Orfeoren Testigantza. Jabetza espiritualaren terapia. Eu

Orfeoren Testigantza. Jabetza espiritualaren terapia.

Jose Luis Cabouli medikua. Terapia de la posesión espiritual. Técnica y práctica clínica (Jabetze espiritualaren terapia. Teknika eta praktika klinikoa). ISBN: 9789507543807. Editorial Continente (http://www.edicontinente.com.ar). Formatua: 230 x 155 x 25 mm (Errustikoa flaparekin). Orrialdeak: 360. Argitalpena: 18/09/2012.Hemen Orfeo izena hartzen duen gaixoa, aurreko bizitzan iluntasunarekin egindako ituna gainditu duen saio batetik atera da. Gaurko saioan, terapeutak gaixoarengan sartu ziren gorputzik gabeko entitate ezberdinen agerpena antzematen du, bere aurre egoera aprobetxatuz. Terapeutak antzemandako entitate horietako bakoitzarekin elkarrizketa bat mantentzen du Orfeoren gorputzaren bitartez, hauei Argiaren bidea aurkitzen laguntzen dielarik. Era honetan, bere ostalariak jasaten dituen nahasketatik askatzen dute, hauek ondorengo berargitaratze zikloak berreskura ditzaketelarik.


Orfeoren testigantza.

Orfeo (42 urte), yoga irakaslea, osteopata eta psikoterapeuta da. Bere emaztearekin batera, hazkunde pertsonalarekin erlazionatutako teknika desberdinak lantzen dituzten zentro bat zuzentzen du. Orfeo, Loli bezala, Espainiako bigarren prestakuntza-ikastaroan parte hartzen ari zenean, praktika saioren batean, Orfeo paziente gisa landua izaten ari zen bitartean, hainbat entitate azaldu ziren aldi berean bere gorputzaren bitartez. Saio hartan zebilen terapeutarentzat oso egoera zaila bilakatu zen, arima galduekin lanean hasi berria baitzen. Lana gainbegiratzen ari zen Juan Jose Lopez Martínez medikuak hartu zuen orduan saioaren ardura eta Orfeo aurreko bizitza batean egindako Iluntasunarekin ituna haustera eraman zuen. Saioa amaitu zen, ituna hautsi ondoren, Orfeo nekatuegia zegoelarik saioan jarraitzeko.

Saio honen ostean Orfeori sentipen arraro bat geratu zitzaion: zatituta sentitzen zen. Ez zen gutxiagorako, bat-batean bere kontzientzian hainbat borondateren presentziaz aldi berean jabetu zen eta benetan desorientatuta zegoen. Une berean, eremu espiritualean garatu behar zituen zailtasunen jatorria sumatzen hasi zen. Hurrengo goizean, zatiketa sentsazioak iraun zuen Orfeoren baitan. Nahikoa zen bere begietara begiratzea hemen eta orain guztiz ez zegoela oraindik konturatzeko. Beraz, zatiketa alde horretatik hasi ginen lanean. Kontuz ibili, hainbat entitate agertuko direlako hemen, bata bestearen atzetik, eta bakoitza nor den jakingo ez diren uneak egongo direlarik.

Asteartea, 2003ko Urriak 7an.

Terapeuta:Oso ondo, Orfeo, nolakoa da zatiketa sentsazio hori?

Orfeo: –Orain zaila egiten zait azaltzea. Borondate indarraren murrizte sentipena da, niri ez dagokiten hitzaldi bati jarraitzea da,– ahots hautsiarekin eta zailtasunez hitz eginez–. Haserretze izugarri eta basati baten sentipena dago. Badago norbait oso haserre dagoena, norbait eta beste hainbat gehiago ere bai, baina badago bat besteak baino indar gehiago duena. Nik behar dudana, eta hemen niregatik hitz egiten ari naiz, bizipena erraztea da. Ezin dut denekin aldi berean, bakarra maneiatu dezaket aldi bakoitzean.

Oso ondo, orduan Mikel Goiaingeruari laguntza eskatuko diozu babes eta bizipen honetan lagun zaitzan.

–Mikel Goiaingerua, lan hau egiteko babes eta lagun nazazun eskatzen dizut.

Terapeuta:Orain konfiantza izan dezazun eskatzen dizut. Ez du axola zer izango den, dena ondo aterako da. Ez oztopatu lana, ez borrokatu, ez alferrik galdu indarra. Hirurarte zenbatuko dut, eta hirura iristean, energia horri, edo haserre dagoen horri, askatasunez agertzen utziko diozu. Nik entzungo dut. Bat… bi… hiru. Aurrera, orain askatasunez adieraz zaitezke, ni ez naiz inor epaitzeko edo kritikatzeko.

Arima galdua: –Pffff! –urrufaka–. Hori diozu, baina egia dela ez nauzula epaituko erakutsi behar didazu.

Inoiz epaitu al dut norbait?

–Niri ez zait batere axola hemen edo aurretik esan duzuna.

Nik bakarrik dakit bakoitzak bere mina duela eta min hori sendatzen laguntzeko nagoela. Edonork dauka damutzeko edo lotsatzeko diren gauzak, beraz, ni ez nago hemen epaitzeko. Esadazu zer gertatu zaizun…

–Beltza naiz!

Uste dut asko sufritu izan duzula zure azalaren egoeragatik.

–Ez da azalagatik –marmarka-. Luma beltzak dira, beltzak bele batenak izango balira bezala, baina zikinak daude.

Zer gertatzen da haserretua sentitzeko? Orfeok zerbait egin al dizu?

–Orfeo zorigaitzekoa da –arnasestuka.

Eta zer egiten duzu zuk gizarajo honekin?

–Hilzorian nago. Atzo ezgeroztik, hilzorian nago. (Hainbat entitate aldi berean agertu ziren saioa aipatzen egiten du. Orfeorengan ondoeza sortu arren, egindako lanak bere eragina izan zuen).

Eta atzo zer gertatu zen?

–Bakarrik dakit atzo ezgeroztik hilzorian nagoela. Hobe hiltzea bizitzari eusten jarraitzea baino.

Non zaude hilzorian zaudenean? Zer gertatu zitzaion zure gorputzari?

