Brian Weiss doktorearen bibliografia. Eu

Brian Weiss doktorearen bibliografia.

Bizitza asko, maisu asko: psikiatra ospetsu baten, bere paziente gaztearen eta bien bizitzak aldatu zituen iraganeko bizitzako terapiaren benetako istorioa (Many Lives, Many Masters: The True Story of a Prominent Psychiatrist, His Young Patient, and the Past-Life Therapy That Changed Both Their Lives). Azala. Ingelesa.

Bizitza asko, maisu asko (Many Lives, Many Masters) 1988. Brian Weiss doktoreak, Miamiko Mount Sinai Ospitaleko psikiatria buruak, bere lehen liburu honetan, bere bizitza eta bere psikoterapiaren ikuspegia erabat aldatu zizkion esperientzia harrigarri bat kontatzen du.

Bere pazientetariko batek, Catherinek, hipnosipean zegoela, bere iraganeko hainbat bizitza gogoratu zituen eta jasaten ari zen traumatariko askoren jatorria bizitza horietan berraurkitu ahal izan zituen. Catherine sendatu egin zen, baina are garrantzitsuagoa den zerbait gertatu zen: Maisuekin harremanetan jartzea lortu zuela, bi bizitzen arteko egoera horietan bizi diren goi-espirituekin, hain zuzen ere. Haiek, jakinduria eta ezagutza mezu garrantzitsuak helarazi zizkiotelarik.

Zientziaren eta metafisikaren arteko topagunea den kontakizun sakon eta hunkigarri hau, best-seller bikain bat izan zen eta oraindik ezinbesteko irakurketa bat izaten jarraitzen du, mundu nahasi honetan, batez ere zentzu espiritual berri baten bila dabiltzanentzat.

Denboran zehar sendatzerantz: Erregresio-terapiaren boterea aurkitzea trauma ezabatzeko eta adimena, gorputza eta harremanak eraldatzeko (Through Time into Healing: Discovering the Power of Regression Therapy to Erase Trauma and Transform Mind, Body and Relationships). Azala. Ingelesa.

Denboran zehar (Through Time Into Healing) 1993. liburuan, Brian Weiss doktoreak, Bizitza asko, Maisu asko liburuaren egileak, iraganeko bizitzetarako erregresio terapiaren sendatzeko ahalmena aztertzen du. Bere paziente askoren kasuak partekatzen dizkigu, enpresariak, abokatuak, langileak edota terapeutak, sineskera askotako, maila sozioekonomiko eta hezkuntza oso desberdinetako jendea, eta euren gaur egungo traumen jatorria, iraganeko bizitzetan aurkitu zutenak. Erregresio hauen bidez, pazienteek aurreko bizitzetan gozatu zituzten hainbat talentu ere berreskuratu ahal izan zituzten, eta gure existentzia, itxuraz mugatua, hilezkortasunerako bide luzean urrats bat baino besterik ez den konbikziora heldu. Eta gainera, Brian Weiss doktoreak, bake espirituala lortzen lagunduko diguten eta iraganerako erregresioak bizitzeko aukera emango dizkiguten ariketa sorta bat ere eskaintzen dizkigu.

Maitasuna Bakarrik Da Benetakoa: Arima Bikoteen Elkartzearen Istorioa (Only Love Is Real: A Story of Soulmates Reunited). Azala. Ingelesa.

Maitasun Loturak (Bakarrik Maitasuna Da Benetakoa). 1997. Pedrok eta Elisabethek ez zuten elkar ezagutzen, eta ez zuen ezerk bien artean ezelako afinitaterik egon zitekeenik adierazten, haien zorigaitzak euren buruak psikiatra berberaren eskuetan jartzera eraman zituela izan ezik. Weiss doktoreak Pedro eta Elisabeth ezinbestean lotuta zeudela sumatu zuen. Hipnosi saio pila bat eta zientzia konbentzionalaren mugak hausteko prest zegoen mediku baten ilusioa beharrezkoak izan ziren, bi hauek beren iraganeko bizitzen oroimenak berreskuratzeko eta elkartzen zituzten loturak aurkitzeko. Iraganeko bizitzetara egindako erregresioek, euren sentimenduak adierazten utzi zizkien eta beren patuak behin betiko batzea ahalbidetu. Beren oroitzapenak bat egiten hasi ziren…

Brian Weiss, Bizitza asko, maisu asko (Many Lives, Many Masters) eta Denboran zehar (Through Time Into Healing) bezalako arrakasta handiko liburuen egilea da.

Maisuen mezuak: Maitasunaren indarra aprobetxatuz (Messages From the Masters: Tapping into the Power of Love). Azala. Ingelesa.

