Adimena: Mary Arsenault-ek Michael Newton doktoreari egindako elkarrizketa. Eu

Adimena: Mary Arsenault-ek Michael Newton doktoreari egindako elkarrizketa.

Wisdom Magazine (Jakinduria aldizkaria). Logotipoa.Wisdom Magazine.

In Memoriam, Michael Newton (1931-2016).

Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

2004ko abenduaren 1an.

Doctor Michael Newton.
Doctor Michael Newton.

1994an, ezagutzen dugun bizitza, hemen zergatik gauden eta azkenean nora goazen aztoratzen gaituzten galdera guztiekin amaitu zen Michael Newton doktoreak Arimaren Bidaiak (Journey of Souls) argitalpenean. Liburu honetan, 20 urte baino gehiago dituen ikerketa baten amaiera da, 7.000 bezero inplikatuz, atzerakada hipnotikoa izandako bizitza bizitzen artean, Newton doktoreak heriotza fisikoaren ondorengo arlo espiritualean sarturik etengabeko aurkikuntza batzuen berri eman zuen. Aurkikuntza hauek honakoak dira: heriotza nola sentitzen den, hil ondoren berehala zer ikusi eta zer sentitzen den, gure gidari espiritualekin topaketa, bihotzeko lagun minen jatorria eta esanahaia, bizitzaren benetako helburua eta «sortzailearen» agerpen ezberdinak. Bere lehen liburuan, 29 kasuen azterketa erabiliz, arimak heriotza fisikoa gertatu ondoren berriro ere arlo fisikora itzultzeko aukera duen arte gertatzen diren gertakarien sekuentzia zehaztu zuen.

Bere bigarren liburuan, Arimen Patua (Destiny of Souls) 2000. urtean argitaratua, Chicagoko Book Expo argitaletxeak «Urteko liburu metafisiko onena» bezala aipaturikoa, Newton doktoreak, arlo espiritualaren barne funtzionamendua zehatzago aztertzen du 67 kasu gehiago erabiliz. Jorratutako gaiak honakoak dira: plano astralak, arima taldeen sistemak eta komunitate dinamika, zaharren kontseilua, arimaren aurrerapenak, denbora lerroak, gorputz aukerak, izpirituak bizidunekin nola komunikatzen diren eta askoz gehiago. Bi liburu hauek, biak salmentetan lehenak eta hogeita bost hizkuntza baino gehiagotara itzuliak, espiritual arloko bidaiarientzat gidari bezala har daitezkeen liburu taldean sailkatu ditzakegu.

Newton doktorea, orain praktikatik erretiratua, urteak daramatza beste hipnoterapeuta batzuk trebatzen, bizitza bizitzen arteko teknika erabiliz berre pazienteak erregresio hipnotikora eramaten dituenean. Bere liburu berriena, Bizitza Bizitzen Artean; Regresio Espiritualerako Hipnoterapia (Life Between Lives: Hypnotherapy for Spiritual Regression) praktikatzaileentzat idatzia eta Llewellyn Publications-ek argitaratua, arlo espiritualetara erregresio hipnotikoa errazteko metodologiaren eta esparru espiritualean erabilitako hitz gakoen gida urratsez urrats azaltzen du. Kasu berri eta duela gutxi gertatutakoetatik abiatuta, liburu honek Newton doktorearen lanarekin praktika ez dutenak ere erakarriko ditu, bizitzen arteko bizitzari buruzko informazio gehiago lortzeko gosez daudenekin hain zuzen ere.

Elkarrekin, hiru liburu hauek gizakiari inoiz eskainitako ezagutzaren trilogia harrigarri, bizitza-aldakor eta aitzindari gisa deskribatu daitekeena azaltzen dute. Bikoiztasunaren azken metodologia zientifikoaren proba gaindituta, Newton doktorearen ikerketaren ondorioak mundu osoko beste BBA edo Bizitza Bizitzen Artean (LBL) hipnoterapeuta batzuek egiaztatu dituzte.

Newton doktorea, psikologo aholkularia, hipnoterapeuta maisua, irakaslea eta autorea ere bada, Erregresio Espiritualaren Elkartearen (Society for Spiritual Regression) fundatzailea ere bada, bizitzen arteko bizitzaren erregresioan erabilitako nazioarteko hipnoterapeuta esperientziadunak trebatzeko helburuarekin diseinatua.