–Ez dakit, oso nahastuta nago. Ez dakit gorputzik dudan, gorputzik ez dudan edo gorputzik izan ote dudan inoiz –harnasestuka airea falta balitzaio bezala.

Nik lagunduko zaitut, agonia-sentsazio hori hemen egon aurretik zeneukan gorputzarekin bat datorrelako. Gogoratzen al duzu zure izena?

–Hau bakarrik datorkit… Beatriz.

Terapeuta:Oso ondo, Beatriz. Hirurarte zenbatuko dut eta oraindik gorputz baten barnean zeunden momentura joango zara. Eta ikusiko dugu zer gertatu zen zeneukan gorputzarekin. Bat… bi… hiru. Begira, zer gertatzen ari zaio zure gorputzari?

Beatriz: (Lehenik eztulka hasten da eta gero negar egiten du itotzen ari den aldi berean.)

Hori da, utzi mina kanporatzen: Esaidazu zer gertatzen ari den. Zer gertatu zitzaion zure gorputzari?

–Barkatu –oraindik negarrez–Banaketa baten mina sentitzen dut.

Eta norengandik banantzen zara?

–Ume batzuengandik… Tipo batek itotzen nau eta ibaira botatzen nau.

Eta nor da itotzen zaituen tipoa?

–Gizon bat.

Eta zerk bultzatzen du gizon hau zuri hau egitera?

–Boterea, desio sexuala, mespretxua. Ez du jainkotiar baliorik, bere animali kondizioak, sexualitateak baizik.

Orain kontutan izan gorputz hori hiltzen denean ez dagoela gehiago han bertan geratu beharrik. Badago argi bat zure zain dagoena eta zure bila datorrena, zure atsekabea eta zure mina arintzeko.

–Ez etorri niregana txorakeriekin.

Arreta jarri; gorputz hori hilda dago, han itota ibaian, eta orain nirekin hizketan ari zara, gorputz hau mailegatu dizutelako orain egiten zarena egin ahal izan dezazun. Gorputz hori baino gehiago zara. Ez zara inoiz hilko eta berriro topatuko dituzu ume horiek.

–Tira, zer pena ez hiltzea. Ezin ditut jasan; Ezin ditut jasan gorrotoa, tristura, amorrua, ezin dut horrela bizi. Betirako horrela bizi beharko naiz, zigor bat da –era bat etsita– Zigor bat da! Ezin dut barrendik atera.

Orduan esango diozu gizon horri garai hartan esan ezin izan zeniona. Hori zugandik atera behar duzu, ezin esan zeniona esan behar diozu. Utzi daukazun haserrea ateratzen.

(Beatriz atsekabeturik negarrez hasten da, Orfeoren gorputza astinduz dardarka hasten den bitartean).

Terapeuta:Hori da. Zenbat denbora da laztan bat, maitasun adierazpen bat jasotzen ez duzula? Nere eskua zure bularrean jarriko dut berotasuna eta maitasuna senti dezazun: (Eskua Orfeoren bularrean jarri eta Beatriz-Orfeok nere eskua bere eskuekin eusten du, lasaitzen hasten delarik.) Argia maitasuna da eta nik Jainkoari eskatuko diot Ama Birjina etor dadin zu bere mantuan biltzera. «Apal, Jauna, eskatzen dizugu egun honetan zure maitasun eta argi infinitua Beatrizeri bidal diezaiozula. Erruki zaitez haren minaz eta bidali zure Ama goxoa bera jasotzera. Ama goxoa, zure maitasun amaitezinean Beatrizen arima biltzera etor zaiteztela eskatzen dizugu». Hemen datoz zure bila. Maitasunak sendatuko ditu zure zauriak eta zure penak eta zure seme-alabekin topo egingo duzu berriro. Argian sartu besterik ez duzu behar eta zure zauriak sendatzeko, eta behar duzun bakea eta lasaitasuna aurkituko dituzu.

Arima galdua II: –Harrapatuta nago… denok harrapatuta gaude… –ahots tonua aldatuz.

Ongi, nor ari da hitzegiten orain? Nor zara?

–Ez dakit, ez dakit nor naizen.

Zenbat gehiago daude zurekin?

–Beste hainbat.

Eta non daude harrapatuta?

–Sare ilun bat da, hildako gorputzez betea, gorputz guzti hauek kiskalita daude. Hemen gaude desiratu gabeak, eroriak, arbuiatuak, lizunak, agertezinak.

Ez dute hor zertan egon beharrik, akats bat da hor egotea. Norbaitek buruan sartu zien han egoteko, norbaitek iruzurtu egin zituen eta harrapatuak gertatu ziren bertan. Hirurarte zenbatuko dut eta gogoratuko duzu nola harrapatu zintuzten. Bat… bi… hiru. Nola harrapatu zintuzten? Nork egin zuen?

–Ez dit hitz egiten uzten.

Nork ez dizu hitz egiten uzten?

–Horietako batek; Berak esaten dit «kabroia, ez esan ezer». (Ohikoa da entitate bat gainerakoez nagusitzen aurkitzea.)

Ez izan beldurrik, orain hitz egin dezakezu. Nola harrapatu zintuzten?

–Sineskorkeriak.

Zerk erakarri zintuzten?

–Ezberdina izateak, aukeratutakoak izatea, energiak, botereak, diruak, besteen gaineko kontrola. Berezitasunak, besteengandik berezia izateak.

Zer agindu zizueten?

–Erakarpena, energia, dirua, lana, disziplina.

Ongi da, orain hori guztiaz aske bihur zaitezkete. Berdin dio harrapatu izanak, engainatu izanak. Dagoeneko proba hori pasatu duzute. Zuk eta zurekin zinenak…

–Baina ez dakizu hori nor den.

Esan nahi al didazu nor den hori?

–Damon!

Berdin dio bera nor den. Denak zarete Argiaren seme-alabak, zuen argia bakarrik lapurtu dizuete. Begiratu barrura eta argi izpi txiki bat aurkituko duzu, nonbait, lekuren batean oraindik argi izpi txiki bat dago.

–Hemen! – bere bularra ukituz.

Hori da. Zu eta zurekin zaudeten guztiak Argiaren seme-alabak zarete.

