Ennio d’Albari elkarrizketa
Sarrerako oharra
Ennio d’Albaren sistema espiritualak, erregresio sorta baten oinarripean funtzionatzen du. Baina erregresio hauek ez dira iraganean Napoleon edo Kleopatra izan ginen jakiteko (bitxia badirudi ere, erregresioetan, denak pertsonaia famatuak izan bait ziren…). Pertsonak bere subkontzientearekin batasun bat ezarri, edo berrezartzea bilatzen duen erregresio bat da, hori baita bizitza honetan gidatuko eta aholkatuko duena. Horretarako, gidariak lagunduta, beste dimentsio batera eramango duen hainbat saio egin beharko ditu, bere bizitzan erabilgarriak izango diren informazioa eta aholkuak jaso ahal izateko, eta nahi izanez gero, bide espiritual bati ekiteko.
Erregresio mota eta maisu asko daude, eta bakoitzak bere sistema eta bere helburua du. Ennio d’Albarena bakarra da, eta Espainian, Loto Perrella da horiek egiteko gaitutako eta baimendutako pertsona bakarra, harekin urte luzez Bartzelonan lan egin zuena eta, itzultzaile lanetan ere aritu zena, saioetan lagunduz eta Erromara bertara joaten zena erregularki, bere liburua «Jainkotasunaren esnatzea gizakian» edo gaztelerazko «El despertar de la divinidad en el hombre» itzuli zuena, eta bere bizitzako azken egunetan berarekin egon zena.
Loto Perrella.
Bartzelona. 2024ko apirilaren 2a, asteartea.
https://radionicat.wordpress.com
Sarrera
Koaderno labur hau1, Ennio d’Albak bere ikasle batzuk, bere metodoaren arabera ekiteko eta irakasle gisa jarduteko baimendu zituenean, sorturiko behar izanaren ondorioz jaio zelako, bereizten da besteengandik.
Orduan, irakasleak, lehen aldiz, bere ikasleen galderei erantzun behar die, arrazoi osoz Ennio d’Alba nor den, zein ikastetxetan oinarritzen den bere irakaskuntza, zein irakasleren bitartez prestatu zen eta zein izan zen zehazki bere ibilbide espirituala, jakin nahi dute eta.
Beraz, erantzun zehatzak emateko helburuarekin, zuzenean Ennio d’Albari galdetu genion, bere eskuzabaltasun eta adeitasunari ezker, informazioa gureganatzeko eman zigun elkarrizketa baten bitartez.
Elkarrizketa 2003ko otsailaren 18an grabatu zen, eta bertatik atera zen koaderno hau.
Marinella Bonasso eta Anna Maria Venturini
Bizitza
Ennio Cafagna, Ennio d’Alba izen mistikoaz ezagutzen dena, Erroman jaio zen 1926ko irailaren 26an. Garai haiei zegokien heziketa eman zion familia batean hazi zen, umearen behar izan fisikoei arreta handia emanaz eta behar izan emozionalei eta psikologikoei gutxi.
Haur barneratu bat da, bakarrik sentitzen da eta bere guraso zorrotzengandik gaizki ulertua, dagoenekoz garatua daukan bere borondatea menperatzen saiatzen dira, baita gorputz-zigorrekin ere, eta horren aurrean, ugari hornituta duen bere irudimenaz baliatzen da.
Gainera, oso jakin-mina da eta eten gabe guztiei galdezka aritzen da.
Eskolan gutxi egiten du, lehen hezkuntza guztian eta bigarren hezkuntzako lehen bi mailetan, irakasleek ez dute distraitua dirudien ikasle bat estimatzen eta nota txarrak ematen dizkiete.
Garai haietan, irudimen sortzailea eta bisualizazioa, hortaz bait zetzan dena, zentzurik gabeko hitzak ziren, baina azkenean Ennio txikiak irakasle bat ezagutu du, apaiz adimentsu bat, ulertzen duena eta bere ikasketetan onena eman zezan laguntzen diona.
12 urterekin, berea sentitzen duen bide batetik gidatzen duten liburu ezberdin eta ezohikoak irakurtzeko beharra sentitzen du, oraindik ere tentuz dabilen bidea.
Bereziki yogaren diziplinak erakarria sentitzen da, bere ariketak praktikatzen ditu, eta teosofiak ere bai. Garai hartan Erroman ez zen erraza gai hauei buruzko testurik lortzea, gutxi ziren gai hauek zituzten liburu-dendak eta; berak bat Piazza Colonnan aurkitzen du eta ohiko bisitari bihurtzen da.
Bere nerabezaroa lasai pasatzen da lagun eta irakurketen artean, neskak gustatzen zaizkio, erraz maitemintzen da, bere maitasunaren objektua idealizatuz.
