Berehalako berraragitze kasua familia gunean. Iraganeko Bizitzaren Terapia. Eu

Berehalako berraragitze kasua familia gunean. Iraganeko Bizitzaren Terapia.

Berehalako berraragitze kasua familia taldean. Iraganeko bizitzaren terapia.
by Leopoldo Lage, Merlo, San Luis, Argentina.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Marcela (45 urte), kontsultara etorri zen txakurren fobia lantzeko helburuarekin. Urte batzuk igaro ziren hamabi eta hamar urteko bi seme-alabek txakur bat izatea eskatu zioten arte. Baina Marcelak beldur handia zien txakurrei, bere auzoan barrena bakarrik ibili ezin izatera iritsi zen, bertan txakur solte ugari zeudelako. Marcelak txakur batekin topo egitean ia jarrera komikoak egiten zituen beldur gogaikarri hori zielako, txakurren tamaina edo egoera edozein zela ere.

Marcela bi ahizpetan txikiena zen; arreba nagusiarekiko bederatzi urteko aldea zuen eta gurasoak jada hainbat urtez hilda ziren. Haurtzaroan edo nerabezaroan txakurrekin izandako esperientzia traumatikoei buruz galdetuta, esan zuen ez zuela ezer berezirik gogoratzen.

Marcelarekin terapia hasi genuen bere sintomak ezagutzera eta birsortzera bultzatuz. Gero jatorrizko esperientziatik erregresio egoerara eramaten duen egoerara gidatu nuen.

Marcelak orduan esperientzia bat berreskuratuko du, bere etxeko patioan bakarrik jolasten ari den bost urteko mutikoa da. Bere ama etxe barruan dago. Patioan terraza batera ematen duen eskailera bat dago eta, eskaileraren azpian, bere familiaren txakurra bere kumeekin dago. Mutikoa txakurkumeez erakarrita, beraiekin jolastera joatea erabakitzen du. Haurra makurtu egiten da txakurkumeak dauden kutxan sartzeko eta, ondoren, txakur ama bere lepora joaten da odol asko isurtzen duen zauria eraginez.

Haurraren oihuak entzunda, ama korrika joaten da eta ospitalera eramaten du, azkenean medikuak artatzen ari diren bitartean hiltzen da.

Marcelak orduan esaten dit nola uzten duen bere gorputza eta nola ikusten dituen gurasoak negarrez etsita eta medikuak kableak, tutuak eta orratzak kentzen.

Ondoren, Marcelak –genero maskulinoan hitz egiten duena– kontatzen du aingeru bat bere bila etortzen dela eta oso ondo egin duela dena esaten dio, eta argira arte lagunduko diola. Mutikoak aingeruari eskatzen dio alde egin aurretik arreba ikusten uzteko, sufritzen egon behar duelako.

Arrebari buruz galdetuta, mutilak (Marcela) esan du bere ahizparen izena Betty dela, bera baino zaharragoa dela eta eskolan dagoela.

Orduan, mutilak kontatzen du nola ikusten duen Betty bere gelan negarrez bere argazkiari begira eta laztandu nahi duela, baina ezin duela ukitu. Aingeruak argira joateko ordua dela esaten dio eta orduan alde egiten dute, baina aingeruari oso triste dagoela esaten dio, ez duelako arreba bakarrik utzi nahi.

Lan terapeutikoarekin jarraituz, Marcelak esperientzia honen unerik traumatikoena txakurraren erasoa izan zela adierazten du. Izan zituen erreakzio fisikoak erasoa gelditzen saiatzea eta amari oihukatzea dira. Bere erreakzio emozionalak, momentu horretan, beldurra izuan bihurtzen delarik, odolak bere gorputza estaltzen duelako eta buruko erreakzioak harridura eta etsipena dira. Marcelak garrasi egin zuen: «Nere ama maite dut!».

Esan beharrik ez dago esperientzia horrek nola eragin zion Marcelari egungo bizitzan.

Beste une traumatiko bat bere ahizpa bakarrik utzi behar izatea da. Bere erreakzio emozionala tristura izugarria da eta bere buruko erreakzioa «ez dut bakarrik utzi nahi».

Orain arte, esan genezake lan arrunta zela TVPren esparruan. Oso pozik gelditu nintzen egindako lanarekin, sinestezinena eta harrigarriena gertatzeko segoela imajinatu gabe.