Maisuen mezuak (Messages from the Masters). 2001. Bizitza asko, maisu asko (Many Lives, Many Masters) liburuan, Brian Weissek ustekabeko ate bat ireki zuen beste bizitza batzuetarako erregresioen mundu harrigarrira. Maitasun Loturak edo Maitasuna da Bakarrik benetakoa (Only Love Is Real) liburuan erakutsi zigun, gaur egun gurekin berriro elkartzeko zain dauden beste bizitzetako arimak ere baditugula. Eta orain, Jakintsuen ezagutzan sakonduz –gure etorkizuna moldatzen duten gida espiritualek–, maitasuna dela bizitzan funtsezko indarra agerian uzten digute, eta bere sendatzeko eta sortzeko potentzialak erakusten dizkigute, bere botere izugarria nola kontrolatu irakasten diguten bitartean.

Liburu honek maitasunaren botere miragarriaren testigantza intimo eta harrigarriak eskaintzen ditu. Bere kontakizunek ez gaituzte bakarrik heriotzaren ondoren zer gertatzen den jabetzera eroango, antsietateari aurre egiteko estrategiak eta norbere buruarekiko baieztapenaren bidez, harreman batzuek eragin ditzaketen hondamendietatik ihes egiteko estrategiak ere erakusten dizkigu.

Meditazioa: Zure Bizitzan Barne Bakea eta Lasaitasuna Lortuaz (Meditation: Achieving Inner Peace and Tranquility in Your Life). Azala. Ingelesa.

Meditazioa: Zure Bizitzan Barne Bakea eta Lasaitasuna Lortuaz (Meditation: Achieving Inner Peace and Tranquility in Your Life). 2002. Meditazioa, norbere barne-bakea bizitzeko erabil daitekeen teknika bat dela, eta hark, gure ingurunearekiko dugun ikuspuntua birplanteatzen lagunduko digula, eta baita geure buruarekikoa ere erakusten digu. Praktikatzeak, gure gorputza eta adimena garbitzen, gure energiak erabiltzeko dugun gaitasunean konfiantza izaten, eta gure espiritualtasuna aurkitzen eta garatzen lagunduko digu.

Meditazioak, Weiss doktoreak bere pazienteekin insomnioa, antsietatea, fobiak, pisu arazoak eta gaixotasunak gainditzen laguntzeko erabiltzen dituen teknika guztiak bere barne hartzen ditu. Meditazioak gainera, odol-presioa jaitsi dezake, sistema immunologikoa indartu eta estresa murriztu.

Liburu honek, bizitzako bidaia lasaiagoa eta baketsuagoa izan dadin, lehen urratsa eskaintzen du.

Denboraren ispiluak: Erregresioaren erabilera, sendatze fisiko, emozional eta espiritualerako (Mirrors of Time: Using Regression for Physical, Emotional and Spiritual Healing). Azala. Ingelesa.

Denboraren ispiluak: Erregresioaren erabilera, sendatze fisiko, emozional eta espiritualerako. (Mirrors of Time: Using Regression for Physical, Emotional and Spiritual Healing) 2003. Erregresio-terapiaren onurak, pairatzen ditugun arazoak konpontzetik, askoz haratago hedatzen dira. Terapia horren bidez, mota guztietako sendaketak lor daitezke eta: fisikoak, emozionalak eta espiritualak.

Brian Weiss doktorearen Denboraren ispiluak, irakurlea denboran atzera egitera animatzen du, eta gaur egun pairatzen dituen zailtasunen jatorria izan daitezkeen iraganeko gertaerak gogoratzera. Bere gaur egungo bizitzako eta iraganeko bizitzen oroitzapenei esker, jasaten dituen sintomak nola gutxitzen diren ere ikusiko du, erlaxazio eta ongizate sentsazio bizi batek hartuko dutelarik.

Ariketa hauek aldizka praktikatzeak, –Weiss doktoreak ziurtatzen duenez–, osasun fisikoa eta emozionala hobetzen ditu, bizitzari oreka eta lasaitasuna emanaz eta ikuspegi espirituala zabalduz.

Estresa ezabatu, barne bakea aurkitu (Eliminating Stress, Finding Inner Peace). Azala. Ingelesa.

Estresa ezabatu, barne bakea aurkitu (Eliminating Stress, Finding Inner Peace). 2004. Estresa gure gorputzaren erantzun normal bat da, baina gaur egun hain hedatua dagoen gehiegizko estresak, arazo larriak sortzen ditu. Estresak kontsumitu egiten gaitu, zoriontsuak izateko dugun gaitasuna suntsitzen du… eta urdaileko paretetako mukosak kaltetzen ditu eta odol-presioa ere handitzen du, sistema kardiobaskularra zuzenean erasotuz. Gainera, sistema immunologikoa deprimituz, gaixotasun kronikoen garapena ere ahalbidetzen du.

