi zuen gai honetan lehen aldiz ausartzen zirenentzat eta bere lehen libururik salduenaren, Arimen Bidaiaren irakurleentzat. Hipnoterapeuta maisuaren ziurtagiria duen Newton doktoreak, bere bezeroei aurreko bizitzen oroitzapenetara sartzeko erregresioak egiten hasi zenean, aurkikuntza izugarri batekin egin zuen topo: posible zela izpirituen mundua «ikustea» hipnotizatuta edo egoera superkontzientean dauden subjektuen adimen-begiaren bitartez. Are gehiago, egoera aldatu horretan dauden bezeroek gai direla lurreko bizitza biren tartean, euren arimak zer egiten zuen deskribatzeko ere. Berak hau idatzi zuen: «Arimen Bidaia (Journey of Souls) izan zen nire bezeroekin betikotasunaren ibai handiaren mundu izpiritualean zehar egindako lehen erromesaldia. Arimen Patuak (Destiny of Souls) izpirituen munduko mirarien artean ibai berean zehar bigarren espedizio batera eramango zaitu, ibaiadar nagusietatik albo batera eginez. Gure esplorazioak, heriotzaren ondoren hartutako ibilbidearen alderdi ezkutuak arez gehiago azaleratuko ditu, eta bizitza osteko bizitzan dagoen ordenaren sentsu izugarriari buruzko zure ulermena zabalduko du». Arimen Bidaia (Journey of Souls) lanak, bizitza osteko bizitzetako gertaeren progresio estu eta ordenatu bat aurkeztu zuen. Hiltzea eta beste aldera igarotzea nolakoak diren jorratu zituen – norekin topo egiten dugun, nora goazen eta zer egiten dugun arima gisa izpirituen munduan, berraragiztatzeko gure hurrengo gorputza aukeratu aurretik. Arimen Patua (Destiny of Souls) lanak, ibilbidearen alderdi ezkutuagoak agerian uzten ditu, jendeari osotasunaren ikuspegi zabalago bat emanaz. Liburua gai-kategorien arabera antolatuta dago, eta ez denboraren eta kokapenaren progresio baten arabera, liburu honek, Newton doktorearekin Izpiritu_erregresio saioa egiten ari zirela, beren pertzepzioak modu artikulatu batean deskribatu zituzten 67 pertsonen oroitzapenak nabarmentzen dituelarik. Garai hartan, 2000. urtean Arimen Patua (Destiny of Souls) lana argitaratu zenerako, Newton doktoreak 7.000 pertsona baino gehiagori izpiritu-erregresioak eginak zeuzkan, trantze egoera sakon batera eramanez, eta bertan, bizitzen arteko esperientziak gogoratu eta deskribatu zituztelarik, betikotasuna duen izpiritu gisa. Edukien taula:
|
Bizitzen Arteko Bizitzen Hipnoterapia (Life Between Lives Hypnotherapy). 2004. Bizitzen Arteko Bizitza (Life Between Lives), bizitza osteko haragiztatzeen arteko tartea deskribatzeko modu bat da. Michael Newton doktoreak, bizitza honetan bere bakardadea adierazi zion emakumezko batekin eta horrela zergatik sentitzen zen jakiteko bezero horri bere erregresio teknika ezarri zionean Bizitzen Arteko Bizitzen Hipnoterapia aurkitu zuen lehenengo aldiz. Michaelek bezero horri, agindu sinple bat eman zion hipnosipean zegoela, eta honek ustekabean, arima gisa bere bizitzako oroitzapenekin konektatu zuenean. Hau, gertaeren ustekabeko bilakaera bat izan zen, eta bere bezero hori, bere inguruan zer gertatzen zegoen ikusten hasi zenean (bere oroitzapenekin konektatu zuen eta), izpiritu munduan bere zain zituen arima lagunak eta senideak bereizteko ere gai izan zen. Eta Newton doktorearen laguntzarekin, zergatik zuen hain bizitza bakartia lurrean aurkitzeko ere gai izan zen –bere arima-lagunak ez zeuden berarekin haragiztatze honetan eta–. Erabaki hau, berak (eta bere gidariak) planifikatu zutela jakin zuen, independenteagoa izaten eta lurreko erronkei aurre egiten ikasteko, bere arima-lagunen laguntzarik gabe. Esperientzia honek, Newton doktorea Bizitzen arteko hipnoterapiari buruzko ikerketa zabal bat egitera bultzatu zuen. Laster konturatu zen guk arima gisa, zein sakon daramazkigun bizitza desberdinen oroitzapenak geure barne-barnean, Bizitzen Arteko Bizitzan, baina, oroitzapen horietara heltzeko, trantze maila sakona eta hipnoterapeutaren espezializazio-teknika handiak beharko liratekeela ere konturatu zen, bakarrik trebetasun maila altu batekin, teknika garatu batekin eta prozesu hipnotiko klabeak erabiliz lor zitezkeenak. Newton doktoreak, bere ibilbidean zehar, 7000 bezero baino gehiago eraman zituen Bizitzen Arteko Bizitza egoera horretara, erregresio teknikak erabiliz, eta hiru liburu arrakastatsu ere idatziz, publikoari, izpirituen munduari buruz, inoiz idatziz eman ez zaion ulermen bat emanaz. Liburu hauen indarrik handiena, bizitzako esparru guztietako hainbat eta hainbat pertsonaren esperientzietan oinarrituta daudela da, eta beraz, benetako autoritatea duen izpiritu-munduaren eredu bat eskaintzen dutela. |