Marcelak Beatriz ahizpa nagusiari lan terapeutikoan ikusi zuena kontatutakoan, zorabiatu egin zen eta, bere onera etorri zenean, Beatrizek Marcelari nire kontaktoa eskatu zion nirekin premiaz hitz egin behar zuela esanez.

Beatriz adostutako ordua baino minutu batzuk lehenago iritsi zen elkarrizketara eta orduan zerbait sinestezina esaten hasi zitzaidan. Beatrizek esan zidan Marcelaren ahizpa nagusia zela eta berak, Beatrizek, zortzi urte zituenean, bere bost urteko anaia, Victor izena zuena, bere txakurrak erasotu zuela bere txakurkume bat eskuratu nahi zuenean. Gertakaria etxeko terrazara ematen zuten eskaileren azpian gertatu zen eta, lepoko arteria moztu zion erasoaren ondorioz, anaia ospitalean hil zen artatzen ari ziren bitartean. Gertaera hori oso mingarria izan zen familia osoarentzat, eta hórrela hildako anaiaz ez zela berriro ere hitz egin etxean.

Pasarte lazgarri hartatik hilabetera, Beatrizen ama konturatu zen Marcelarekin haurdun zegoela. Hasieran, familia osoan eragin ikaragarria izan zuen, baina haurdunaldiaren hilabeteak aurrera joan ahala, zoriontasun izugarria izan zen familia osoarentzako eta denek, salbuespenik gabe, Victorrek utzitako hutsunea Marcelak betetzen zuela sentitzen hasi ziren.

Beatrizek kontatu zidan Marcelaren haurtzaroan jarrera bitxiak izan zituela, adibidez «bere anaia txikiarentzako» mahai gainean beste mahai-tresna parea jartzea, eta horrek zer pentsatu handia ematen zion familiari, gurasoek Beatrizeri eskatu zioten inoiz ez ziozala ahizpari gertakari mingarri hori kontatu. Beatrizek zin egin zidan anaia horren existentziaz ez zela inoiz hitzegin, are gutxiago bere heriotzaren inguruan, hau da, familian sekretu izkutu baten kasu tipikoa dela ulertzen baita.

Bestalde, Beatrizen gurasoak etorkin errusiarrak ziren, apenas gaztelaniaz hitz egiten zuten eta Argentinan familiarik ez zutenez, horrek Marcelak hirugarren baten ahotik gertatutakoa jakiteko aukera urrunago bihurtu zuen. Are gehiago; Zorigaiztoko gertaera horren ondoren, familia beste etxe batera joan zen bizitzera, ezin zutelako jasan gertatutakoa gogorarazten zuen patioa. Beraz, Marcelak ez zuen gertaera gertatu zen etxea ere ezagutzen.

Gaur egun, Beatrizek Marcela asko maitatzen du eta biak oso ondo konpontzen dira eta oso gertu daude elkarrekin.

Marcelaren esperientziak familia talde bereko berehalako berraragitze kasua zela ondorioztatu nuen, imajinatzen ez nuen zerbait gerta zitekeen baina, jakina, ikertzeko eta hausnartzeko aukera ugari irekitzen dituela. Bizitza eta heriotza. Interesgarria da ohartzea Marcelak, txikitan bere gorputza utzita, ez zuela ahizpa bakarrik utzi nahi, aingeruak Argira itzultzeko tematu arren. Agian, ahizparekin batera joateko gogoa izan zen berehala itzultzera edo berraragitzera bultzatu zuena.

Terapeuta gisa eta istorio honen bukaera gisa, esan dezaket Marcelak txakurren beldurra gainditu zuela eta, nahiz eta bere seme-alaben maskotatik oso gertu ez egon, gaur pozik dago bere seme-alabek beren Toy Poodle txikiaz gozatu dezaketelako.

2011ko irailaren 29an, osteguna, Leopoldo Lage-k argitaratutako «Argitalpenak eta esperientziak» blogean argitaratutako artikulura zuzenduz.

http://notasleopoldolage.blogspot.com/2011/09/un-caso-de-reencarnacion-inmediata-en.html

«Terapia de Vidas Pasadas, José Luis Cabouli» blogeko artikuluarekin lotura gaztelaniaz:

https://www.vidaspasadas.com.ar/articulos/un%20caso.html

Eskerrik asko Leopoldo Lage eta José Luis Cabouli sendagileei.