–Nire lagunak dira eta denak daude, den-denak –etsipen ahotsarekin.

Bai, eta askatu egingo dira, Argira joango dira, oraintxe bertan. Argiari laguntza eskatu besterik ez duzu egin behar. Eskatu Argiari barkamena zure burua harrapatzen uzteagatik, engainatzen uzteagatik, gauza garrantzitsuagoak zeudela sinetsi izanagatik.

–Ez dut ikasten, ez baitut ikasten. Beti gauza berdinetan erortzen naiz, beti errepikatzen dut istorio bera, beti saltzen diot nire arima deabruari – negarrez.

Oraingoan istorio honi amaiera emango diozu, oraingoan Argira itzuliko zara. Eskatu Argiari barkamena. «Barkamena eskatzen dugu inozoak izateagatikn garelako, harrapatuak uzten izateagatik».

–Barkamena eskatzen dizut nire eta lankide guztien izenean inozoak izan garelako, harrapatzen utzi garelako. Lagundu iezaguzu hau guztia mozten. Mendeetan zehar gauza bera egiten ari gara –negarrez–. Milaka urte gauza bera egiten, bide okerra hartzen, beti bide okerra hartzen. Zein zorigaiztoko!

«Migel Goiaingerua, zatoz gu askatzera».

–Baina berak ez nau maitatuko- negar marrutan.

Mikel Goiaingeruari eskatuko diot zuretzat. «Mikel Goiaingerua, apaltasunez eskatzen dizut Iluntasunean galdu diren izaki hauei laguntzera etor zaiteztela. Jainkoaren izenean eskatzen dugu, Argiaren seme-alaba egoera berreskura dezaten». Hor dator Goiaingerua. San Mikelen ezpata hartuko duzu eta zure burua askatu eta zure lagunak askatuko dituzu.

–Ez daukat indarrik –negarrez oraindik.

Nik lagunduko zaitut. Nirekin esango duzu «Mikel Goiaingerua, utzi iezadazu zure ezpata gu askatzeko». Tira, zuk ahal duzu. Zure besoari eutsiko diot, hartu ezpata. Tira, egin dezakezu. Errepikatu nirekin: «Jainkoaren izenean…

–Jainkoaren izenean… –apenas totelka hitzak esanik.

…eta Mikel Goiaingeruaren botereaz…

–…eta Mikel Goiaingeruaren botereaz…

Neure burua askatu eta energia berreskuratzen dut…

–Neure burua askatu eta energia berreskuratzen dut… –jarraitzen du negarrez.

Nire askatasuna berreskuratzen dut eta nire argia berreskuratzen dut.»

–…Nire askatasuna berreskuratzen dut eta nire argia berreskuratzen dut –orain ahots sendoagoaz.

Hori da, errepikatu berriro.

–Jainkoaren izenean eta San Mikel Goiaingeruak eman didan botereaz, nire energia eta nire argia berreskuratzen ditut eta nire lagunak, nire emaztea eta nire seme-alabak askatzen ditut.

Hori da, oso ondo. Berriz ere, indar gehiagorekin.

–Jainkoaren izenean eta San Mikelen ezpataz, argia berreskuratu eta kaka guzti horrekin moztu eta nire burua askatzen dut, nire lagunak, nire emaztea eta nire seme-alabak askatzen ditut. (Hemen orain hitz egiten ari zena Orfeo zela susmatu nuen, hala ere, aurrera jarraitzea erabaki nuen lana ez eteteko).

Hori da, orain ezpatarekin kateak hautsi. Tira, zenbatu hirurarte eta San Mikelen ezpatarekin lotzen zaituzten kateak hautsiko dituzu. Bat… bi… hiru. Orain! Ekin! Egoera horrekin hautsi! Aurrera!

–Ai! oi! –negarrez eta zezelka–. Ai! Ai! Ai!

Tira, ahal duzu, tira, badatorrela Argia, Argia sartzen ari dela.

–Ezin dut! Ezin dut! Kemenik gabe sentitzen naiz.

Bai ahal duzu, nik lagunduko zaitut. Bat zenbatuz, hor goaz (besoari eutsi behar diot ia altxa ezin ez duelako), bi zenbatuz… eta… hirugarrenean!

–Ahh! (Azkenean ezpatarekin mozteko keinua egiten du eta arnas estuka eta eztulka geratzen da minutu batzuetan.)

Orain zure energia itzultzeko eskatu behar duzu.

–Ai! Esan itxaroteko! Esan itxaroteko! Ez dakit ezer! –hasnas estuka eta erabat etsituta.

Lasai, zure ondoan nago. Esaidazu hor nor dagoen.

–Puntu bat da, iluntasunean dagoen argi puntu bat. Ona txarratik bereizten duen argia da –negarrez jarraitzen du–. Ez dadila ezer sartu, nik ez dakit ezer!

Argia bakarrik eskatu behar duzu. Mikel Goiaingerua hor dago eta lagunduko dizu.

–Nik Argia nahi dut! Argia nahi dut. Pixkanaka lasaituz.

Hori da, dena ondo egongo da. Ireki begiak Argiari begiratuz eta eskatu zure energia bueltatzeko. Engainatu zintuztenei, harrapatu zintuztenei, liluratu zintuztenei, hau esango diezu «Orain nire energia nahi dut, lapurtu zidaten energia itzuli nazaten nahi dut».

–Nire borondatea nahi dut… nire gorputzaren kontrola nahi dut… –ahots hautsiz– Ez dut gehiago sufritu nahi… mendeak… ez nauzute gehiago harrapatuko ez nauzute gehiago nahastuko… Ez naiz gehiago liluratua izaten utziko. Ez daukat iritzik ezertarako! –negarrez hasten da berriro.

Ikaskuntzaren zati bat da. Zure akatsetatik ikasiko duzu, badakizu hau ez dela ona izan.

–Eta zu, nola dakit zu ona zarela? Ez didazula ziria sartuko, beste bat zarela iruzur egiten didana.

Begira zer irabazten dudan nik honetatik, ez dut ezer irabazten.