Literaturaren arabera, iraganeko bizitza erregresio saio arrunt batean hipnosia eginez, bizitza bizitzen artean erregresioarekin nahigabe topo egin zenuen. Zein izan ziren aurkikuntza honen inguruko egoerak?–

–Beno, egun batean emakume bat depresio arazo batekin etorri zitzaidan, gizartetik isolatuta sentitzen zela esanez eta bere lagun zaharrekin egoteko irrika izugarria sentitzen zuela adieraziz. Jada inguruan ez zeuden lagun zahar horiek txikitako lagunak ziren galdetu nion eta ezetz erantzun zidan, ez ditut nire egungo bizitzan ikusten, ametsetan baizik ikusten ditut. Emakume hau hipnosia sakonera eraman nuen eta galdetu nion ea desagertutako lagun horiek agian bere bizitza helduan ezagutzen zituen pertsonak ote ziren. «Ez», esan zuen. Faltan botazen zituen haurtzaroko lagunak agian? «Ez», berriro esan zuen. Orduan, iraganeko bere hainbat bizitza aztertzen hasi ginen eta bihotzeko lagun maiteen artean pare batzuk azalera ateratzen hasi ziren. Baina etengabe esaten zuen gehienak ez zituela ikusi eta benetan nahi zuena guztiak batera ikustea zela. Bere ustez, horregatik sentitu zen hain isolatuta. Momentu honetan, ez nekien non geunden eta etsita sentitzen hasia nintzen. Ez nintzen konturatu oso emakume harkorra zela, geroago jakingo nuen hau, bere burua egoera sakonago batera eramaten ari zelarik une hartan, horrela bide hau egoera superkontzientea deitzen diodan prozedura egokiena izanik. Berarekin erregresio espiritualaren prozesua erraztuko zuten «gako hitzak»erabiliko nituen nahigabe. Kasu honetan, «talde» hitza izan zen. Azkenean galdetu nion bere existentzian bakarrik sentitzen ez zen denboraldi bat egon note zen bere «lagun taldearekin» zegoelako eta berehala «BAI!» adierazi zuen. Beraz, besterik gabe esan nuen: «joan hara» eta hurrengo momentuan, begiak itxita, barre egin zuen eta nire bulegoko horma biluziari seinalatuz «oraintxe ikusten ditut denak!» Non ginen galdetu nion – iraganeko bizitzan geunden? «Ez», esan zuen. «Izpirituen munduan nago!» Horrek ate bat ireki zidan. Jadanik iraganeko bizitzaren erregresioari lotua nengoen, nire praktika tradizionalean inoiz erabili ez nuen zerbait zen, beraz, nere lan metafisikoari dagokionez «festara joateko» prest nengoela esan genezakeen. Hala ere, saio honetako emaitzek dena aldatu zuten neretzako. Gertatutakoarekin obsesionatu nintzen, zinta behin eta berriro entzunez errepikatu nuen, beste bezero batzuen tratamenduak fintzen joan nintzen eta poliki-poliki puzzle konplexu hau elkarrekin batzen hasi zen erabat.–

Nolako harrera izan zuen zure lanak komunitate akademikoan?–

–Pertsonen arima hilezkorrera eta hipnosi sakonaren bidez burura iristea posible zela aurkitu nuenean, ez nion inori aurkipen honen berri eman. Jakina, lan egiten nuen jendeak bazekien aurkikuntza horren berri eta beraiek lagunei ere esan zieten, horietako asko ondoren bezero bihurtu zirelarik, baina ez nintzen konbentzio metafisikoetara joan, ez nintzen liburu metafisikoetarako liburu dendetara joan ere –ez nuen nahi izan aurkikuntza honek joera edo eraginik izan zezan beste edozer gauzarekin–. Bakarrik lan egin nuen, piezak elkarrekin jarri nahian. Ikerketa gehienak 60ko eta 70eko hamarkadetan egin ziren eta 80ko hamarkada arte ez nintzen Arimen Bidaia (Journey of Souls) idazten hasi. Urte dezente behar izan nituen lehen liburu hura idazteko, aurretik horrelakorik idatzi ez zelako eta batez ere materiala ondo ulertzea nahi nuen. Azkenean argitaratu nuenean eta nire lankide zaharrek hori ikusi zutenean, burua galdu nuela pentsatu zuten! Ezin zuten sinetsi! Batzuk liluratuta zeuden, batez ere hipnoterapiarekin lan egiten zutenak, baina, oro har, ez da psikoterapeuta konbentzionalarentzat erakargarria suertatzen den gaia. Nire lana benetan txalotu zuena publiko orokorra izan zen, beste aldean bizitza nolakoa den jakin nahi duena, hemen egotearen helburua zein den, duten gorputza zergatik aukeratu duten eta abarreko informazioa eduki nahi dutenak.

