Brian Weiss: «Arimak gara eta gorputzez gorputz goaz aldatzen».
El Periódico de Catalunya. Asteazkena, 2009ko Urtarrilak 21. Eritzia. 80 Orrialdea.
Brian Weissekin entrebista, Terapia Regresiboan Psikiatra Espezialista.
Estatu Batuetan lehengo bizitzen oroitzapena duten 4.000 gaizo inguru artatu ditu.
Brian Weiss: «Arimak gara eta gorputzez gorputz goaz aldatzen».
Gaspar Hernández.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.
Brian Weiss. Argazkia: Joan Cortadellas.
–Komunitate zientifikoko jende askok zure teoriak baztertzen ditu.–
–Bai, eta gaitzespen hori 80ko hamarkadatik erronka izan da niretzat. Zientzialariek ikasketak nahi dituzte eta kasu bat bestearen atzetik landuz lan egiten dut.–
–Nola frogatu zientifikoki berraragiztapena?–
–Lehenik eta behin, ikerkuntzagatik gogo irekia mantentzea. Kasu bat bestearen atzetik aztertzea eta hipotesi bat garatzea da kontua. Zientzialari askok aurreritzietan oinarritzen dira baina ahaztu egin zaie zientziaren oinarria ikuspuntu ireki bat izan behar dela. Mediku lankideei terapia erregresiboa probatzea gomendatzen diet, hórrela ikusi dezakete.–
–Zer da zuretzako «iraganeko bizitza»?–
–Zure buruaz duzun oroitzapen bati, beste gorputz batekin somatzen duzu zure burua, beste denbora batean, baina zu zarela zalantzarik gabe jakinda. Oroitzapen hau modu askotan izan dezakezu, baita ametsetan ere, eta orainaren beldurra azal dezake.–
–Adibidez?–
–Iraganeko bizitzan ito egin bazinen, baliteke uraren beldur ikaragarria sentitzea orain.–
–Eta da altueren beldur banaiz?–
–Baliteke iraganeko bizitzan gaztelu baten gailurretik norbaiten bultzatu izana. Normalean antzeko sintomekin etortzen zaizkidan gaixoekin lan egiten dut.–
–Zer gertatzen da traumarik edo beldur handirik ez badut?–
–Nire emazteak zu bezalako jendearekin lan egiten du, iraganeko bizitzaren oroitzapena traumatikorik ez dituztenekin. Beste bizitzan, pertsona horiek ez dute traumarik izan. «Iraganeko bizitzetako turistak» bezala izendatzen ditu.–
–Turistak bakarrik? Ez al zuten ezer probetxuzkorik egin?–
–Turistarentzat ere, oso garrantzitsua da iraganeko bizitzaren oroitzapena izatea. Esan nahi du gorputz fisikoa ez ezik, gorputzetik gorputzera doan arimak garela.–
–Eta heriotza?–
–Arimak garela garelako ez diogu heriotzari horrelako beldurrik izan behar. Eta ez genuke gure gizartean mantentzen ditugun bezalako dolu aldi luzeak jasan beharko, errealitatean hilezkorrak garelako eta beti maite ditugunekin elkartuko garelako.–
–Zein ona. Istorio bat dirudi.–
–Polita da, bai. Hala ere, ideia bat erosoa izateak ez du esan nahi egia denik. Baina hau egia dela ziurtatzen dizut. Tradizio erlijioso gehienek berraragitzean sinesten dute. Kristautasunak ere berraragiztatzea ondo onartu zuen Kristo ondoren. Biblian, antzinean, erreferentzia ugari zegoen.–
–Gorputz desberdinetan berraragiztatzen den arimak garela diozu. Baina munduko biztanleria gero eta handiagoa da. Beraz, arimak falta dira, ezta?–
–Zergatik hartu behar dugu normaltzat Lurra dela arimak dauden leku bakarra?–
–Eh, ez nintzen erori…–
–Arimak dimentsio askotan eta unibertso askotan daude. Lurra milioika unibertsoen artean planeta txiki bat besterik ez da.–
–Eta zergatik etortzen dira arimak hona?–
–Hemen marrazten dira gorputz fisikoetan bizi garelako, eta modu jakin batean sentitzen eta bizi garelako gure zentzumenen bidez. Baina Lurreko arima kopurua txikia da unibertso osoan daudenekin alderatuta. Eta banatuta dauden eta aldi berean esperientzia bat baino gehiago dituzten arimak ere badaude.–
–Terapia erregresiboa egiten duzu hipnosiaren bidez, baina badaude beste modu batzuk.–
–Beste modu asko daude, meditazioa, yoga edo ametsak adibidez.–
–Eta déjà vu…–
–Bai, badago jendea déjà vu duena eta iraganeko bizitzako oroimenak dituena. Hiri batera joaten dira lehen aldiz eta konturatzen dira badakitela kaleak aurkitzen: han zeuden iraganeko bizitzan. Jende askok iraganeko bizipena edo gorputzaz kanpoko esperientzia izan du eta ez daude zoratuta. Baina, ezer irakurri ez duenez, ez daki zer gertatzen zaion. Zure egunkariaren bidez berri emateak jende asko arraro ez sentitzen lagun diezaieke.–
–Zer diote zure maisuek ondorengo bizitzaz?–
–Ohikoa, antzinako jakinduria delako. Bi iturri ditut maisuen informazioa jasotzeko: nire hipnotizatutako gaixoen bidez eta nire meditazioaren bidez. Mezuak planeta honetako bake gehiago eta indarkeria gutxiago izateko nahiarekin lotuta daude. Gogoratu behar dugu izaki espiritualak garela, hori dela gure benetako izaera. Hemen gaude maitasuna eta errukia ezagutzeko. Denok elkar lotuta gaude. Norbaiti min egiten diogunean, gure buruari min egiten diogu.–
–Lehenik eta behin, meditazioa egin.–
Brian Weiss doktorea (New York, 1944) Yale Medikuntza Eskolako Psikiatria Saila zuzendu zuen eta gaur egun Miamiko Sinai mendiko Psikiatria Saileko ohorezko burua da. 4.000 paziente igaro dira bere kontsultatik, berraragiztatu direla uste dutenak. Bartzelonan dago Bikaintasun Foroak gonbidatuta. Itxura makala duen gizona da, ameslaria, jet lagarekin. Hotelean egin duen lehenengo gauza meditazioa egitea da. Harentzat, meditazioa «lo egitea edo jatea bezalakoa da».