–Nik zer dakit zer irabazten duzun zuk! Nik zer dakit! Argiaren aldean zaudela diozu eta zer demontre axola zait Argiarena zaren edo zer, ni guzti honetatik berezita nago eta ez dakit non nagoen edo zer demontre ari naizen hemen egiten edo zergatik etorri naizen hona –negarrez jarraitzen du–. Guzti hontaz nazkatuta nago! Bai, lasai, lasai egon zaitez. (Etsipena hain handia da, batzuetan bere hizkera ulergaitza gertatzen delarik.)

Nor ari da hitz egiten orain? Nor zara zu? (Orain bai, gauzak argitzeko garaia zen.)

–Orfeo naiz, arraio! Beste bat lainopean.

Terapeuta:Eta esaidazu gauza bat, ondo zaude laino horretan, ondo al zaude iluntasun horretan?

Orfeo: –Ez nago ondo inon! Gutako inor ez dago ondo! –negarrez eta arnas estuka.

Oso ondo, orain arretaz entzun nazazun nahi dut…

–Noski, adi entzuten zaituztet zuek denok.

Hemen zaude zure energia barneratzeko eta zu zerorri barneratzeko. Ez dut zugandik ezer hartuko.

–Bai, hori denek esaten didate. Bakoitzak berea saltzen du.

Hori zure ikaskuntzaren zati bat da; ikasi gauzak ezberdintzen eta ez utzi zure burua harrapatzen, haundikeriak eta gure ahuleziengatik erraz liluratua geratzen zarelako. Zure buruarengan konfiantza izango bazenu eta zure muinaz jabetuko bazina, ez litzaizuke gertatuko. Argiaren semea zara…

–Egia da, baina kakaz beteta nago eta Argiak ahaztu egin nau.

Ez, Argiak ez zaitu ahaztu. Zuk ahaztu zenuen Argia, Argitik bereizi zinen. Argia beti hor dago eta orain ikus dezakezu.

–Ez! Ez dut ikusten, ez dut ikusten. Ez dakit zer demontre, ez dut ikusi nahi edo norbaitek ez du ikusi nahi. Ez dut ikusten, hor dago eta ni beregandik bananduta nago eta beti horrela, kaka bezala galduta.

Argiak bereganatuko zaitu.

–Bai, hala espero dut, alajaina, egunen batean bereganatu nazala edo egunen batean bera ikusteko egin behar dudana egin ahal izango dudala, ezin naizelako hain umezurtz geratu. Umezurtz nago, umezurtz – negarrez.

Zure lotsa da Argitik aldentzen zaituena. Esan Argiari: «bai, benetan oker nengoen, zikinkeriaz bete nintzen, kakaz beteta nengoen».

–Zuzen zaude. Oker nengoen eta kaka eta zikinkeriaz bete nintzen…

Baina orain neure burua garbitu nahi dut.

–Baina, nork nahi du garbitua izatea bertan diren guztietaz? Pila bat gara… Nor da bata eta nortzuk dira besteak? (Ikus ezazue nolako zalantza, nola egin erokerian ez erortzeko?) Ez dakit, ez dakit, ez dakit. Nik zer dakit, denok bat garelako edo nahasiak gaudelako, denok… –negar eginez kontrako eztarrira joaten zaiolarik–. Orain ikusten dut gorputzak ez duela izenik, ez dakit, ez dakit. Dagoen gauzarik sendoena gorputz hau da. Ez dakit nork mugitzen duen gorputz hau, zenbat dauden gorputz honen barruan. Ez dakit.

Hori da besteei zure gorputzean sartzen utzi izanaren ondorioa, zu zatikatu izanaren ondorioa. Orain zure gorputza zaintzen ikasiko duzu, gorputza zure arimaren tenplua baita.

–Eta ni nor naiz guzti horietatik? Nor?

Orain jakingo duzu, beraietako bat besterik ez zara ala Orfeo zara? Besteetako bat zara ala Orfeo zara?

–Orfeo denetan azken kaka da, ilaran dagoen azkena, azkena guzti hauetatik…

Oso ondo, eta nor ari da hitz egiten orain?

–Horrekin has zaitez.

Nor da hori?

–Ese, bokala eta ese hizkia.

Eta nor da ese hizkiarekin hasten den izena daramana?

–Sixto.

Terapeuta: –Oso ondo, Sixto. Dagoeneko badakizu zer gertatzen ari den, prest al zaude Argiruntz joateko? Utziko al didazu Argira itzultzen laguntzea?

Sixto: –Noski, baina lan asko izango duzu, motel, oso korapilatua baitago dena Argiruntz joateko. Asko jasan behar da, asko.

Ez da ezer jasan behar, dena oso erraza da. Behin erabakitzen baduzu, momentu bat besterik ez da. Ez da dirudien bezain zaila, horregatik nago hemen, zuri eta bertan dauden guztiei laguntzeko. Argia egin dadin, bakoitzak bere bidea har dezan. Horrela zaudeten bezala, denak katu-poltsa batean bezala pilatuta, inork ez daki nor den nor.

–Inork ez daki ezer, zigortuta eta haserreturik gaude.

Zenbat dira zurekin daudenak, Sixto?

–Bagara batzuk… Zinema bat da, zinema oso bat. Haien begiak ilunpetan bakarrik ikusi ditzakezu, begiak distira egiten dute… dena ilun dago… zinema areto bat da. Ehunka begi, ni beraietako bat naiz, ni beraien bozeramailea naiz.

Ongi da, has gaitezen zurekin. Zu Argira joan zintezke.

–Ni? Eta besteak?

Zurekin eraman nahi dituzu?

–Sentipen bat besterik ez da… Ez dakit, engainatzen banauzu ere, zerbait egin beharko dugu.

Ez dizut iruzur egingo; Zuk Argia ikus dezazun lagunduko dizut.

–Bai, ea egia den zeren ni bakarrik… iluna nago.

Oso ondo, zuretzako eskatuko dut. «Apaltasunez, Jauna, egun honetan…

–Baina zuk uste duzu nik Argia ikus ahal izango dudala?

