Gestalt Terapia: Zikloak ixtearen artea. Orrialdea.
«Gestalt Terapia: Zikloak ixtearen artea» artikuluarekin orrialdea gehitu dugula jakinarazten dizuegu. Eskerrak ematen dizkiogu Joan Garriga Irakasleari idatzi izanagatik, Chus Borrell Irakasleari artikulua eskaini izanagatik eta Fran Oleari bere itzulpenagatik.
«Gorputzez eta arimaz» webguneko taldea.
2025eko urtarrilaren 11, larunbata.
Itzulpena euskarara: Fran Olea.
Dokumentuaren orrialderako esteka:
Gestalt Terapia: zikloak ixteko artea.
Askok dauzkagu nola amaitu ez dakizkigun geure bizitzako zikloak. Gure haurtzaroko gertakari traumatikoak, familia-dinamika jakin batzuek, gure heziketa edo hazketaren gabeziak edota gehiegikeriak, tratu txarrak, galerak, eta abar, etorkizunean, derrigortasunak, mendekotasunak eta depresioak sor diezazkiguketenak. Gestaltek gure ereduez eta guk geuk sortu dugun pertsonaiaz jabetzera gonbidatzen gaitu, eta zikloak modu egoki batetan ixten laguntzen digu. Erakusleiho baten aurrean gaude eta gustatzen zaigun zerbait ikusten dugu. Zer gertatzen da gure arreta objektu horretan jartzen dugunean? Ikusi egiten dugula, lehen plano batetan hautematen dugula, baina ostean, atzeko plano bat dago, eta han egon daitezkeen edota gerta daitezkeen milaka gauzaren testuinguru bat dago hain zuzen ere: erakusleihoan askoz objektu gehiago daude, denda barruan jendea dago, aldamenetik igarotzen den jendea, geltokian gelditzen den autobus bat, izkina batean berriketan dauden bi gizonezko… Azken baten, atzealdetik edo testuingurutik gure arreta bereganatzen duen forma bat agertu da eta orain, lehen planoan dago (…).
Testua: Joan Garriga (Bartzelonako Gestalt Institutuko zuzendaria).
Terapiak, ikastaroak eta prestakuntza Lleidan: Coaching Lleidan i Isuri Gestalt Lleidan. Chus Borrell Feliu.
Itzulpena euskarara: Fran Olea.
Guía & Ocio Lleida aldizkarian argitaratua. 2005 apirila. 39. zenbakia. 128. 129. orrialdeak.