José Luis Cabouli doktorearen bibliografia. Eu

José Luis Cabouli doktorearen bibliografia.

Iraganeko Bizitzen Terapia. Teknika eta Praktika. (Jatorrizko izenburua: Terapia de Vidas Pasadas. Técnica y práctica). ISBN: 9789507540257. Continente argitaletxea (http://www.edicontinente.com.ar). Formatua: 230 x 155 x 20 mm (Azal biguna hegalekin). Orrialdeak: 320. Argitalpen data: 1995/09/26. Hizkuntza: Gaztelania.

Beste bizitzarik bizi izan ote dugu honen aurretik? Posible ote da gaur egun, gure egungo bizitzan, jakin gabeko emozio zahar eta konpondu gabeen eraginaren aurrean erreakzionatzea?

Erregresio-esperientziatik igaro izan diren pertsona askok, euren aurreko bizitzetako eszenak berriro birbiziz, berauek kezkatzen zituzten sintomak eta gatazkak desagertu edo konpondu egiten zirela ikusi zuten. Lehen aldiz, mediku Argentinar batek Iraganeko Bizitzen Terapiarekin izandako esperientzia klinikoa agerian uzten digu, modu argi eta erakargarri batetan, bere praktika pribatuan erabiltzen duen teknika, benetan bizi izandako istorioen bidez azalduz.

Iraganeko Bizitzen Terapia, dagoenekoz, psikologia transpertsonalaren klasiko bat den liburu bat.

Arimaren Bidaia. Bizitzen arteko bizitzaren esperientziak. (Jatorrizko izenburua: El Viaje del Alma. Experiencias de la vida entre las vidas). ISBN: 9789507541926. Continente argitaletxea (http://www.edicontinente.com.ar). Formatua: 230 x 155 mm (Azal biguna hegalekin). Orrialdeak: 224. Argitalpen data: 2006/11/09. Hizkuntza: Gaztelania.

Gogoratzen ez dugun arren, denok itzuli gara heriotzatik. Baina zer da «heriotza» esaten diogun hori? Zer gertatzen zaigu heriotzaren ondoren? Nora goaz? Zer daukagu gure zain?

Liburu honetan, erantzuna zuzen-zuzenean datorkigu, Iraganeko Bizitzen Terapiaren bitartez, existentzia fisikoa baino haratago doan kontzientziaren jarraitutasuna bizi izan duten pertsonen eskutik.

Heriotzaren esperientziatik abiatuz eta bizitzen arteko espazioa zeharkatuz, birjaiotze unera iritsi arte, egileak, José Luis Cabouli doktoreak –esperientzia handiko gizona iraganeko bizitzetarako erregresioen praktika terapeutikoan–, arimaren bideetatik joan-etorriko bidaia batera eramango gaitu.

Tianako Apolonioren hausnarketa jakintsua, ziurtasun bat gisa azalduko zaigun bidaia batera:

«Ez da ezer jaiotzen, eta egia esan, ez da ezer hiltzen. Inor ez da hiltzen, itxuraz izan ezik. Inor ez da jaiotzen, itxuraz izan ezik. Esentziatik substantziara igarotzeari “jaiotza” izena ematen zaiona da, eta alderantziz, “hiltzea” izena ematen zaiona, substantziatik esentziara igarotzea da».

Jaio aurreko bizitza. Gure istorio pertsonalaren jatorrirako bidaia. (Jatorrizko izenburua: La Vida antes de Nacer. Viaje al origen de nuestra historia personal). ISBN: 9789507540738. Continente argitaletxea (http://www.edicontinente.com.ar). Formatua: 230 x 155 x 19 mm (Azal biguna hegalekin). Orrialdeak: 256. Argitalpen data: 2000/04/26. Hizkuntza: Gaztelania.

Ama batek, eragin al diezaioke bere haurraren psikismoari, hau jaio aurretik? Berdina ote da erditze natural baten bidez jaiotzea edota zesarea bidez jaiotzea? Nolakoa da anestesia orokor baten menpe jaiotzea? Eta forzepsekin? Edo zilbor-estearen bira batekin? Zer gertatzen zaio arimari haurdunaldia eten ondoren? Zertaz hitz egiten dute bikiek jaio aurretik? Jaio aurretiko haurtxoaren bizitzari buruz, imajinatu ere egin ez duzun guztia, zuzen zuzenean jakingo duzu, erregresioan utero barneko bizitza berriro bizi izan zutenen istorioen bitartez. Liburu argigarri bat da, gurasoentzat, terapeutentzat, obstetrikoentzat eta bizitzako une liluragarri honetaz interesatuta dauden guztientzat.