Noski, begiratu zure barruan: Argitik etorri bazinen… Jainkoari laguntzeko eskatuko diot. «Apal, Jauna, zure erreinuko ateak zabaltzeko eskatzen dizut Sixto eta bere lagunak jasotzeko. Jauna; zure erruki amaigabean zure argi izpia bidal dezazula eskatzen dizugu, Sixto eta bere lagunak etxera itzul daitezen. Jauna, bidali zure babesko aingeruak bere bila etor daitezen. Barkatu beraien akatsak. Gogoratu zure seme-alabak direla eta oraindik ikasten ari direla…»

–Hori da, ikasten ari gara.

…Batzuetan akatsak egiten dituzte denok egiten ditugun bezala…

–Hori da, kurtso bera errepikatzen dut beti.

Orain gainditu egingo duzu: Hemen dator Argia, badago leku bat zuretzat, han Argian. Han maitasunez eta laztanez hartuko zaituzte, argi-bainua emango diozu zeure buruari, berria bezala geldituko zara eta berriro hasiko duzu. Eta hurrengo aldian dena hobeto irtengo da, zure buruaz fidatu zaitez.

–Ez daukat beste aukerarik… Orain hau jada goibela da, baina gehiago bultzatu beharko duzu eta gehiago eskatu beharko duzu hemen lan handia egiteko dagoelako. Entzun! Ez nazazu askatu orain! (Beatrizek eskutik heldu zidanetik, ez nau askatu.)

Ez zaitut utziko, hemen nago, zure ondoan. Laguntzen zaitut Argiaren barruan egon arte, ni hemen nago zurekin.

–Eta denekin une honetara iritsita hau agerpen bat delako. Denak izututa daude, ez gaitzazu orain askatu!

«Jauna; jaso itzazu Argian, apaltasunez erregutzen dizugu. Unibertsoaren Jainko handia, zeruaren eta lurraren sortzailea, sorkuntza guztien Aita, santifikatua izan bedi zure Izena Unibertso osoan, barka gaitzazu, Jauna, gure gaiztakeria, libra gaitzazu gaitz guztietatik.

–Ezjakintasuna da, barkatu ezazue ezjakintasun hau. Mendeak dira… mendeak…

Jainko Aitak badaki hori, horregatik bidaltzen gaitu eskolara ikas dezagun. Zuretzat eta zure lagunentzat dena argi geratuko da. Denek aukera berri bat izango dute.

–Bat da hemen gelditzen dena. Aizu, esaiozu horri etortzeko.

Dei iezaiozu, nola du izena geratzen denak?

–Humbert.

Terapeuta: –Tira, Humbert. Ez izan beldurrik, inork ez dizu ezer esango. Jainkoak ezagutzen ditu gure ahuleziak eta badaki oker egoten garela. Jainkoa maitasuna eta errukia da, inork ez dizu errieta egingo. Jainkoak sufritzen du guk sufritzen dugunean. Tira, Humbert, zu ere bai.

Humbert: –Jainkoarekin haserre nagoelako da. Nola sufritu dezake? Dena nazkatuta egongo balitz bezala egiten badu, zer demontretan sufritzen du? Hau guztia istorio bat da, zergatik? Ez dut ulertzen –lehen haserre eta orain negarrez– Jendeak bere burua hiltzen du eta haurrek sufritzen dute… Arraioa! Demontre! Zergatik hau guztia gerta dadin uzten du? Ez dut ezer sinesten, ez dut ezer sinesten! Ez dut ezer sinetsiko! Ezin da hainbeste sufrimendu izan eta Bera goitik begira ezer egin gabe… eta gu bere seme-alabak gara eta… zer aita kaka! Eta berak sortu gaitu eta ea!, nik zer dakit… Ez dut ezer ulertzen… Ezin dut ulertu zergatik sufritzen dugun guztiok. Beno ezin dut ulertu, ezin dut ulertu! –negarrez–. Ez dut sufrimendua ulertzen, ezin dut ulertu. Ezin dut ez nire minarekin ez besteen minarekin! ezin dut!!! Ezin dut ezer sinestu. Azaldu iezadazu! Ez dut ulertzen gizon, emakume, haurren, animalien eta landareen sufrimendua. Ezin dut! Ezin dut! Ezin dut ulertu! eta… orain Argia… Arraioa! Azaldu iezadazu! Baina konbentzitu nazazu! Ez dut ulertzen zergatik egin gintuen horrela eta zergatik sufritzen duten haurrek eta zergatik… Aiiiiiiiiiii!

Beno, ez kezkatu, Humbert, ahal dudan neurrian azalduko dizut, nire ezagutzarekin, nik azal diezakezudan neurrian. Orain galdera bat egiten dizut, nork eragiten du sufrimendu hori? Jainkoak egiten du ala gizakiak? Nork eragiten ditu gatazkak?

–Baina zergatik egin du gizakia horrelakoa?

Jainkoak ez zuen gizakia horrelakoa egin. Jainkoak gizakien arima sortu zuen. Arima da Jainkoaren parekoa dena, baina gorputz batean haragitzen denean arimak duen jainkotiar egoera ahazten du.

–Baina gorputza ere Jainkoak egin zuen, ezta?

Gorputza materiarena da, baina errealitatean dena Jainkoa da. Gertatzen dena da hain ezjakinak garela hori dena ahazten dugula, ez dago ezer Jainkoa ez denik.

–Tira, Jainkoak gu egin gintuztenez gero, adimentsuagoak izan gintezke, ezta? Informazio gehiagorekin…

Bai agian. Baina gizona da egoera hau ahazten duena. Jainkoak gizakia sortu zuen eta borondate askea eman zion bere kabuz ikasteko eta erabakitzeko, Jainkoaren zati bat dela ulertu dezan arte. Baina gizakiak bere jatorria ahaztu du tentazioan erori delako eta boterea gustatzen zaiolako, anaiak menperatzea gustatzen zaiolako eta inoiz ez delako konforme egoten ezerekin. Gizona da kolorearen arabera diskriminatzen duena; Gizona da hiltzen duena. Ez da Jainkoaren errua, gizakia da sufrimendua eragiten duena.

–Eta arima ilunak? Beraiek ere gizakiak al dira?

Bere borondatea Ilunpeari entregatu dioten pertsonak dira eta haien arima ere maitasunaren eta Argiaren bidez aske geratu daitezke. Iluntasunaren liluraz bere burua harrapatzen uzten duena gizona da. Ez haserretu Jainkoarekin, haserretu gizonarekin.