Baina gure adimen jarrerak edo pentsamoldeak aldatzen baditugu eta Brian Weiss doktoreak proposatzen dizkigun erlaxazio teknika sinpleak, baina oso eraginkorrak, ikasten baditugu, estresa bere adierazpen minimoetara murriztu dezakegu.

Liburu honek erlaxazio egoera sakon bat lortzen lagunduko dizu, zure gorputzak eta adimenak etengabe jasaten dituzten tentsio zoli edo kronikoetatik askatuz, eta barne-bake egoera bat lortzea eragozten dizuten blokeoak eta oztopoak ezabatu.

Hemen proposatzen den meditazioaren praktika erregularrak, emaitza sakon eta iraunkorrak sortzen ditu. Gure sendaketan aktiboki parte hartzea, azken finean, geure buruarekiko maitasun ekintza bat egitea da eta.

Gorputz Asko, Arima Bakarra: Ezagutu etorkizuneko bizitzen sendatzeko ahalmena progresio terapiaren bidez (Same Soul, Many Bodies: Discover the Healing Power of Future Lives through Progression Therapy). Azala. Ingelesa.

Gorputz Asko, Arima Bakarra (Same Soul, Many Bodies). 2006. Brian Weiss psikiatrak, nazioartean ospea lortu zuen, bere iraganeko bizitzetarako erregresio terapiaren sendatzeko ahalmenari buruzko ikerketei ezker, bere Bizitza asko, Maisu asko lan ospetsuan kontatu zuen bezala. Orain, liburu liluragarri eta berritzaile honetan, Weiss doktoreak etorkizunean biziko ditugun bizitzekin kontaktuak izateak, nola eraldatu gaitzakeen gaur egungo bizitzan erakusten digu.

Guztiok bizi izan ditugu iraganeko bizitzak. Guztiok biziko ditugu etorkizuneko beste batzuk ere. Bizitza honetan egiten dugunak, eragina izango du gure etorkizuneko berraragitzeetan, hilezkortasunerako eboluzioaren bidean.

Weiss doktoreak, bere pazienteengan etorkizunerako progresioak eraginez, nola gure etorkizuna aldakorra den aurkitu zuen, eta orain hartzen ditugun erabakiek nola gure etorkizuneko bizitzen kalitatea zehaztuko duten. Dozenaka kasu kliniko erabiliz, egileak progresioaren onura terapeutikoak azaltzen ditu, aurrerago, iraganeko bizitzetarako erregresio terapiaren bitartez, gaur egun jasaten ditugun zauri fisiko eta emozionalak arindu ditzakeela frogatu zuen bezala.

Gorputz Asko, Arima Bakarra, Weiss doktorearen iraganari buruzko aurkikuntzetan murgiltzen den lan iraultzaile bat da, milioika irakurle, bakoitzaren etorkizun indibidual eta kolektiboa sortzearen ardura norberana dela erakutsiko dien etorkizun batera eramango dituena. Eta bide horretan, haien egungo bizitzak sakonki eraldatuta geldituko dira, bake gehiago, zoriontasun gehiago eta euren arazoentzako irtenbideak aurkituko dituztelarik.

Mirariak gertatu egiten dira. Iraganeko bizitzen oroitzapenen sendatzeko ahalmena (Miracles Happen: The Transformational Healing Power of Past Life Memories). Azala. Ingelesa.

Mirariak gertatu egiten dira. Iraganeko bizitzen oroitzapenen sendatzeko ahalmena (Miracles Happen: The Transformational Healing Power of Past Life Memories). 2012. Psikoterapeuta tradizional gisa, Weiss doktorea ere eszeptiko agertu zen, bere pazienteetariko batek bere iraganeko bizitzetako gertaera traumatikoak gogoratzen hasi zenean. Hala ere, oroitzapen hauek, bere amesgaizto eta larritasun eraso errepikakorretatik sendatzeko aukera eman zioten, ordura arte inoiz bizi izan ez zituen era batean. Gaur egun, Weiss doktorea iraganeko bizitzetako terapiaren arloko lider bat da eta milaka pertsonari lagundu die beren iraganeko bizitzekin konektatzen eta behin betiko sendatzea lortzen.

Mirariak gertatu egiten dira (Healing the Mind and Spirit Cards). Azala. Ingelesa.

Mirariak gertatu egiten dira, pazienteek eurek kontatutako istorio inspiratzaileen bilduma bat da, egileak 1988az geroztik egin zituen esperientzia-tailerretan parte hartu zuten hamarnaka mila pertsonen artean aukeratuak. Weissek, bere alaba Amyrekin batera, benetan bizi izandako istorio aipagarri hauek partekatzen dizkigu, eta iraganeko bizitzetarako erregresio terapiek, gure helburu espiritualerako ere gordetzen dituzten gakoak erakusten dizkigu.

Euskarazko itzulpena: Fran Olea.