Jende gehienarentzat, erlijioak tradizionalki ondorengo bizitzaren informazio hutsune hori bete du. Ikerketa hau egin aurretik ba al zenuen sinesmen edo konbikzio erlijioso berezirik?–

–Ez, ni ez nintzen inongo erlijio edo instituzioetako kide eta, egia esan, beraiek isildu egin ninduten eta, modu askotan, oraindik ere isiltzen naute, nahiz eta jendearen fedea errespetatu, horrek sustatzen gaituelako. Nire bizitza erlijiosoa, nolabait esateko, ikerketa filosofikoan eta berraragitzean interesaturik zegoen. Ia esan zenezakeen ateoa nintzela, eta niretzat kuriosoa izan da hautaketa egiten duenarentzat «hautatua» zergatik ni izan nintzen, lan hori egiteko eta informazio hori jendeari ezagutzera eramateko. Ezin dut inor trebatu gabekoagoan pentsatu. Hala ere, nire ikerketatik hona, bezeroek sinesmen espiritualen oinarri berria eman didate eta asko zor diet benetan.–

Nola ziurtatu zenuen jendeak zuri esaten ari zena fede oneko esperientzia espiritual bat zela, eta ez beraiek asmatutako fantasia huts bat?–

–Beno, ikertzaile serio batek egin behar duen gauza nagusietako bat galdera baten aurrean ez inoiz erantzun posible bat iradokitzea da. Honek partzialitatea aurkezten du. Kasu bakoitza lehen aldiz informazioa entzuten ari banintz bezala tratatu nuen. Inoiz ez nuen honelako galderarik galdetu: «Hau edo bestea ikusten al duzu?» horren partea hau galdetuko nuke «Zer da ikusten duzuna?» Hasieran beldur nintzen jendeak agian fantasia asmatzen ari ote zen, nahiz eta banekien hipnosi sakoneko egoera batean hori ez dela orohar gertatzen. Jendeak soilik ez ditu fantasiak egiten. Haien adimena antolatuegia dago horretarako. Ikerketarekin jarraitzeko konbentzitu ninduena txostenek zuten koherentzia izan zen. Harrituta nengoen pertsona baten erlijioa, kultura edo nazionalitatea zein zen ez zuela axola, behin hipnosi sakonean zeudelarik gauza antzekoak esango zizkidaten guztiek. Gainera, azken urteetan mundu osoko beste batzuk trebatu ditut horretarako eta haien aurkikuntzak nireak bezalakoak izan dira. Hori benetako balioztapena da eta pozik nago aurkikuntza hoiekin.–

Zure bezeroen sinesmen erlijiosoei dagokienez, aurkitu al duzu haien sinesmenek nolabaiteko aldaketa jasaten dutela bizitza bizitzen arteko hipnosiarenpean bizi izan diren artean?–

–Batzuetan, adibidez, kristau batek, lehenik eta behin espiritual eremura sartu eta norbait haiengana zetorrela ikustean «Jesus niregana etortzen ikusten dut!» bezalako zerbait esango du. Jendearekin pazientzia handia dut eta haien erlijio sinesmenekin arretatsu naiz. Hau esaten diet: «Hori zoragarria da! Utzi diezaiogun pixka gehiago bat hurbiltzen eta esaidazu zer ikusten duzun». Hala ere, entitate hori hurbildu ahala, iritziz aldatu eta «Ez, ez da Jesus, hau edo bestea da» lagun edo gidari espiritual bat izan daitekeena. Saioaren ostean, asko pozez negarrez esnatzen dira, grabazioak eskuetan estu harturik. Beraiei indar gehiena ematen diena izan duten beste irakaspen erlijioso batzuen aurrean informazio hori beraien memoria bankuen bidez zuzenki heltzen zaiela jakitea da.–

Zuk zerorrik Bizitza Bizitzen Artean erregresioarekin experientziarik izan al duzu?–