Arimaren Lana: Zer da Iraganeko Bizitzen Terapia? (Jatorrizko izenburua: El Trabajo del Alma. ¿Qué es la Terapia de Vidas Pasadas?). ISBN: 9789507541087. Continente argitaletxea (http://www.edicontinente.com.ar). Formatua: 230 x 155 x 9 mm (Azal biguna hegalekin). Orrialdeak: 128. Argitalpen data: 2004/08/05. Hizkuntza: Gaztelania.

Zer da Iraganeko Bizitzen Terapia? Zertan datza? Nola funtzionatzen du? Nola lantzen da? Zer konpondu dezake? Zeintzuk dira teknika terapeutiko honen benetako irismenak?

Galdera hauei modu zabal batetan erantzuteko, egileak aukeratutako bitartekariak, fobiak, beldurrak, gaueko arnasestuak eta bronkio-asmatan oinarritutako benetako istorioak dira, bide batez, giza arimaren bihurguneetan ere murgiltzen gaituelarik.

Istorio hauetako bakoitzean, ezagutza eta irakaskuntza sakonagoak ere hortxe daude. Pertsona gehienen antzera, protagonista hauek ere beren mina dela eta egin zuten kontsulta, azkenean euren arimarekin topo egingo zutenik jakin gabe. Minaren eta konpondu beharreko emozioengandik haratago, arimaren ikaskuntza dago eta.

Espirituaren Posesio Terapia. Teknika eta Praktika Klinikoak. (Jatorrizko izenburua: Terapia de la Posesión Espiritual. Técnica y práctica clínica). ISBN: 9789507543807. Continente argitaletxea (http://www.edicontinente.com.ar). Formatua: 230 x 155 x 25 mm (Azal biguna hegalekin). Orrialdeak: 360. Argitalpen data: 2012/09/18. Hizkuntza: Gaztelania.

Inoiz zure bikotekideak esan al dizu une batzuetan pertsona desberdin bat dirudizula? Edota inoiz sentitu al duzu zu zeu ez zaren une batzuk daudela? Inoiz, zure baitan, beste borondate bat balego bezala eta egin nahi ez dituzun gauzak egitera bultzatuko bazintu bezala sentitu al duzu zeure burua? Edota, aitzitik, sentitu al duzu azaldu ezin den zerbaitek atzera botatzen edo oztopatzen zaituela zeregin garrantzitsu bat egin nahi duzun bakoitzean? Zureak ez balira bezalako pentsamendu arrarorik edo obsesiborik izan al duzu inoiz?

Posible al da gure bizitzako erabaki garrantzitsuetan zein portaeretan, bai era mental batetan zein era emozionalean, energia pentsakor arrotzen baten eraginpean egotea?

Erregresioarekin terapia-lanean diharduenean, ohikoa da terapeutak, pazientearen sintomak ez direla honek jasan izan duen traumaren baten ondorio bat, aurkitu izana, pertsonaren subkontzientea inbaditu duen energia arrotz baten ekintzaren ondorio bat baizik. Subkontzientearen inbasio hau, tradizionalki, jabetza espirituala bezala ezagutu izan dena da.

Bere ezaugarri bezala dituen ausardiaz, argitasunez eta sinpletasunez, José Luis Cabouli doktoreak, Iraganeko Bizitzen Terapian maisu ospetsu denak, agerian uzten du hemen, benetako istorioen bidez, jabetza espiritualaren fenomenoaren lan terapeutikoan duen hemezortzi urtetako esperientzia klinikoa.

Hona hemen, galdera guzti hauei erantzuten dien eta gatazka mental eta emozional askorentzat konponbide bat irekitzen duen liburu liluragarri, hunkigarri eta argigarri bat.

Espirituaren Posesio Terapia. Teknika eta Praktika Klinikoak. (Jatorrizko izenburua: Terapia de la Posesión Espiritual. Técnica y práctica clínica). ISBN: 976-84-96381-36-0. Índigo argitaletxea. Lehen edizioa: 2006ko ekaina. Bigarren edizioa: 2010eko ekaina. Hizkuntza: Gaztelania.

Arimaren Xedea. Zein da gure misioa bizitza honetan? (Jatorrizko izenburua: El Propósito del Alma. Cuál es nuestra misión en esta vida). ISBN: 9789507543531. Continente argitaletxea (http://www.edicontinente.com.ar). Formatua: 230 x 155 x 15 mm (Azal biguna hegalekin). Orrialdeak: 192. Argitalpen data: 2012ko uztailaren 24a. Hizkuntza: Gaztelania.

Zertarako gaude hemen, bizitza honetan? Zer egitera etorri gara? Zein da gure misioa bizitza honetan? Zein da bizitza honen sentsua?

Guztiok, guzti-guztiok, bete beharreko helburu bat dugu bizitza honetan. Helburu hau, gure arimaren ikaskuntzaren eboluzioaren eta hazkunde prozesuaren parte bat da, eta gure bizitzaren funtsa eta esanahia osatzen ditu gure gorputz fisikoan.