–Ondo dago.

Zu hori denetatik atera zintezke. Orain aukera duzu Argira iristeko, zeure burua Jainkoaren maitasunaz betetzeko eta gizonei beren benetako egoerara esnatzen laguntzeko. Zaila da, zaila da, baina guztiok egiten dugu lan hori gerta dadin, gizadi honen kontzientziara argia eramateko. Ulertzen duzu?

–Espero dut ez ahaztea, oso adimen txarra daukat.

Berdin dio, behin eta berriz errepasatuko duzu ikasgai hau.

–Atseden hartzera joan nahi dut. Hainbeste sufrimendutik atseden hartzen ez badut inorengatik ezingo dut ezer egingo. Tamalgarria naiz…

Ez esan hori berriz.

–Tira, tamalgarria izan naiz.

Orain atseden hartuko duzu, aingeruak zurekin joango dira eta zikinkeria alde batera uzten lagunduko dizute. Atseden hartuko duzu eta lanera itzultzeko gai zauden momenturako prestatuko zaituzte.

–Dagoeneko alde egiten ari dira… zerurako atea zabaldu dute. Bata bestearen atzetik ateratzen ari dira…

Hori da, «Jauna, ez ahaztu Humbert-etaz. Bere aingeru zaindaria bidaltzen du bere bila etortzera. Apalki eskatzen dizugu, Jauna. Bidali izendatutako aingerua Humbert jasotzera eta Argira itzul dezan». Zure bila datoz, Humbert. Ez kezkatu, dena ondo irtengo da.

–Entzun! Eta Orfeoz, zer? Zer gertatuko da Orfeorekin?

Orfeo ondo egongo da, berak ere oraindik asko dauka ikasteko. Orfeok bere gorputza zaintzen ikasi behar du, bere bibrazio eremua, bere jokabidea zaintzen. Hau izan da zure lana eta hemendik aurrera argiago ikusiko duzu.

–Orain zaila egiten zait bera uztea.

Ulertzen dut, Orfeori zerbait esan nahi diozu?

–Aizu, motel –Orfeori zuzenduz–, ez zara gizon txarra. Alajaina! Orain jende guzti hori eramatera noa. Aizu, motel, alde egingo dut, baina… benetan banoala, e? –harnas estuka–. Aizu, ez ahaztu haurrekin jolastea. Aizu, eraman itzazu eskalatzera, hori gogoko bait dute. Aizu –marmarka hitzeginez–, Orfeo, Orfeo, ez izan zoroa, dena erraz bait daukazu. Gauzak denbora luzean zehar finkatzen joan dira. Ez izan beldurrik, arraio! Utzi kexatzeari. Aizu, begira zer esaten dizudan, gaizki egiten baduzu berriro jaitsiko naiz, hor egoteaz potrotaraino nago eta. Eskatu zure arrebari barkamena, ekarri oreka zure familiara. Izan zintzoa eta… jatorriaren asunto hori, gogoratu egunero, ea orain yogaren kontua errazagoa egiten zaizun. Aizu, bezero bat etortzen denean, pentsa ezazu bere ariman. Eskatu laguntza, zer demontre! Zuk ez duzula ezer egiten, alajaina. Aizu, e-mail bat bidaltzen dizut Jainkoa nolakoa den jakin dezazun. Aizu, askatzera noala, e? Aizu, zaindu ezazu zure emaztea. Aizu, Evaristo hartzen ari naiz. «Evaristo, arraio, Evaristo, atera hortik, atera hortik eta utzi emakume horri akerkeriak egiteari». Zu, Orfeo, minez izorratzen zaituzte, baina ezin dute zurekin harri bat baino gogorragoa zarelako, baina emakume horri asko izorratzen ari dira. «Aizu, Evaristo, askatu eta esan Cabouli horri ere joateko. Esan horri ere joan dadila… –etsipenez.

Ados goazen. Evaristo, zu ere, Evaristo. Tira, zoaz Humbertekin. Tira, dagoeneko topatu bait gaituzte, Evaristo. Hori da, harri askea, Evaristo. Goazen Argira, goazen, tira hemen dator aingerutxo bat zuretzat ere.

–Aizu… garbi… aizu, ni nola deitzen nintzen? Aizu, jada ez dakit nola deitzen nintzen ere… ez, Orfeo ez, bestea, nola deitzen zen? Humbert. Aizu, jada ez daukat ezertarako indarrik, Evaristo ere erauzi…

Tira, Evaristo, hori da… lasai, hori da.

–Ahhh! Lasai eta bat-batean isilduz.

Terapeuta: –Hori da, Jainkoak bedeinkatu zaitzala eta zu ere bai, Evaristo. «Apalki, Jauna, eskatzen dizugu ere zure babesle diren aingeruak bidal ditzazun Evaristo eramatera». Hau da, egun honetan, Jainkoaren graziaz, denak Argira joaten dira Orfeo libre eta bakean utziz, bizitza berri bat has dezan…

Orfeo: –Aizu, Cabouli…

Nor ari da hitz egiten?

–Ni naiz Orfeoz geratzen dena… Oso samurra naiz, oso gogorra eta oso samurra naiz aldi berean. Oraindik ez nagoela itxita. Esan iezaiozu horri, bera baita hemen agintzen duena…

Zer nahi duzu esatea?

–Arraioa! Nirekin serio ez dadila egon eta lagundu nazala, alajaina. Zuk diozun bezala laguntza eskatuko diot, hau nahaste bat besterik ez baita. Lagun nazala eta… eta…

Oso ondo, oraintxe galdetuko diozu eta lagunduko dizut. Nirekin errepikatuko duzu: «Apaltasunez, Jauna, aitortzen dut oker egon naizela…

–Aitortzen dut mendeak daramadatzala oker egonik…

Oso inozoa izan naiz eta egia ez ziren gauzak sinetsi ditut…

–Eta uste izan dut zu bezalakoa izan nintekeela eta zurekin lehiatuko nintzela, eta are gehiago zu baino boteretsuagoa izan nintekeela… Damutzen naiz berriro oker izaten banaiz.

Orain konturatzen naiz oker nengoela…

–Bai, baina ez iezadazu hainbeste eskatu hau oso ekonomia txarra delako.