Gero, nerabezaroan landu zituen interesak bigarren plano batera pasatzen dira, bizitzako lehentasunak direla eta. Goiz ezkontzen da eta Erroma uzten du lan arrazoiengatik beste hiri batera joateko.
Ordea, ezkontzak ez du funtzionatzen eta haustura heltzen da.
Banaketa hau, jarraitzen dion etsipen eta minarekin, bere bizitzako gertaera oso garrantzitsu bat da, bere barnera begiratzera eta bere barne bilaketaren haria berrartzera behartzen duena.
Bide espirituala
Garai hartan, Enniok asko irakurtzen zuen, Ekialdeko eta Mendebaldeko filosofia asko ikasi zituen, antzinako misterio-eskoletan eta hermetismoan interesatu zen eta, «kasualitatez», aldizkari batean arrosa-gurutzearen eskola baten iragarkia aurkitu zuen, eta bertan berehala matrikulatu zen.
Eskolak bere kultura esoterikoa eta hermetikoa aberastu zituen, baina 12 hastapenak jaso ahal izateko, aldian-aldian Luganora bidaiatu behar izaten zuen.
Bien bitartean, meditatu egiten du eta meditazioan Brunilderekin harremanetan jartzen da, bere Subkontzientea, lehen aldiz gerlariz jantzita agertzen zaio eta bera gidatzen hasten da, iraganeko bizitzan jasotako antzinako hastapenak berreskuratuz eta izango denaren etapak iradokiz, geroago, urte askotan zehar eta aldaketa askoren ondoren, gaur egungo «bide» espiritual gisa ezagutzen duguna izango dena.
Brunildek laguntzen du, urte askotan bere irakaslea da, Enniok, gainontzeko guztiok ez bezala eta guztiz aparteko eran, ez baitzuen bere bidea laburtuko zion giza irakaslerik izan eta. Beragandik hartzen du argitaratzen hasten den poemetarako inspirazioa ere.
Brunilden aholkuz, bere izen mistikoa aukeratzen du, ohituraren arabera berea ordezkatuko duen izena, esparru espiritualean lan egiteko.
Egun baten, Ennio Alba-n (Piemonten) zegoen. Bat-batean, katedralaren fatxadako lau ebanjelarien irudiak bere arreta erakartzen du, bakoitza berari dagokion animaliaren forman, astrologiaren «gurutze finko handia» osatzen duten lau konstelazioetako bat irudikatzen zutelarik: Akuario, Leo, Idia (Buey italieraz) [Zezena], Escorpio, eta bere ikurra Arranoa. Elkarrekin ALBA izena osatzen dute.
Ebanjelariek lau elementuak ere sinbolizatzen dituzte: airea, sua, ura eta lurra, Jahve izena osatzen duten hebrear hizki bakoitzak irudikatzen dituen elementu berdinak. Sinbolikoki, Sorkuntzaren irudi oso bat da, eta horrela ulertzen du Brunildek iradoki zion izenaren zergatia.
Garai horretan hitzaldiak ematen ditu, mintegiak egiten ditu eta horietan bisualizazioa ariketak ere egiten dira, eta ikasitakoa eta dagoenekoz bere buruaren zati bihurtu den hori zabaltzen saiatzen da.
Bere koadernoetariko batzuk ere idazten ditu2, eta «Jainkotasunaren esnatzea gizakiarengan» edo Gaztelerazko «Il Risveglio della divinità nell’uomo» «Jainkotasunaren esnatzea gizakiarengan»3-ren lehen liburukiak forma hartzen du, geroago alemanera itzuliko dena eta ostean gaztelaniara.
Garai horretan Xaman maisu batzuekin ere harremanetan jartzen da (oraingoan haragizkoak) eta, bide hori mendebaldeko gizakiaren forma mentiserako egokiena ez dela uste badu ere, irakaspen baliagarriak ateratzen ditu haiengandik ere.
Luganon, Enniok 12. gradua lortu du, arrosa-gurutzeko azken hastapena, eta okasio hartan bere Maisu pertsonalarekin topo egin du.
Maisuak bere arima miatu nahiko balu bezala begiratzen dio, begietara zorrotz begiratzen dio eta gero desagertu egiten da, etsita uzten du, eta oker bada ere, ez dela onartua izan konbentzituta.
Gertatutakoaz bere irakasleekin hitz egiten du eta konturatzen da haietako inor ez dela inoiz maila horretara iritsi.
Agertu zitzaion Maisua ezezagun bat da beretzako eta bakarrik beranduago, «kasualitatez», bere aurpegia beste Maisu batzuenekin batera erretratatua ikusten du, txosna batean aurkitzen duen liburu batean. Eta noski, erosi egiten du.
