Viviana Zenteno doktorearen bibliografia. Eu

Viviana Zenteno doktorearen bibliografia.

Viviana Zenteno Cereceda doktorea. Erregresioak: Arimaren Terapia (Jatorrizko izenburua: Regresiones: Terapia del Alma). Lehen edizioa: 2004.ko martxoa. Azaleko orrialdea..

Viviana Zenteno Cereceda doktorea. Erregresioak: Arimaren Terapia (Jatorrizko izenburua: Regresiones: Terapia del Alma). Lehen edizioa: 2004.ko martxoa.

Erregresioak: Arimaren Terapia, erregresioaren esperientziaren bidez, gizakiaren zalantzarik sakonenei erantzunak eskaintzen dizkien liburu bat da. «Zer egin nuen hau merezi izateko; Zergatik ezin dut nire alaba ulertu»; «Jainkoa bidegabea da»; «Hau da ikusten dudan lehen aldia, baina betidanik ezagutzen dudala sentitzen dut…»; «Zergatik gorroto hau, beldur hauek, etsipen hau…».

Liburua Berraragitzearen eta Karmaren postulatuetatik abiatzen da, eta azken hau, ez da ezbehar bat gisa edo ikusitako zerbait, ekintzaren eta haren erreakzioaren lege bat gisa ikusitakoa baizik, beti ere konpentsazio bat ahalbidetzen diguna, eta azken baten, gizakia bera, benetan bere patuaren jabe dela irakasten diguna. Bere kapituluetan zehar, Terapia Erregresiboak nola funtzionatzen duen erakusten du, maila fisikoan, mentalean, emozional eta espiritualean eraginez, sendatze modu bat delarik. Testigantza desberdinek, orainaldiko gatazkatariko asko, iraganeko esperientzia traumatikoetan sortzen direla erakusten dute; hurbilekoa edota urrutikoa izan daitekeen iragan bat. Bizipen hauek, inkontzientean gordeta geratzen dira, gorputz fisikotik haratago hedatzen den memoria batetan, «arimaren memoria» bezala ezagutzen dena. Erregresioak maila horretan funtzionatzen du, benetako «abszesu emozional» gisa jokatzen duten gertaerak kontzientziara ekarriz, azken batean «hustutzeko», eta horrela gatazkarekin bukatzeko.

Baina ez da beharrezkoa berraragitzean sinestea, terapia honengandik etekin bat atera ahal izateko. Terapeutak gidaturik, pazienteak erregresioa biziko du, han pilatutako energiak askatuko ditu eta gero, berak nahi duen interpretazioa eman diezaioke: hori ez da garrantzitsua eta. Benetan garrantzitsua, terapia honen sendatzeko gaitasun handia da. Hau benetan, hain da horrela ze, behin gertaera traumatikoa «desprogramatu» ondoren, sortzen diren ulermen eta konprensio mailak, askotan pertsonak bere buruarekiko eta ingurunearekiko dituen pertzepzioak ere erabat eta betiko aldatzen ditu. Ziurtasun eta itxaropen jarrera berri bat agertzen da, eta Jainkoarenganako fedea ere berritzen da. Hau eta askoz gehiago izango da, orrialde hauetan aurkituko duzuna.

Viviana Zenteno Cereceda doktorea. Arimak badaki. Iraganeko bizitzen terapiaren bidezko sendatzeko metodo bat (Jatorrizko izenburua: El Alma Sabe. Un método de sanación a través de la terapia de vidas pasadas). Katalunia. Bilaketen bilduma. Lehen edizioa: 2015.eko iraila. Bigarren edizioa: 2019.eko apirila. Azaleko orrialdea.

Viviana Zenteno Cereceda doktorea. Arimak badaki. Iraganeko bizitzen terapiaren bidezko sendatzeko metodo bat (Jatorrizko izenburua: El Alma Sabe. Un método de sanación a través de la terapia de vidas pasadas). Katalunia. Bilaketen bilduma. Lehen edizioa: 2015.eko iraila. Bigarren edizioa: 2019.eko apirila.

Bizi ditugun gatazka eta kezka guztien erantzunak ariman daude, beste inork ez daki eta, guk baino gehiago gure buruari buruz. Arimak hori guztia ahal badu, hainbeste badaki, zergatik bere jakinduria ez da egoten guretzat eskuragarri? Besterik gabe, bere zaintza ahaztu dugulako, esperientzia materialari lehentasuna eman diogulako, gurea den esentzia bera ere azken postuan utziz. Liburu honetan, Zenteno doktoreak Iraganeko Bizitzen Terapia aurkezten du, arimaren jakinduriara sartzeko teknika bat gisa, izakiaren maila guztietan: fisikoan, mentalean, emozionalean eta espiritualean lan egiten duelarik.

Bizitzako kasu errealen bidez, nola erregresio terapeutikoko terapiak, energiak desblokeatzen, iraganeko gertaera traumatikoetan harrapatuta geratu ziren arimaren zatiak berreskuratzen, eta, gizaki ororentzat oso garrantzitsua dena: bizi izan dugunaren esanahi sakonago bat ulertzen eta berreskuratzen, nola laguntzen digun, ikusiko dugu. Pazienteek euren esentziarekin berrelkartzera doazen, euren arimarekiko lotura berreskuratzen duten eta euren jakinduriaz sendatzeko nola gidatuak izaten diren erakutsiko digun terapia bat.

Viviana Zenteno Cereceda doktorea. Iraganeko Bizitzen Terapiak Ikasteko Eskuliburua (Jatorrizko izenburua: Manual de instrucción en terapia de vida pasada). Azaleko orrialdea.

Viviana Zenteno Cereceda doktorea. Iraganeko Bizitzen Terapiak Ikasteko Eskuliburua (Jatorrizko izenburua: Manual de instrucción en terapia de vida pasada).

Eskuliburu hau Vivianak 2005. urtetik irakasten dituen Lanbide Heziketako Ikastaroekin batera garatu zuen.

Hasieran batetan, berak ahoz garatu zuen Iraganeko Bizitzen Terapiaren teoria (Gazteleraz TVP), modulu bakoitzean gomendatzen zuen bibliografian oinarrituta.

Ikasleek, gai batzuetan sakontzeko eskatzen zuten heinean edota benetako bizitzako praktikarekin alderatuz, dagoenekoz landutakoa berrikusteko eskatzen zutenean, mediku anderea apunteak banatzen hasi zen.

Horrelaxe sortu zen irakaskuntza-material baliotsu hau antolatu eta biltzeko ideia, eta horri esker, bere ikasle guztiek, dagoenekoz prestatuta daudenak zein prestakuntza bidean daudenak, euren lan terapeutikoan gida gisa erabil dezaketena.

Eskuliburuaren aurkezpena 2009.eko urtarrilaren 17an egin zen, Txileko Santiagoko Conde de Ansúrez Hotelean.

Oso ekitaldi esanguratsua izan zen, prestakuntza-lanaren finkatze modu gisa, eta baita ikastaro desberdinetako parte-hartzaileen arteko topaketa eta trukea egiteko aukera bat gisa ere.

Viviana Zentenoren hitzetan: «Elkar aberaste hau, etorkizunean ideia eta proiektu zehatz moduan gauzatuko den konfiantza dut, esperantzaz eta pasioz mugitzen gaituen sendatzeko modu hau, ideia eta proiektu hauek gero eta gehiago hedatuko eta zabalduko dutelarik».

Viviana Zenteno doktorearen TVP ikastaroetako ikasle eta terapeuten erabilera esklusiborako eskuliburua.

Euskarara itzulketa: Fran Olea.