Horregatik otoitz egin behar duzu eta galdetu: ez nazazu utzi tentaldian erortzen.

–Hori, zati hori, barka nazazu. Aizu, Aita Gurea, etorriko den bildotsa izan behar duzu, itxaron, nola zen? Zer gogoratu behar dut. Zeruko gure Aita…

Itxaron. Egin dezagun errazago. «Unibertsoaren Jainko Handia…

–Arraioa! Baina hori ez zait sartzen oraindik! Nik behar dudana bildots bat da, zergatik ez gara arkumearekin hasten eta gero ondorengoa egiten dugu? Lehenenik hemen behean dagoen honi eta gero beste horri, handienari. Betekada bat hartuko dut! Begira, hobe bidal iezadazu hitz egiteko tarte ertaineko bat. Orain argia dena dago hemen. «Aizu, zu, Argiarena, distira ordu guztietan egin ezazu niretzat, alajaina. Kolpatu itzazu, baina ez potroetan, niri eman bait didate».

Oso ondo, galdetu Jesusi. Berak lagunduko dizu.

–Ai! Hori, bai. Hara! «Aizu, ene Jesus eta Leandrorena (kurtsoko ikaskidea), Leandrok atzo hitz egin ziola Jesusi. Aizu, Jesus, indarra zuen Jainkoa izan zinen. Izan nazazu zure esparruan, eduki nazazu zure bibrazioan. Izan nazazu zure bizitzan, Jainkoa. Ez nazazu denbora luzez utzi galdu egiten bait naiz. Emaidazu zure indarra, gorputzean, izpirituan, neure burua birsortu ahal dezadan, neure burua osatu ahal izateko. Osoa izango naiz, gorrotoa ezabatuko dut, gogo gabezia, energia falta, lehiakortasuna, amorrua, beldurra ezabatuko ditut… Ai, dardarka nago! Ez nazazu askatu. Aizu, esaiozu zure Aita den horri zure bitartez etor dadila, zuzenean ni jasotzera bera badator, beldurtu egiten nau. Hain indartsua den Argi horrek itsutzen nau. Aizu Cabuli! –ikaratuta–. Begietan zerbait gertatuko zaidala!

Zure begiei ez zaie ezer gertatuko.

–«Aizu, Jesus, gurutziltzatu zintuzten. Ni ere gurutziltzatu ninduten. Aizu, nik jadanik sufritu dut, ez nazazu utzi sufritzen zurearekin nahikoa baita. Jesus, ez naiz zu bezain indartsua». Aupa Cabouli, dardarka nago, zerbait egin behar da hau ixteko, ze krater bat banu bezala sentitzen dut –harnasestuka, dardarrez eta negarrez.

Ur bedeinkatua jarriko dizut. (Beti ona da eskura edukitzea.)

–Ahal dezakezun guztia egin ezazu. Oi, oi, oi! Hemen eta hemen, eskerrik asko. (Ur bedeinkatua jartzen diot bekokian, betazal itxietan eta bere bularrean.)

Lasai orain. Sendatzu egingo zara eta hau guztia itxiko duzu. Orain kolore bat aukeratuko duzu.

–Itxaron, txikia nintzenean ahaztuta nuen otoitz bat irakatsi zidaten, eta orain gogoratzen naiz, honelako zerbait esaten zuela… «nere bizitzako Jesus umetxoa, ni bezala umea zara. Horregatik asko maite zaitut eta nere bihotza ematen dizut». Ai! Baina hori zehaztu behar da… jada ez diodalako ezer ematen inori.

Beno, «nire konfiantza ematen dizut» esan zenezake.

–Hori, nire konfiantza ematen dizut, bihotza irekitzen dizut. Nirea da, ez da zurea. Egin egin behar duzuna ni bideratzeko– pixkanaka lasaituz.

Oso ondo, orain argi urdin izpi bat ekarriko duzu eta argi urdin izpi horretaz inguratuko zara…

–Turkesa da.

Oso ondo, kolore urdin turkesa xurgatuko duzu kolore urdina arnasaten egongo bazina bezala, kolore urdina zure izatearen atomo bakoitzera eramanez; zure bihotza urdinarekin betez, zure birikak, zure izate osoa, burbuila urdin batean bilduta egongo bazina bezala.

–Itxaron, oraindik ez zait gorputz osora heldu. Bihotzean geunden oraindik…

Birikak… besoak… sabelaldea… izterrak… belaunak… hankak… oinak.

–Pottoki baten itxura izango dut!

… eta goruntz, lepoa, burua, begiak, belarriak eta garuna, burmuina kolore urdinarekin bilduz. Eta orain, esfera edo burbuila urdin batean bilduta egongo bazina bezala. Burbuila urdin honen barruan egongo bazina bezala.

–Beste guztiak ere bildu daitezela. Orain konpromezu bat, zin bat, itun bat egin behar dut.

Itunik ez.

–Argiarekin lotzeko ekintza bat egin behar dut, nire arima ez dadin berriro ahaztu. Argiarekin lotura bat egin behar dut, Argia zabaltzeko, Argiaz hitz egiteko, Argia izatez eta besteei Argia hel araziz. Sar dadila Argia nigan eta besteei eraman ahal diezadala. Xumeltasuna eta zerbitzua… Nola egin ahal izango dut hori?

Egunerokotasunean, ez kezkatu horregatik.

–Baina orain zerbait egin behar dut, Argiarekin lotura bat sortu behar dut.

Beno, horrela egin dezakezu. Nik, Orfeok, Argiari barkamena eskatzen diot eta Argiari ematen naiz. Nire hitza ematen dut…

–Ui! Hitz hori! Hitz horiek esan nituen lehenago eta oraindik ez daude garbiak. Ezin dut hori erabili. Izan liteke: irekitzen naiz?

Erabili zuretzat egokienak diren hitzak.

–Irekitzen naiz eta Argiari bakarrik irekitzen naiz, egiazko Argiari bakarrik, Espiritu Santuari bakarrik, Argiari…

Argi santu eta bedeinkatuari.

–Argi santu eta bedeinkatuari, igorle izan nadin eta mezua zabal dezadan. Bakarrik Espiritu Santuari, olibondoaren adarra ekartzen duen uso zuriari bakarrik. Honekin ados, ondo nago orain.