Hau, Lahiri Mahasaya maisua da, Babajiren dizipulua, Ekialdean bizi izan zena, eta gerora ere berari agertzen jarraitu zuena, erretratuko beste maisuekin txandakatuz.
Une honetan amaitzen da bere bidea Arrosagurutzekoekin. Batez ere heziketa kultural bat eman diote, eskolaren irakaskuntza esoterikoa gutxienera murriztuz, azaltzen ez ziren hastapen zeremoniak izan ezik. Ikuskizun asko eta mami gutxi zegoen.
Baina gauza hauek, malguki bat bezala bultzatu zuten eta, batez ere, Suitzara eraman zuten.
Lugano derrigorrezko geldialdi bat zen bere bidaian, eta bere Maisua ziurtatu zen, une egokian iritsi zezan hara.
«Bilera egokietara joaten nintzen», dio Enniok, «leku egokietara joaten nintzen,… hor hasi zen dena. Bidea leundu eta pertsona egokiak aurkeztu zizkidan andrazko bat ezagutu nuen. Hor hasi zen dena».
Andrazko horrek, jendea aurkezten dio, bere lehen saioak irakasle gisa egiten has dadin laguntzen dion jendea, orain beti bakarka, bere Subkontzienteak denboran zehar egin arazi zion bidea, orain besteengan esperimentatu ahal zezan.
Berriz ere Suitzan ezagutu zituen pertsonen bitartez, BOTA izeneko elkarte esoteriko amerikar batekin harremanetan jarri zen, “The Builders of the Adytum”, (italieraz I Costruttori del Tempio [interiore]), (barneko) Tenploaren Eraikitzaileak, eta bere enkarguaren ondoren, eskola hark ikasle frantsesei bidaltzen zizkien panfletoak ikasle italiarrentzat itzultzen hasi zen.
Lana, eskatu dioten bezala, denbora laburrean egiten du. Nekagarria izan da, baina bere jakituria lau zientzia hermetikoen ezagutzan aberastu du: Alkimia, Tarota, Kabala eta Astrologia eta munduaren ikuspegi esoteriko-hermetikoaren pieza desberdinak ordenatzeko aukera ematen dio.
Urte haietan, Ennio ez da oraindik «maisu gauzatua» esaten den horietakoa, hau da, bere Maisu pertsonaletik Maisu Kosmikorako trantsizioa, bera Berarekin identifikatzearekin, oraindik gertatu ez den eraldaketa bat da. Baina besteei laguntzeak ere, bere bidea bizkortzen du.
Azkenik, hirurogeita hamar urterekin, Ennio Maisu bat da.
Bere interesei esker, hasiera batean kulturalak baziren ere, bere izaeraren sakonenetik sortuak, bere ikasketei, aurrera jarraitzeko borondate sendo batek bultzatutako meditazioari esker, kanpoko irakasle baten laguntzarik gabe, bere eginkizuna zena enkarnazio honetan, bere azkena gizaki gisa, bete egin da.
Orain besteei ere erakutsi diezaiekete, modu oso batean, «Bide Espiritualaren» hasierako bidea.
Eta orain
bizitza hau bete dudalarik
nire buruari begiratzen diot
kanpotik begiratuko banio bezala
nigan egindako
Lan Handia
miresteko
Zuri esker, Ene Jauna.
Eraikin izugarri eta indartsua da,
betikoa eta hilezkorra,
hilkorren artean jainko bat
hainbat mundutan presente
Zure Zerbitzurako,
Zure Aintza sorkuntzan agertzeko,
gauza guztiak sendatu eta harmonizatu ahal izateko
giza adimenen baldarkeria
ezabatuz
lur honetako egungo nahaste bakarra
unibertsoko hainbesteko ordenaren artean.
Euskarara itzulpena: Fran Olea.
Oharrak:
1 2 Ennio d’Albaren koadernoak. A.-k inprimatutakoak, Koadernoek esperientziazko saioak babesten dituzte, eta zenbakiz 42 dira.
3 Ennio d’Alba – 1. liburukia: Il risveglio della divinità nell’uomo: la via dell’amore-conoscenza (Jainkotasunaren esnatzea gizakiarengan: Maitasunaren-Ezagutzaren bidea) – Roma: Fermenti, 1988; Ennio d’Alba – 2. Liburukia. Il risveglio del divino nell’uomo. La realizzazione: sistemi iniziatici operativi (Jainkozkoaren esnatzea gizakian. Errealizazioa: Hasierako Sistema Operatiboak) – Roma: Fermenti, 1997.
4 Poema Ennio d’Albarena da.