Bizitza Osteko Oroitzapenak (Memories of the Afterlife) 2009. Michael Newton doktoreak argitaratua, TNIko kideek egindako kasu-azterketekin. Bizitza Osteko Oroitzapenak (Memories of the Afterlife) Michael Newton doktorearen Bizitza Arteko Bizitzen (BAB) erregresio hipnotikoko lanetan oinarritzen den laugarren liburu bat da, eta aurrekoekin alderatuta oso estilo desberdina du. Editorea, Newton doktorea bera den arren, Newton Institutuko Bizitzen Arteko Bizitzetan hipnoterapeuta bezala ziurtatuak dauden hogeita hamabi banakako egile daudelako hain zuzen ere, Newton doktorearen metodologian trebatuak, eta bakoitzak bere artxiboetatik benetako kasu-historia bat aukeratuta. Bizitza Osteko Oroitzapenetan kasu hauetako bakoitza liburuko kapitulu bat da. Newton doktorearen lehen hiru liburuek izpirituen munduari buruzko bere ikerketa propioak deskribatzen dituzte, urteetan zehar milaka bezeroren bidaia izpiritualak kontutan hartzen dituztelarik. Milioi bat ale baino gehiago izan dira salduak. Bere helburua publikoari bizitza ostekoaren xehetasun handiko ulermen bat ematea zen. Bere misioa, izpirituen munduaren eredu bat eskaintzean, bizitzako esparru guztietako pertsonek ezagutza horren bidez ahalduntzea zen, dena delakoa dela haien izpiritu-pertsuasioa, hauxe izanik sortu zuen institutuaren misioa. Bere lanaren sendotasunik handiena, informazio izpiritual sakratu guztiak pertsona ororen buruan existitzen dutela aurkitzea da, eta hori eskuratzean, bere tokia aurkitu nahian dabiltzan edozein pertsonari bere helburuak eta bere bakea ekarriko dizkiela, zailtasunez beteriko planeta honetan. Bizitza Osteko Oroitzapenak (Memories of the Afterlife) bitartekari erlijiosorik gabeko esperientzia espiritual pertsonalizatu baten bila dabiltzan hogeita hamabi pertsona arrunten ikerketa liluragarri bat da. Kapituluak aurrera egin ahala eta banakako istorio bakoitza garatu ahala, irakurleek bezero bakoitzaren bizitza, esperientzian eta emozioen espektro zabal batean murgiltzen direlarik. Kasuak bezeroak erregresio izpiritual bat bilatzeko dituen arrazoiak laburbilduz hasten dira. Irakurleei argi eta garbi erakusten zaielarik nola azaleratu eta konpondu daitezkeen arazo pertsonalak Bizitzen Arteko Bizitza prozesuaren bidez. Bizitza Osteko Oroitzapenak (Memories of the Afterlife) liburuaren berezitasun nagusia, bizitza osteko esperientzia bakoitzaren xehetasunak bere etapa desberdinetan, modu labur eta azkar batetan deskribatzen direla da. Zergatik bilatu lehenik eta behin Bizitzen arteko Bizitza? Zer gertatu zen saioan zehar, norbanakoari buruz, bere arimari buruz ikasitako informazio klabearekin? Zeintzuk izan ziren egin ziren galderak eta zeintzuk kasu bakoitzean azpimarratu ziren gaiak? Eta, hain zuzen ere, nola erantzun die saio bakoitzak galdera zailei, eta nola eraldatu dute hauek bezeroaren bizitza? Bizitza Osteko Oroitzapenak liburuaren helburu nagusia, bezero bakoitzak bere arimako oroitzapen sakonak aurkitu ondoren lortutako onura espezifikoak agerian uztea zen. Erregresio izpiritualak norberaren arimaren argitzea ekar dezake, eta horren ondorioz, bizitza honetako arazoen sendatzea sustatu ere bai. Bizitza Osteko Oroitzapenak liburuaren hain epe laburreko salmenta izugarriek, dagoenekoz liburuak aurreikusitako helburu denak lortu dituela erakutsi dute. 2002an, Newton doktoreak Bizitzen Arteko Bizitzako hipnoterapian diharduen lehen nazioarteko erakundea sortu zuen eta gainera, lehen presidente gisa bera aritu zen. Newton Institutuak, izpirituen munduari buruzko galderak ezartzeari ekiten dio, eta bereziki, hipnoterapeuta oso kualifikatuak prestatzeari, hain beharrezkoa den bizitzen arteko lan gogor hori errazteko. Gure autoreek eta haien kasuak «Bizitza Osteko Oroitzapenak (Memories of the Afterlife)» libururako hautatuak izan ondoren, Newton doktoreak liburu horretarako sarrera idatzi zuen, irakurleei aurkeztutako kasuen oinarri unibertsal bat emanaz eta haiek ulertzen laguntzeko asmoz. Aurkeztutako hogeita hamabi kasutik, bakoitzak, dagokion bezeroaren idatzizko baimena du. Bere egileekin eta eskualde hartako bi editoreekin batera, Newton doktoreak kapitulu guztiak editatu zituen, estilo uniforme eta argi bat osatuz, informazio aldetik aberatsa eta irakurtzeko atsegina izan zedin. Liburu hau, gai jakin batzuetan, bere beste liburu batzuekin gurutzatu nahi duten irakurleentzat, Newton doktoreak oin-ohar zehatzak ere gehitu zizkion kasu bakoitzaren amaieran, eztabaidatzen ari diren kontzeptuak, azaltzen laguntzen dutelarik. Emaitza, norbere eraldaketa pertsonalerako, BABen (Bizitza Arteko Bizitzen) potentziala argi eta garbi erakusten duen liburu liluragarri eta zirraragarria bat da. Estilo eskuragarri batetan idatzita dago, bai hipnosi praktikatzaileentzat zein euren arimaren identitate pertsonala aurkitzeko irrikatzen daudenentzako. |
Euskarara itzulpena: Fran Olea.