Oso ondo eta amaituko duzu zeure buruari hau esanez: «Ni Orfeo naiz, ni naiz, ni gorputzaren sakonenean eta nire gorputzean nik agintzen dut».

–Ni Orfeo naiz, ni ni neu naiz eta nire gorputzean, hau bera delarik, nik agintzen dut.

Hori da, poliki-poliki, zure denbora hartuz, arnasa sakon hartuz, begiak irekiko dituzu eta honek Orfeo bezala zure kontzientzia fisikora itzuliko zaitu bi mila eta hiruko urriaren zazpia den astearte honetan.

–Mila esker zuri, Cabouli eta hemen zaudeten guztioi. Hau hastapen bat izan da, –ahots eta diskurtso guztiz ezberdinarekin-. Orain zaindu, landu eta hazi egin behar dudan lotura bat falta zitzaidan. Kate-maila bat falta zitzaidan. Horregatik ulertzen dut ezin nuela bihotzetik jokatu. Edozein teknika egiteko gaitasun handia daukat, baina bihotza falta zitzaidan eta, ahalegina egin arren, ezin izan nuen iritsi eta beti etsipen handia sentitu nuen bihotz gehiago jarri ezin izanagatik eta hori zen falta zitzaidan. Eskerrik asko mila esker. Orain osoa sentitzen naiz.

***

Ohartu ahal izango zineten bezala, Orfeoren lana bideratzen ez zen batere erraza izan. Orfeoren esperientzia dramatikoa eta nahasia izan zen aldi berean. Batzuetan nik neuk ez nekien nor azaltzen ari zen. Orokorrean, hau nahiko argia geratu ohi da eta bat ahotsaren tinbreak gidatu daiteke. Baina hemen, dena nahastuta zegoen eta bai Orfeo eta bai galdutako arimak batak besteekin nahasten zirelako denbora guztian. Orain, pentsatu dezazute, nola da posible oreka lortzea eta «ni naiz»-aren kontzientzia mantentzea egoera hauetan? Zein alienazio mailara irits daiteke horrelako egoera batean? Gutxienez bost borondate ezberdin agertu ziren, Orfeonaz gain. Inkontzientearen halako menderapenaekin, ez da harritzekoa pertsona batek errealitatearen zentzua galtzea. Orfeoren esperientzia hau nortasun anitzaren adibidea izan daiteke.

Nahasmen ikaragarria nagusitu zitzaion arren, Orfeok entitate hauen artetik bat besteak baino indartsuagoa zela sumatu ahal izan zuen. Hau gertatzen da normalean pertsona berean hainbat entitate daudenean. Horietako batek nagusitasuna du besteekiko. Normalean entitate menderatzailea da agertzen den azkena. Lehenbizi besteak aurrera bidaliko balitu bezala gertatzen da, eta gainera, mehatxatu ere eginten ditu besteak, hauek salatu ez dezaten. Entitate ahulenak atzera egiten dutenean, nagusi zenak ez du jada bere burua erakustea beste aukerarik.

Badirudi Orfeoren entitateen halako menderapenaren arrazoi nagusia aurreko bizitza batean iluntasunarekin egindako ituna izan zela. Itun hauek maiz agertzen dira iraganeko bizitzak lantzean. Arimaren dimentsioan denbora existitzen ez denez, itun hauek indar guztia mantentzen dute. Praktikan, norberak egin berri balitu bezala da. Itunak bere horretan jarraitzen duen bitartean, indarrean jarraitzen du, berdin dio pertsona orain beste bizitza batean egotea. Arima mailan denak berdin jarraitzen du, hau ez da ezer aldatu. Beharrezkoa da arimaren puntu horretara iristea etendura prozesura iristeko eta pertsona hori zirikatzen duten energia guztien askapena hasi ahal izateko.

Ikus dezagun Orfeori nola joan zitzaion lan honen ostean.

«Lehenengo saioan nire nortasunaren zatiketarekin eta nire barruko espazioaren betetzearekin harremanetan jarri nintzen, galdutako arima edo entitate ugarik gizaki gisa “denbora aurretik” argiari saldukeria bat egin ziotelako. Bigarren saioaren ostean oso ondo sentitu naiz. Garrantzitsuena, goizean egiten ditudan yogan eta meditazioan oso konstantea izan naizela. Oso diziplinatua izan naiz beti nire bizitzan, baina ezbeharrak jo izan nauenean eguneroko jarduna gelditu egiten nuen eta horrek gehiago hondoratzen ninduen. Cabouli-rekin egindako lanaren ondoren ez dut nabarmen aipatu daitekeen moduko beherakadarik izan eta nire espiritualtasuna hazten joan da egunez egun. Nire ahultasunak egunero fisikoki, emozionalki, mentalki eta espiritualki lan egin behar egiten du, bestela blokeatu egiten naiz eta sufritzen dut. Ez daukat argi zergatik nuen hainbeste “gauza pertsonal” neure buruarekin. Duela urte batzuk gaur egun sektariotzat hartuko nukeen zentro bati lotuta egon nintzen. Zentro horretako burua berari lotuta zeuden energia-entitateek zuzenki irakaspenak bideratzen zituzten kanala zen. Ez dut uste hori denik arrazoi bakarra, ezta gutxiagorik ere. Berrogei urte bete nituen arte sentitu nuen ez nintzela sartzen giza gizarteak ezarritako eginbehar eta jarraibideetan. Emaztea, semea eta alaba ditut eta oso pozik sentitzen naiz beraiekin. Beraiei esker gizatiaratu naiz. Pixkanaka lurra hartzen ari naizela ikusten dut eta pozik nago pasatako hainbeste sufrimendu eta ezerosotasunak bakea, zoriona eta bizi sensazioan bihurtzen ari direla niretzako eta nere ondokoentzat, eta erabilgarritasun eta zerbitzuan besteentzat».

Jose Luis Cabouli medikua. Terapia de la posesión espiritual. Técnica y práctica clínica (Jabetze espiritualaren terapia. Teknika eta praktika klinikoa). Indigo Argitaletxea. 319tik 336ra bitarteko orrialdeak.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.