–Bai, baina esan behar dizut denbora luzea itxaron nuela pertsona egokia aurkitu arte. Ni oso zehatza naiz. Nire prestakuntza-programa batean emakume psikoterapeuta oso intuitibo eta trebea aurkitu nuen eta niri egiteko prest egongo ote zen galdetu nion. Saio zoragarria egin nuen berarekin.–

Zuk edo zure bezeroetako baten batek erregistro zaharrak aztertu al ditu iraganeko bizitza berrienak egiaztatzeko?–

–Bezero batzuek beren esperientziak artxibo zaharretan egiaztatuko dituzte, hauek eskuragarri daudenean. Orokorrean bezeroari egiaztapen hori uzten diodan arren, kasu berri bat jarraitu nuen duela gutxi, batez ere High Sierras-en bizi naizen lekutik gertu gertatu zelako. Emakume hau Donner Alderdiko kidea izan zela esan zuen, mendian galduta zeudela eta bizirik irauteko kanibalismora jo behar izan zutela. Hau gertatu zeneneko gunea ez dago nigandik urrun, beraz, benetako egunkariak begiratu ahal izan nituen eta emakume horrek esan zezakeena egiaztatzeko gai izan nintzen. Harrigarria zen berak zekiena!–

Baduzu teoriarik zergatik, historiako une honetan, azkenik bizitzen arteko bizitzari buruzko informazioa eskuratzeko baimena eman diguten?–

–Pertsonalki, nik uste dut bi faktore daudela jokoan: bata Lurraren gainpopulazio izugarria da. Historian inoiz ez dugu Lurrean hainbeste jende bizirik izan eta labirinto batean arratoiak bezalakoak gara –bereziki hiri handietan bizi direnak– eta horrek identitate galera sortzen du. Uste dut botereek agian guri eta beste batzuei aukera eman digutela gertaera hori dela eta, lehenagoko garaietan baimendu zitekeena baino informazio pixka bat gehiago aurkitzeko. Bigarren arrazoia, nire ustez, drogen erabilera sakona da. Zalantzarik gabe, alkoholak milaka urte daramatza gure inguruan. Hala ere, orain oinarrizko hezkuntzako haurrek kokaina eta heroina bezalako drogak erraz eskura dituzte eta buruan sartuta gelditzen ari dira. Hori da gure gidariek eta maisuek guk egitea nahi ez dutena. Arimak ezin du funtzionatu drogatutako adimen baten bidez. Errealitatetik ihes eginik ez da zergatik hemen gaudenaren arrazoia.–

Zure azken liburuak, Bizitza Bizitzen Artean: Espritual Erregresiorako Hipnoterapia (Life Between Lives: Hypnotherapy for Spiritual Regression), urratsez urrats ematen ditu hipnoterapeuta batek Bizitz Bizitzen Artean Erregresioan egin behar duena azaltzen du. Liburu hau hipnoterapeuta batek BBA edo LBL erregresioak egiten hasteko behar duen guztia al da edo prestakuntza osagarria gomendatzen al duzu?–

–Nahiz eta hipnoterapeuta on batek nire liburua teorikoki erabil lezakeen Bizitza Bizitzen Artean (Life Between Lives) erregresio hipnotikoa egiteko gida gisa, benetako saio batek hiruzpalau ordu inguru irauten du, eta oso gogorra da mentalki eta fisikoki bai terapeutarentzat eta bai bezeroarentzat. Hipnoterapeuta gehienak alfa egoera soilik erabiltzen duten saioetara ohituta daude, gutxi gorabehera 45 minutu edo inguruko sesioetara. BBA (LBL) erregresioari dagokionez, bezeroak theta egoeran egon behar du, lo hartu baino lehenago iristen garen egoera horretan, eta normalean ordubete behar izaten da bezeroa egoera horretara iristeko, lana behinik hasteko ere. Lan mota hau egiteko terapeuta mota jakin bat behar da. Zalantzarik gabe, ez da edozeinentzat eta entrenamendu osagarriak gomendatzen ditut norberaren praktikara BBA (LBL) erregresioa sartzen saiatu aurretik.–

Mary Arsenault Wisdom aldizkariaren argitaratzailea da. Michael Newton doktoreari eta datozen trebakuntzari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu bere webgunea:

https://www.newtoninstitute.org/

Jatorrizko elkarrizketaren lotura ingelesez:

http://www.souljourneying.com/articles/article/2133640/28077.htm

https://web.archive.org/web/20190404022838/http://www.souljourneying.com/articles/article/2133640/28077.htm