José Luis Cabouli doktoreari egindako elkarrizketa Reforma egunkarian, Mexikoko Hirian DF. Eu

José Luis Cabouli doktoreari egindako elkarrizketa Reforma egunkarian, Mexikoko Hirian DF.

Reforma. Logotipoa.Natalia Vitelaren eskutik, Mexiko, 2006ko abuztuaren 26a.

Arima-jabetzearen fenomenoa azaltzen dute.

Inoiz bizi izan al duzu pentsatzen, esaten eta jarduten duzuna ez zarela zu zeu eta zurea ez den beste borondate batek bultzatuta egiten duzula? Hala bada, ez ezazu baztertu «jabetua» izatearen aukera.

Horixe da, behintzat, Iraganeko Bizitzako Terapia praktikatzen duen José Luis Cabouli terapeuta argentinarrak dioena, eta lau mila erregresio baino gehiago egin dituela dio, eta horien ehuneko hamarrean, jabetze espiritualaren esperientziekin topo egin duela.

Terapia de la posesión espiritual (Espiritu Jabetze Terapia, Índigo) liburuaren egileak, hogei terapeuta Mexikar baino gehiago trebatu dituenak, jabetze espiritualari buruz hitz egitean ez dela ari Ghost bezalako pelikuletan erakusten denari buruz dio, non Sam (Patrick Swayze) medium baten gorputzean sartzen den (Whoopi Woldberg) edo The exorcism of Emily Rose (Emily Roseren exorzismoa) pelikulan bezala, Emily Rose (Jennifer Carpenter) deabru batek hartuta duena.

Zer esan nahi duzu espirituaren jabetzea diozunean? Nori gertatzen zaio? Eta nola konpondu dezakete? Hauexek dira Caboulik erantzuten dituen galderetako batzuk.

Zer da espirituaren jabetzea–

Jabetzeaz hitz egiten da, denboran zehar horrela esan zaiolako, begirada batean pertsonak jabetuta daudela diruditelako, baina benetan hildako pertsona baten arima gorpuzgabea edota entitate espiritual bat ezin da gorputzean sartu.

Gertatzen dena, bizirik dagoen pertsonaren bibrazio-eremuarekin harremanetan jartzen dela da, eta interferentziak sortzen dituela, hildakoaren psikea maila inkontzientean bizidunaren pentsamenduekin nahasten delako, baina azken hau ez da gertatzen ari denaz jabetzen.–

Zer da gorpuzgabetutako edo galdutako arima?–

Hildako pertsona baten arima da, arrazoiren bategatik plano fisikoan harrapatuta geratzen dena eta dimentsio espiritualera joan ezin duena. Heriotzaz ez jakiteak eta lotura emozional sendoak izateak dira arrazoi batzuk, baita maite diren pertsonak zaindu nahi izatea edota norbaitenganako mendekua hartu nahi izatea ere.

Jendeak deabruak direla uste du, baina kasuen ehuneko laurogeita hamarrean familiartekoak izaten dira. Arima oportunistak ere badaude, jendea istripu bat ikustera edo hilerrira joaten denean eta haien bibrazio eremua irekita dagoenean itsasten direnak.–

Zer da bibrazio-eremua?–

Bibrazio-eremuak gizakiak inguratzen ditu eta normalean aura magnetikoa bezala ezagutzen da. Etengabe dardarka dagoen eta pertsonak inguratzen dituen eremu bat da. Eremu hau, pertsonen pentsamenduen, emozioen eta sentsazioen bitartez aldatua izan daiteke.–

Nola eragiten dio «jabetzeak» pertsona kaltetuari?–

Hildakoaren psikismoak bizirik dagoenaren subkontzientearekin bat egiten duenean, pertsonak bereak ez diren sentsazio eta emozioak bizi ditzake, eta jokabide-nahasteak jasan, bat-batean borondate bat baino gehiago baleude bezala da.

Eragin larrien kasuetan, galdutako arimak gogoa eta borondatea menperatzen ditu. Batzuetan pertsonak bere buruarekiko kontzientzia galtzen du eta bestea agertzen da, eta horren ondorioz, egoera horretatik errekuperatzen denean, ez du jakiten zer gertatu den ere.–

Nortzuk dira sentiberagoak?–

Edozeinek ez du interferentzia bat izaten; trauma psikologiko eta fisikoen ondorioz bibrazio eremuan ahultasunen bat dutenei gertatzen zaie. Haurren bibrazio-eremua oraindik ez dago ondo osatuta, beraz sentiberagoak dira.–

Zertan datza tratamenduak?–

Pertsonak galdutako arimari bere bitartez hitz egiten utzi behar dio. Lehenengo besteari egin behar zaio terapia. Galdutako arima gehienek ez dakite zer gertatzen ari den ere, eta egoera azaldu behar zaie edo zein den hemen plano fisikoan geratzeko duten behar izana ikusi eta dimentsio espiritualera joaten lagundu.

Batzuetan arima galduak ezin dute alde egin, pertsonek ez dietelako uzten eta dei egiten dietelako laguntza eskatuz.

Ondoren, pertsonak arima «itsaste» hori eragin zion horrekin lan egin beharko du.–

Espirituaren jabetzearen sintomak.

Pertsona batek galdutako arimen eraginpean dagoenean jasan ditzakeen adierazpen klinikoak hauek dira:

Buru barruan edo kanpoan hitz egiten duten ahotsak entzutea.

Pentsamendu arraro eta obsesiboak.

Buruko nahasmendu konpultsiboak.

Era guztietako obsesioak.

Nortasun anitzak.

Fobiak eta beldurrak.

Gaztelaniazko jatorrizko elkarrizketarako esteka, Terapia de Vidas Pasadas webgunean:

https://www.vidaspasadas.com.ar/articulos/entrevista1.html

Euskarara itzulpena: Fran Olea.