Hemen, mundu honetan, gure arimak haragiztatu aurretik definitu zuen helburu argi eta zehatz batekin gaude.

Arimaren Bidaia eta Arimaren Lana liburuekin hasitako trilogia osatuz, José Luis Cabouli doktoreak, idazle eta iraganeko bizitzen terapiako maisu ospetsuak, arimaren abenturan murgiltzen gaitu, gure bizitza-plana zirriborratzen den unetik hasi eta mundu honetara agertzen garen unera arte. Zertarako gaude hemen, nola definitzen da arimaren helburua, nola zehazten dira gure guraso izango direnak, hauek dira Erregresio-esperientziaren bitartez, bizitza honetarako euren helburuen prestakuntzen esperientziak bizi izan zituzten pertsonengandik jasotako istorioen bidez argitzen diren galdera batzuk.

Arimaren harrapaketa eta berreskuratzea. Iraganeko Bizitzen Terapia: Paradigma Berri Bat. (Jatorrizko izenburua: Atrapamiento y recuperación del alma. Terapia de Vidas Pasadas: un nuevo paradigma). ISBN: 9789507544620. Continente argitaletxea (http://www.edicontinente.com.ar). Formatua: 230 x 155 x 15 mm (Azal biguna hegalarekin). Orrialdeak: 256. Argitalpen data: 2014ko uztailaren 30a. Hizkuntza: Gaztelania.

Iraganeko bizitzak, benetan iraganeko bizitzak dira, ala aldi berean bizi izandako bizitzak dira ba? Posible al da egoera traumatikoetan gure arimaren zati bat, galtzea? Eta hala bada, posible al da arimaren galdutako zati hori berreskuratzea?

Oinarrizko teknikari buruz, bizitzen arteko espazioari buruz, jaio aurreko bizitzari buruz, arimaren helburuari eta arima galduek zenbait nahasmendu emozionaletan duten eraginari buruz idatzi ondoren, egileak hemen, iraganeko bizitzetako terapiaren ikuspegi berritzaile bat aurkezten du, bere hogeita zazpi urteko esperientzia praktika klinikoan eta egindako sei mila erregresio baino gehiagoren korolario gisa.

Arimaren harrapaketa, aldiberekotasun anitza, arimaren galera eta berreskurapena, promesak, itunak eta madarikazioak dira Iraganeko Bizitzako Terapiaren paradigma berri bat, eta ulermen desberdin bat osatzen duten kontzeptuetariko batzuk. Terapia honi buruzko kontzeptua erabat aldatzen duen liburu bat da, publiko orokorrarentzat argigarria eta erakargarria, eta gainera, teknika transpertsonal honetan interesa duten profesionalentzako gida gisa balioko duena.

José Luis Cabouli. Zauritutako Emakumezkotasuna Sendatuz. Iraganeko Bizitzen Terapiaren Bidea. (Jatorrizko izenburua: Sanando el femenino herido. La vía de la terapia de vidas pasadas.) Isthar argitalpenak. Lehen edizioa: 2024ko uztaila. ISBN inprimakia: 978-84-19619-65-5. ISBN ePub: 978-84-19619-66-2. 376 orrialde.

Zer da beti-betiko Emakumezkotasuna? Zer esan nahi dugu Emakumezkotasunari buruz hitz egiten dugunean? Zein da Emakumezkotasunaren zauria? Nola eta noiz sortu zen zauri hau? Zeintzuk dira bere ondorioak gure eguneroko bizitzan?

Emakumezkotasunaren zauria, oso antzinako min bat da, ezpataren agerpenarekin eta bere heriotza-ahalmenarekin, Emakumezkotasunaren bizitza emateko ahalmenaren menperatzearekin hasi zena.

Emakumezkotasunaren definiziotik abiatuta, bere baliogabetze eta menperatzera eraman zituzten arrazoi nagusiak azalduz, egileak euren Emakumezkotasun zaurituaren jatorria eta sendatzea, erregresio bidez bizi izan zuten pertsonen hamazazpi benetako istorioetan murgiltzen gaitu.

Gure iraganeko bizitzak, nola gure egungo zibilizazioa sufrimenduan oinarrituta garatu den, froga bizi eta ukigarriak dira. Hemen dugu zauri horren minaren esperientzia intimoa, bizipen hau bere baitan bizi izan zutenengandik jasoa.

Istorio hauen eta protagonisten testigantzen bitartez, Iraganeko Bizitzen Terapiak, edo erregresio terapiak, zauritutako Emakumezkotasuna sendatzeko bide egoki eta eraginkor bat eskaintzen digula ere ikus dezakegu.

Lan hau, Iraganeko Bizitzen Terapiaren maisua den egilearen beraren garapenaren emaitza ere bada, eta gainera, bere barneko Emakumezkotasunaren esnatzea lan horretan bertan partekatzen digu.

Euskarazko itzulpena: Fran Olea.